Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Iraileko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Iraileko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Kultur ekitaldiek kaleak hartuko dituzte berriz ere Irailean. Kultur Etxea eta Udal Liburutegia ohiko ordutegiarekin arituko dira Irailaren 1etik aurrera, goiz eta arratsalde.

Iraileko kultur agenda ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.

Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.

KZguneak irailaren 1ean irekiko ditu ateak erabiltzaileentzat 16:00etatik 20:00etara.

Gogoan izan derrigorrezkoa dela hitzordua hartzea.

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 663).
  • Telefonoz deitu (943 023 663). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Legazpiko KZgunea (Plaza Latxartegi, 3, 1ª planta), astelehenetik ostiralera irekia, 16:00etatik 20:00etara, irailean.

Informazio gehiagorako, gure

ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu 

Gogoan izan gainera KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu

YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez.

  • Visto: 35
Saltokiek eta mikroenpresek 3K bonu programarekin bat egiteko epea zabalik dago

Saltokiek eta mikroenpresek 3K bonu programarekin bat egiteko epea zabalik dago

Irailaren 3an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren

Legazpiko txikizkako merkataritzan eta mikroenpresetan kontsumoa sustatzeko

3K Bonuen programa arautzen duten oinarriak eta deialdia.

Gehienez 10 lanpostu dituzten saltoki eta enpresak

atxiki daitezke programa honetara.

Epea irailaren 17an amaituko da, 15:00etan.

Horretarako, honako hauek aurkeztu behar dituzte:

Pertsona fisikoek eskabidea aurkezteko bi moduren artean aukeratu ahal izango dute:

Pertsona juridikoek modu telematikoan aurkeztuko dute eskabidea Legazpiko Udalaren egoitza elektronikoan

Informazio gehiago:

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

T: 688 89 97 06

  • Visto: 68
Abuztuako egutegiaren asmakizunaren erantzuna: Papera

Abuztuako egutegiaren asmakizunaren erantzuna: Papera

Pipitaki papataki, zer den nork daki? Zerutik bota eta hautsi ez, uretan erori, eta orduan hautsi. Gezurra dirudi, baina halaxe da. Zerutik botata ere, ez litzateke hautsiko; eta uretan, berriz, berehala galduko litzateke. Zer ote? Ba(da), bai, PAPERA da erantzuna. Hori da marka, hori! Batzuetan hain sendo eta beste batzuetan hain hauskor.

Papera gizakiaren asmakizun handienetako bat da. Horri esker, mendeetako jakituria jaso eta transmititu du gizakiak. Paperari esker jakintsuagoak gara, aberatsagoak, eta gure sustraiak hobeto ezagutzen ditugu, baita gure hizkuntzarenak ere, eta horretaz hitz egingo dugu gaurkoan.

Linguae Vasconum Primitiae. Hauxe da euskaraz idatzitako lehen liburua, Bernart Etxeparek idatzia eta 1545ean argitara emana.

Bernart Etxeparek ikusi zuen, halaxe baitio liburuaren hitzaurrean, ordura arte ez zegoela euskaraz idatzitako libururik eta berea izango zela lehenengoa. Euskarak literaturan ere etorkizunik bazuela ikusi zuen. Koldo Mitxelena hizkuntzalariak esan bezala, euskarak sarrera paregabea egin zuen literatura idatzian liburu honi esker.

Hiru gai hartzen ditu Etxepareren liburuak: erlijioa, maitasuna eta euskara. Azken poemak euskarari eskainiak dira eta gureganaino iritsi dira. Liburuaren orrietan gaur, ia 500 urte geroago alegia, guztiok ezagutzen ditugun hitzak ageri dira: “Euskara, jalgi hadi plazara”eta “Euskara da kanpora eta goazen oro dantzara”.

Ehun urte geroago, 1643an, Gero izeneko liburua argitaratu zen; Axularrek, Pedro Agerre Azpilikuetak lapurteraz idatzia. Gaur egun horren modan dagoen prokrastinazioaz ari da liburuan: “Zenbat kalte egiten duen, luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak”. Bitxia da kontua. Laurehun urte geroago ere orduko kezka berberak gure artean. Hor dugu Etxerape Rap abeslari gaztea, hitz horiek musikatu eta eskura jarri dizkiguna.

