Joan den maiatzaren 28an Lekanazpi elkarteak baimena eskatu zuen uztailaren 14an plazan kontzertu bat egiteko.
Jasotako eskaera guztiekin egiten den bezala, eskaera aztertu zen eta bide publikoak eta horien espazioak Udalak antolatutako ekitaldietarako gordetzen direla erantzun zen. Hala ere, Udalak Azokan antolatzeko aukera eskaini zien, inolako arazorik gabe.
Elkarte horrek, kontzertua antolatzeko espazio publiko bat erabiltzeko eskatzeaz gain, honakoak eskatu zizkion Udalari: oholtza jartzea, 32 anperioko potentzia elektrikoa, 10 hesi, 2 mahai, karpa 1, 4 erratz eta 4 pala.
Eskaera hori telematikoki erregistratu zen, eta antolatzaileak ez dira inoiz Gobernu Taldera hurbildu. Prentsara albiste bat bidali zuten, alkatearekin bilera bat eskatu zutela esanez, bilera hori oraindik eskatu ez zutenean. Hala ere, Gobernu Taldeak bilera hori egiteko prest agertu zen eta ostegun honetarako jarri zen hitzordua.
Harrituta ikusi dugu bilera horren bezperan sorna handiko bideo bat argitaratu dutela, argi eta garbi presio politikoa egiteko asmoarekin. Honaino iritsi gara!
Lekanazpi elkartearen jarduera honek asmo politiko nabarmena du eta alkatearen desgaste politiko eta pertsonala besterik ez du bilatzen. Horren aurrean, Gobernu Taldeak Legazpiko herritarrei jakinarazi die ez duela horrelako presio politikorik onartuko, eta, ondorioz, bertan behera utzi du Lekanazpirekin egiteko zen bilera.
Gobernu Taldearen ustez, Lekanazpiren jarrera hori elkarteak berak bere estatutuetan jasotzen duenaren aurka doa: "Erabat debekatuta geratzen da moral osasuntsu batekin harmonian ez dagoen eta gizalegearen, begirunearen eta ohitura onen arauen aurka doan guztia".
Lekanazpiri esan nahi diogu hori ez dela bidea. Gobernu Taldeak elkarlanerako jarrera erakutsi du beti herriko erakundeekin, eta berdin jarraituko dugu. Baina horrela ez!
Visto: 106
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Astelehenean Urtatza 57an irisgarritasuna hobetzeko obra hasi zen. Indusketa lanak hasi zirenean, zuntz-zementuzko hodi bat agertu da. Hodi horrek amiantoa kentzeko azterlan bat egitea eskatzen du eta, horretarako, amiantoa duten materialak kudeatzeko Osalanen prozedurari eman behar zaio hasiera.
Urtatza 57an eta Laubide 18an irisgarritasuna hobetzeko obrak enpresa berari esleitu zaizkiola kontuan hartuta, Udalak Urtatza 57ko obra aldi baterako geldiaraztea eta Laubide 18ko obrarekin hastea erabaki du.
Hobekuntza-obra hori Udalak Hegialden irisgarritasuna hobetzeko kontratatutako obren 1. loteari dagokio, eta 2020ko aurrekontuan sartu beharreko inbertsioak erabakitzeko gauzatutakok parte-hartze bidezko aurrekontuetan Legazpiko herritarrek gehien bozkatutako proiektuta izan zen. Pandemiaren ondorioz, inbertsioen aurretik pertsonen osasuna lehenetsi behar izan zen, eta, beraz, aurreikusitako inbertsio guztiak geldiarazi egin ziren.
Obrak 2 metroko zabalera izango duen espaloi bat eraikitzea aurreikusten du, ertzetan hormigoi aurrefabrikatuzko zintarriaren bidez bilduko dena eta egungo igogailutik Laubide 18ra joango dena, Domingo Agirre eskolaren ondoan dagoen pilotalekuaren azpitik igarota. Obra aprobetxatuz, Laubide 12 eraikinerako sarbidea ere hobetuko da. Eraikin horretara sartzeko ataria gaur egun % 16 inguruko aldapa duen arrapalarekin dago konektatuta.
Bestalde, Domingo Agirre eskolako zuzendaritzarekin hitz egin ondoren, pilotalekura sartzeko espazioa ere hobetzea proposatu da, eskolako ikasleek jolasean ari diren bitartean jasangarritasunari lotutako jarduera bat gauzatu ahal dezaten. Horrela, eustorman integratutako lorategi bertikal bat eraikitzea planteatzen da. Horma egurrezkoa izatea proposatu da, eremu horreta dauden jolasen estetikarekin bat etorriz.
Obra ‘Construcciones Etxaide, SL’ enpresari esleitu zaio, 49.435,2 eurotan (BEZa barne).
Obrak egiteko epea 8 astekoa da.
Visto: 71
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.