Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Iñaki Palacios & The Gaels taldeak irekiko du ofizialki Iraileko kultur agenda

Iñaki Palacios & The Gaels taldeak irekiko du ofizialki Iraileko kultur agenda

Gonbidapenak irailaren 1,2 eta 3an Kultur Etxeko Harreran.

Abuztuaren 27an Brinkolan egin zen kontzertuaren ondoren, Irailean ere kultur ekitaldiek Legazpiko aire libreko guneak hartuko dituzte.

Lehen ekitaldia, kontzertu bat izango dugu. Irailaren 4ean, larunbata, 19:00etan Agirre Etxeberri parkean eskainiko du emanaldia Iñaki Palacios & The Gaels taldeak.

Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak “Baltik” hirugarren diskoan txistuaren soinuaren begiradatik Irlandako doinuetara garamatza, hango jende, pub eta tradizioetara, baina dena Europa iparraldean nagusi den ikuspegi musikal eklektiko batetik abiatuta, adibidez new/trad, post/folk edo neo-trad. Baltik Irlandan erabiltzen den esamolde bat da eguraldi meteorologikoa negargarria denean; hotz bortitza, euri etengabea eta haize jelatua. Dena batera. Musikalki, ordea, “Baltik” diskoak ez du erakusten hoztasunik, ongi babestu da txistuaren zolitasuna, eta ez bakarrik ondoan dituen tresnekin, baita erakutsi nahi duen bi herrialdeen nortasun eta ezaugarri musikalekin, biak batuta; euskal eta zelta moldagarritasunak uztartuta, senidetuta.

Taldea osatzen dute:

Iñaki Palacios: txistua

Javi Garay: gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa eta banjo tenorra

Eneko Espino: baxu akustikoa eta elektrikoa

Errando Lpz. de Luzuriaga: trikitia

Iñaki Alarcia: bateria eta bodhran-a

Xabi Mrtz. Ochagabia: biolina

Eguraldiak lagunduko ez balu, ekitaldia Azokan egingo da emanaldia.

Emanaldia doakoa izango bada ere, gonbidapenak jaso beharko dira Kultur Etxeko Harreran,

Irailaren 1, 2 eta 3an.

  • Visto: 105
Irailak 5 igandean Gipuzkoako 37. Artzain gazta lehiaketa eta Gipuzkoako 52. Artzain txakur txapelketa ospatuko dira Legazpin

Irailak 5 igandean Gipuzkoako 37. Artzain gazta lehiaketa eta Gipuzkoako 52. Artzain txakur txapelketa ospatuko dira Legazpin

Bizi dugun pandemia egoera dela eta aurten ere, egitaraua moldatu behar izan dugu. Aipatutako bi txapelketak antolatzeaz gain, Gipuzkoako 5 gaztandegi etorriko dira gazta saltzera Euskal Herria plazara igande goizean. Honako hauek hain zuzen ere: Legazpiko Erreizabal eta Makatza, Gabiriko Baztarrika,  Berastegiko Gazpio eta Azpeitiko Xoxote gaztandegiak.

Goizeko 10:30 hasiko da Gipuzkoako  Artzain gaztaren 37. Lehiaketa  azokako itxituran.  Epaimahaia, 9 pertsonek osatuko dute: Idiazabal jatorri deiturako 3 dastatzaile, Gipuzkoa kanpoko 3 artzain eta 3 pertsona ezagun: aurten Maria Redondo, Goazen telesaileko aktoresa, Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitixa elkarteko lehendakaria eta Alfredo Medina, Mantxako gaztaren kofradiako maestrea, izango dira gurekin.

Lehiaketan Artzai Gazta elkarteko bazkide diren Gipuzkoako gaztandegiak parte hartu ahal izango dute eta lehen 10 sailkatuak Euskal Herriko lehiaketara pasako dira.

Sari banaketa eguerdiko 13:30tan izango da plazan, bertan Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritza eta Legazpiko Udaleko ordezkariek sariak banatuko dituzte.

Arratsaldeko 5:30tan Gipuzkoako 52. Artzain txakur txapelketa ospatuko da Urtatzako zelaian.  Hurrengoko artzainek parte hartuko dute beraien txakurrekin: Mutrikutik Jabier Zubiaurre  MENDI txakurrarekin, Oñatitik Miguel Arregi ARGI eta LAGUN txakurrekin, Ataundik Aitor Tato NABAR txakurrarekin eta Oñatiko Jose Mari Bengoa EDER eta ZEU txakurrekin.
 

Gainontzeko  ekitaldi guztiak bertan behera geldituko dira egoerak behartuta.

Espero dugu datorren urtean, GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA jai giroan ospatu ahal izatea!

