Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpi Musika Bandaren ekitaldiak ekainean: kontzertua ekainak 21en eta kalejira ekainak 22an

Legazpi Musika Bandaren ekitaldiak ekainean: kontzertua ekainak 21en eta kalejira ekainak 22an

Bi emanaldi eskainiko ditu Legazpi Musika Bandak ekainean.

Ekainaren 21ean, larunbata, (Musikaren Nazioarteko eguna) arratsaldeko 18:00etan Latxartegi Aretoan kontzertua eskainiko du.
Hona Jesus Castillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua: 

1.- Gereka´rena...................G. Arroitajauregui

           Kalejira

2.- El Bateo..........................F. Chueca

          Gran Fantasia

3.-  Leitzako Herriari................J. Ortega "Canario"

         Martxa

4.- Tom Jones in Concert.............F. Bernaerts

          Aukeraketa

Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 17:30ean irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.

Eta ekainaren 22an, igandea, 11:00etatik aurrera Kalejira bat eskainiko du erdiguneko kaleetan.

  • Visto: 105
San Joan jaiak Telleriarten ekainaren 22 eta 24an

San Joan jaiak Telleriarten ekainaren 22 eta 24an

Hona prestatu duten egitaraua:

Ekainak 22, igandea

     10:00   Goiz eresia Legazpiko Goiz Deia txistulariekin

     10:00   Belar lanen erakustea lengo erara

                 Moztu, legortu,karraiatu,zubatza egin…

     13:00   Triki poteoa Iosu eta Furrielarekin

     14:30   Auzo bazkaria

      Dultze meneoa aspertu arte Iosu eta Furrielarekin

Ekainak 24 SAN JUAN

       12:00  Meza nagusia San Juan ermitan

       12:00  Lora bedeinkatzea San Juan ermitan

       13:00  Luntx herrikoia plazan

  • Visto: 113
HITZALDIA “Uda badator. Azala babesten ikasiko bagenu?” ekainaren 18an, 18:00etan Kultur Etxean

HITZALDIA “Uda badator. Azala babesten ikasiko bagenu?” ekainaren 18an, 18:00etan Kultur Etxean

Maialen Aseguinolaza Aranak antolatutako hitzaldi honetan eguzkiaren onurez, arriskuez eta babesaren garrantziaz jabetzeko jarraibideak emango zaizkigu.

Gaiak interesa piztu baduzu, hitzordua duzu. Doakoa da.

Eguna: Ekainaren 18an, asteazkena.

Ordua: 18:00etan

Tokia: Kultur Etxean

Bertaratzea konfirmatzea eskatzen da. Idatzi 639739467ra.

  • Visto: 115
Legazpik herriaren mapa eguneratu du

Legazpik herriaren mapa eguneratu du

Legazpiko Udalak udal maparen bertsio eguneratua aurkeztu du, 2012tik indarrean dagoen aurrekoa ordezkatzen duena. Edizio berriak kaleak, zenbakiak eta elementu berriak biltzen ditu, eta, horrela, tresna zehatzagoa eskaintzen du bizilagun eta bisitarientzat.

Mapa eskuragarri dago jada udalaren webgunean eta Kale Nagusian dagoen informazio-pantailaren ondoan. Datozen egunetan, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), kultur etxean eta Mirandaolako turismo bulegoan ere kontsultatu ahal izango da.

https://www.legazpi.eus/ezagutu/herria/kale-izendegia

MAPA

  • Visto: 104
Ekainaren 18an, Olazabal Institutuko ikasleen Azoka Solidarioa

Ekainaren 18an, Olazabal Institutuko ikasleen Azoka Solidarioa

Ikasturtean zehar tutoretzako hainbat saiotan Olazabal BHI-ko ikasleek erakunde solidarioen lanketa egin dute. Helburua bikoitza izan da: alde batetik, elkarte horiek hobeto ezagutuz, gizarte gaien inguruan sentsibilizatzea eta bestetik, lankidetzan arituz, herrian bertan egindako lana komunitateari ezagutaraztea.

Hori dela eta, proiektuari amaiera emateko datorren ekainaren 18an azoka solidarioa ospatuko da. Jasotakoa Aspanogi Elkartearen alde joango da. 10:00etatik 13:00etara izango da, Nafarroa kalea eta Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean. Eguraldi txarra eginez gero, Parrokiako arkupean egingo da.

  • Visto: 96