Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera

ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera

Urriaren 1ean, Zine Klub saioa, izango da 19:00etan.

“Kutxa bira, herriz herri euskara oinarri” dokumentala eskainiko da Lekanazpi elkartearekin elkarlanean. Zuz: Iban Garcia eta Amaia Renobales.

Ostiralean, urriak 1, “Zine Klub Legazpi Elkarteak” zine denboraldi berriari emango dio hasiera. Denboraldi berri hau elkartearen 50. urteurrenekoa izango da
Covid 19ak baldintzatuta jarraituko du Latxartegi Aretoak,

edukiera %75era murriztuta, sarrera eta irteera mailakatuarekin, eskuak garbitu beharra, maskara jarrita edukitzearen derrigortasuna, distantzia mantendu beharra,…

Latxartegi Aretora gerturatuko diren guztiei eskatu nahi zaie,

Aretoan bertan ikusgai jarriko diren arauak jarraitu eta errespetatzea.

Edozein ekitalditan ohikoak diren baldintza hauez gain,

Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta egongo da.


Asteburuko zine karteldegia honako filma hauekin osatuko da:

  • 2, larunbata:“ A todo tren dirección Asturias”. Zuz.: Santiago Segura. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa.
  • 3, igandea:“Sevillanas de Brookling”. Zuz.:Vicente Villanueva.19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.

Denboraldi berri honetan zine emanaldien prezioak mantendu egingo dira:

Haurren saioak: 4€

Zine-Klub eta saio komertzialak: 6€

Hona urrirako prestatu den programazioa:

  • 8, ostirala: ”El chico”. Zuz.: Chales Chaplin. 20:30ean Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarrarekin Azokan).Zine-klub saio berezia, elkartearen 50.urteurrena dela eta.
  • 10, igandea:”Nora”. Zuz.: Lara Izagirre. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
  • 16, larunbata:“Oltxiak”. Zuz.: Toby Genkel, Jens Mølle. 17:00etan. Euskaraz. Haurrentzako saioa.
  • 17, igandea:“Benedetta”. Zuz.: Paul Verhoeven. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
  • 24, igandea:“Maixabel”.Zuz.: Iciar Bollaín. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
  • 29, ostirala:“Quo Vadis, Aida”. Zuz.: Jasmila Zbanic:. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Zine-klub saioa.
  • 31, igandea:“Madres Paralelas”. Zuz.: Pedro Almodóvar:. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
  • Visto: 30
Irakurketa Erraza Kluba berriz abian jarriko da Legazpiko Udal Liburutegian

Irakurketa Erraza Kluba berriz abian jarriko da Legazpiko Udal Liburutegian

Urriaren 4an hasiko dira saioak.

2020 urtean eten behar izan genituen saioak. Eta berriz martxan jartzeko irrikitan geunden.

Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenentzako, hain zuzen.

"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.
Urriak 4an hasi eta abendurarte, 8 astetan zehar, astelehenetan goizeko 11:15etatik 12:15etara talde bat elkartuko da “Marcus Marc y la ruta del petroleo” Laida Martínez Navarro idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkielarik.

Saioak gazteleraz izango dira.

Liburutegian bertan, telefonoz (943 737 186), emailez (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. ), edo whatsappez ( 639 851 172) izen emateko aukera dago.

  • Visto: 99
Bartzelonako Diputazioak “2030 Agendaren 6 urte” mintegira gonbidatu du Legazpi

Bartzelonako Diputazioak “2030 Agendaren 6 urte” mintegira gonbidatu du Legazpi

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Geberal Batzarrak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuen.
 
Bartzelonako Diputazioak 2030 Agendaren 6 urte hauek ospatu nahi ditu eta “2030 Agendaren 6 urte: berreraikuntza jasangarri baterantz” izeneko web mintegia antolatu du. 
 
Mintegiaren egitarauak elkarrizketa-mahai bat aurreikusten du izenburu honekin: “Tokiko mundua eta 2030erako aukerak: berreraikuntza jasan-garrirantz” eta Legazpiko Udala gonbidatu du bertan parte hartzera.
 