  • Visto: 101
Aurten ere ez da Arantzazurako erromesaldirik izango

Aurten ere ez da Arantzazurako erromesaldirik izango

Oporretatik bueltan, tradizioa da Legazpitik Arantzazura erromesaldia egitea irailaren 8an, Arantzazuko Ama Birjinaren egunaren bezperan.

Dakigunez, COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren ondorioz, jarduera asko eten behar izan dira, eta horien artean dago irailaren 8ko Arantzazuko basilikako meza.

Arantzazuko santutegiaren erabaki horren ondorioz, Udalak bertan behera utzi du Arantzazurako aurtengo erromesaldia.

Azkenik, ez dugu ahaztu behar COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisia bizi dugula. Horregatik, Udalak honako hau gogorarazten du:

Babestu eta babestu zure etxekoak koronabirusaren aurkako 3 erremedioekin: (1) maskara, (2) 1,5 metroko distantzia soziala eta (3) eskuak garbitzea.

  • Visto: 72
Goiz Deia Txistulari taldearen goiz eresia Brinkolan

Goiz Deia Txistulari taldearen goiz eresia Brinkolan

Abuztuaren 29an, igandea, 9etatik 10:00etara

Brinkola auzoa musikaz alaituko dute, San Agustin jaietako igandea behar zuen honetan. Auzoko jairik ez bada ere, musikak esnatuko du egun berezi hau.

  • Visto: 34
Familiek irailaren 1etik urriaren 31ra arte eska ditzakete eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak

Familiek irailaren 1etik urriaren 31ra arte eska ditzakete eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak

Uztaila eta urria bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira

Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du,

eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten

familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira.

Hau da, Lehen Hezkuntzako 1.mailatik Batxilergoko 2.mailara edo Erdi mailako Heziketa Ziklora arte ikasten ari direnak.

Behar bezala betetako eskabide-ereduarekinbatera,

fakturakaurkeztu beharko dira, diru-laguntzaren titularraren izenean,

erositako produktuak argi eta zehatz adierazita.

Gogoan izan eskola-materiala Legazpiko dendetan erosiko dela,

eta ekipo informatikoak udalerritik kanpo,

baina Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan.

Aurten ez da beharrezkoa izango familia-unitatearen errenta-aitorpena aurkeztea,

baina udalari kontsulta hori egiteko baimena eman beharko zaio.

Familiei dei egiten zaie eskaerak aurkezteko Udaletxeko webguneko Egoitza Elektronikoaren bidez  edo aurrez aurre, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Aurten, premia handiena duten familiei laguntzeko,

kopuru handiagoko laguntza berriakgehitu zaizkie lehendik zeuden laguntzei,

familia-unitatearen diru-sarreren 2 tarte berrienarabera.

Eta bada beste nobedade bat, familientzat onuragarria izango dena;

izan ere, aurtenlau hilabetera luzatu da materiala erosteko epea.

Horrela, uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean

egindako erosketenfakturak onartuko dira.

2021eko laguntzak

Hauek dira familia-unitatearen errenta-tarte berriak eta lor daitezkeen laguntza berriak:

- 1. tartean edo tarte berezian, 12.100 euro (hori da diru-sarrerak bermatzeko errentaren gehieneko muga) gainditu ezin duten familiek 140 euro jaso ahal izango dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 350 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko.

 

- 2. tartean, familiek ezin dute 19.950 euroak gainditu (Lanbide arteko gutxieneko soldataren % 175), eta familia ugarien kasuan, berriz, 29.950 euro. Familia horiek 120 euro jaso ahal izango dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 200 euro familia-unitate bakoitzeko ekipo informatikoak erosteko.

Tarte horiei aurreko deialdian zeuden tarteak gehitu behar zaizkie, ezbaitira aldatzen ez errenta-mugan, ez jaso beharreko zenbatekoetan. Hauek dira tarte horiek:

- 3. tartean, familiek ezin dute 27.000 euroko diru-sarrerak gainditu, eta familia ugarien kasuan, 37.000 euro. Horiek guztiek 100 euro jaso ahal izango dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 150 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko.

 

- 4. tartean, 40.000 euroko diru-sarrerak gainditu ezin duten familiak daude. Familia horiek 70 euro jasoko dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko eta 100 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko. Familia ugarien kasuan, hau da, 50.000 euro gainditu ezin duten familiek 80 euro jasoko dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 125 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko. 

Informazio gehiago

Ohiko galderak:

https://www.legazpi.eus/files/Hezkuntza/FAQs-e-Preguntas_frecuentes-ESKOLA_MATERIALAEKIPO_INFORMATIKOAK-2021.pdf

Izapidearen fitxa:

https://tramiteak.legazpi.eus/fitxak/6.17

Eskaera-orria

  • Visto: 82