Ehun urte inguru geroago, Manuel Larramendik gramatika liburu bat idatzi zuen: El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada. 1729an argitaratu zuten eta euskaraz “Ezina egina” izenburua jarri zion.

Garai hartan, hebreerak, grezierak, latinak eta horien eratorriak ziren gramatika idatzia zuten bakarrak. Gainontzeko hizkuntza guztiak, euskara barne, jende ezjakinaren hizkeratzat hartuak ziren eta ez omen zuten paperean jasotzerik merezi. Uste horri aurre eginez idatzi zuen liburua Aita Larramendik eta horregatik liburuaren izenburua: "Ezina egina".

XIX. mendea oparoa izan zen euskal literatura klasikorako. Idazle askok sortu zituzten literatur lanak. Bertso-paperak ugaritu ziren, alegiak, ipuinak eta antzerki-lanak ere bai,  eta euskara eta euskal kultura sustatzeko ekitaldi ugari antolatu ziren han eta hemen. Dialektologia lanak ere egin ziren. Garai emankorra izan zen benetan, eta izen asko utzi zituen euskara eta euskal literaturari lotuak.

XX. mendearen azken hamarkadetan idazle asko ezagutu ditugu: Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Mariasun Landa, Ramon Saizarbitoria, Patxi Zabaleta, Joseba Sarrionandia, Arantxa Urretabizkaia, Asier Etxeberria, Joxe Agustin Arrieta, Edorta Jimenez, Inazio Mujika Iraola, Joan Mari Irigoien, Jon Etxaide,  Yolanda Arrieta, Jon Mirande, Txillardegi, Miren Agur Meabe eta abar eta abar. Pertsona askok, horiei esker, izan du harremana euskal literatura idatziarekin. Euskadi Literatur Saria ere mende honen azken hamarkadan sortu zen.

Ibilbide luzea egin du euskarak paperean XVI. mendetik  XXI. mendera. Ez da alferreko bidea izan. Egingo ahal ditu beste hainbeste!

  • Visto: 77
Agorreko Santikutz Jairik ez da izango aurtengoan ere

Agorreko Santikutz Jairik ez da izango aurtengoan ere

Aurtengoan ere ez da Agorreko Santikutz festarik izango.

Baina egun horiek oharkabean pasa ez daitezen,

udalak herriko kultur eragileekin elkarlanean,

iraileko Kultur egitaraua indartu du,

kaleko kultur ekitaldiak antolatuz,

berezki agorreko jaiak izango liratekeen egun horietan.

Hona asteburu horretako egitaraua:

10, OSTIRALA

19:00etanBERTSO SAIOA: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Ane Beloki eta Aner Piritz, Gai jartzaile: Mikele Arizkorreta.Bertso-Olariak elkarteak sustaturik. Euskal Herria plazan.(Eguraldi txarra balitz, Azokan)

11, LARUNBATA

12:30etan Alaitasuna Errondailaren emanaldia kalez-kale, 14:00ak arte.

18:30ean “Erromeri ibiltaria”, Korosti Dantza taldearen eskutik. Herriko kaleetan.

12, IGANDEA:

9:00etan Goiz Deia Txistulari taldearen goiz eresia Herriguneko parkeetan.

12:30ean Haurrentzako ikuskizun musikala: “Ametsen urtebetetzea”. Kantu kolore taldearen eskutik. Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarra balitz, Azokan)

18:00etan Legazpi Musika Bandaren emanaldi ibiltaria, erdigunean.

Baina kaleko ekitaldi finkoek ere, eremu mugatuetan izan behar dutenez, ikusle guztiak eserita, eta edukiera mugatuarekin, Bertso Saiorako eta Haur eta familientzko ikuskizun muusikalean parte hartzeko gonbidapenak Kultur Etxeko Harreran eskuratu beharko dira, irailaren 7tik 10era bitartean. Gehienez ere 4 gonbidapen banatuko dira pertsonako.

Espazioetako ateak, ekitaldi hasiera baino 30 minutu aurretik irekiko dira,

sarreretan pilaketak ekiditeko asmoz.

Ekitaldi ibiltarietarako berriz, pertsonen arteko segurtasun distantzia mantendu eta musukoa jarrita izatea derrigorrezkoa izango da.

  • Visto: 76