Elkarrizketa-mahaiak ordu eta erdiko iraupena izango du, eta honako hauek osatuko dute: Nuria Parlon i Gil (Bartzelonako Diputazioko laugarren presidenteordea eta Partaidetza Politikak, Agenda 2030 eta GJH-rako Diputatua eta Santa Coloma de Grameneteko alkatea), Carlos Martinez Minguez (Soriako alkatea) eta Koldobike Olabide (Legazpiko alkatea). Moderatzailea: Agustí Fernández de Losada, Phare-Territorios Globales erakundearen bazkide sortzailea. 
 
Elkarrizketa-mahai horrek honako gai hauek izango ditu ardatz: zenbateraino hobetu du 2030 Agendak politika publikoen kalitatea?, Zer eginkizun izan behar dute hiriek berreskuratze-prozesuetan? Gaitasuna al dute hiriek pandemiak agerian utzi duen krisi multidimentsionalari erantzun eta konponbide eraginkorrak emateko eta horiek aurrera eramateko? Edo, zer muga dituzte tokiko gobernuek prozesu horiek ziurtatzeko?
 
  • Visto: 70
Urriko kultur egitaraua

Urriko kultur egitaraua

Urriko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan. 
Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.
 
Urrian jarriko du martxan Zine-Klub elkarteak denboraldi berria, 
eta ekintzak poliki-poliki kaletik barrurako bidea egingo dute.
  • Visto: 21
20 € erosi eta 15 ordaindu!

20 € erosi eta 15 ordaindu!

Datorren astelehenean, irailak 27, 3k Bonuen programa jarriko da martxan.

Zer da 3k Bonuen programa?

Legazpiko Udalak sustatu eta finantzatutako programa bat da, merkataritza txikiari eta mikroenpresei Covid-19ko pandemiak eragindako krisia gainditzen laguntzeko.

Helburua erosketak Legazpin egitea da.

Guztira 8.000 bonu jarriko dira martxan.

Zertan datza?

Atxikitako establezimenduetan 20 euro edo gehiago erosten duen edonork 5 euroko beherapena izango du.

Hau da, 15 € bakarrik ordainduko ditu eta gainerako 5 euroak Legazpiko Udalak ordainduko ditu.

Faktura bakoitzeko gehienez 50 euroko deskontua aplikatu ahal izango da.

Non lor daitezke?

56 establezimendu atxikitu dira kanpainara.

Erakustokian  kanpainaren kartela izango dute.

Guztiek bonu kopuru bera  izango dute.

Zer egin behar du bezeroak?

20 eurotik gorako erosketa egin ondoren, zure NANaren zenbakia eman behar duzu dendan.

Noiz arte erabil daitezke bonuak?

2021eko abenduaren 31ra arte.

Atxikitako establezimenduak:

  • ILEAPAINDEGIAK ETA ESTETIKA: Coro Paternain, Natalia, Mª Jesus Gurrutxaga, Tximak, Sorgin Orrazi, Xaloa, Kizkur.
  • ARROPA: Eder Lentzeria, Didare, Confecciones Sanchez, Arku, Kuka 's, Cristina, Motx eta Ni, Maitia, Laida, Kiska, Ibargutxi Kirolak.
  • OINETAKOAK: Anei, Idoia, Urcelay.
  • ZERBITZU GRAFIKOAK:Zuzen, Attiko.
  • ELIKAGAIAK: Oleta ogidenda, Laubide Belardenda, Kabutzia arraindegia, Itziar Belardenda, Maite arraindegia, Odriozola arraindegia, Obena harategia, Lanbroa.
  • OSASUNA: Ekinhaz, Oskarbi Optika, Aranzazu Optika, Alaian Terapia Zentroa, Kailas, Feli Iñurritegi, Ekian osasungunea, Miriam Zaldua podologoa, Hiru fisioterapia.
  • ETXETRESNA ELEKTRIKOAK: Expert Vela, Alkain.
  • ERAIKUNTZA: Carlos Villacorta arkitektoa, guti iturgintza.
  • ETXERAKO GAUZAK:Pinturas Santacruz, Algar argigintza, Albe Burdindegia, Bazar Wang Xu, Ruth Loradenda, Bi burdindegia.
  • BESTELAKOAK:Laga Tindategia, Talleres Ondo, Legauto, Ziur Baietz Akademia, Musical Legazpi, B The Travel Brand.
  • Visto: 130