Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gazte mailako III Aurresku txapelketa nagusia - Gipuzkoar Erara-D saila

Gazte mailako III Aurresku txapelketa nagusia - Gipuzkoar Erara-D saila

Ekainaren 19an, 16:30ean Legazpiko Azokan jokatu zen D sailekoa.

Hona emaitzak:

1. Sailkatua: Eneko Etxaniz (Elgoibar)

2. Sailkatua: Ane Jaunarena (Lezo)

3. Sailkatua: Naroa Arrese (Amasa-Billabona)

4. Sailkatua: Olatz Azkue (Lezo)

5. Sailkatua: Endika Osa (Lezo)

6. Sailkatua: Markel Garmendia (Legazpi)

Irabazlearen irakasleak:  Jon Lizarralde (Elgoibar)

Jantzi Egokienaren saria: Olatz Azkue (Lezo)

Lehenengo legazpiarra: Markel Garmendia

Argazki bilduma

Bideoa- Markel Garmendia dantzaria

  • Visto: 122
UZTAKALE 2021- Uztailaren 1etik 24ra. Egitarau osoa eta ekitaldien xehetasunak egunez egun

UZTAKALE 2021- Uztailaren 1etik 24ra. Egitarau osoa eta ekitaldien xehetasunak egunez egun

Aurtengoan ere egitarau oparoa izango dugu. Momentuz indarren dauden arauei jarraituz, emanaldiak espazio finkoetan egingo dira aurtengoan, edukiera mugatua zaindu ahal izateko.

            Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere, Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz. Kaleko uzta anitza eta ugaria: ikus-entzunezko emanaldi eta genero desberdinetako musika eta kale

ikuskizunak izango ditu ardatz nagusi egitarauak, baina bestelakoak ere izango dira.

            Emanaldi guztiak doan dira, baina, aldez aurretik lekua gorde behar da. Sarrerak asterik aste banatuko dira, astelehenetik aurrera, Kultur Etxeko Harreran 9etatik 14:00etara, edo telefonoz 94337202. Sarrerarik ez baduzu ere ez geratu etortzeko gogoz, ikuskizun egunean bertaratu eta izango da aukera.

            Une oro indarrean dagoen osasun arautegia beteko da.

            Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntzaz izango da posible.

            Kulturak on dagizuela guztioi.

  • Visto: 78
Legazpiko Udal Liburutegiko gomendioak udarako : "Biblioporrak 2021"

Legazpiko Udal Liburutegiko gomendioak udarako : "Biblioporrak 2021"

Udako oporraldia gertu dela eta, Legazpiko udal liburutegiak Biblioporrak irakur gida kaleratu du beste liburutegi batzuekin elkarlanean.


Irakur gidak, adin ezberdinetarako egokiak izan daitezkeen liburuak, diskoak eta pelikulak gomendatzen ditu.
Euskarazko zein gaztelaniazko liburuak jasotzen ditu irakur gidak, adinaren arabera sailkatuta: sei urtera bitarteko haurrak, seitik bederatzira, bederatzitik aurrera, gazteak eta helduak. Horrez gain, 3 musika disko eta sei pelikula ere gomendatzen ditu.

Biblioporrak irakur gida liburutegian bertan eskuratu daiteke.
Honetaz gain, ikastetxeetan ere banatu dira ikasleentzako aleak.

Bota begirada bat gidari hemen.

Uda garaian ere Irakurketa eta Udal liburutegia bide-lagun izan ditzazun, abuztuan ere liburutegia zabalik izango duzu 10:00etatik 14:00etara, irailerarte luzatuko dizugu mailegu epea, eta nahi adina dokumentu hartu ahal izango dituzu, eta gainera Irakurketa gomendioak ere zure esku jartzen ditugu.

  • Visto: 71
Irakurketa taldeen saioak ekainean- opor aurreko azkenak

Irakurketa taldeen saioak ekainean- opor aurreko azkenak

Bi saio hauek izango dira ikasturteko azkenak. Opor ostean berrekingo da jarduera.

  • 24, osteguna:.Euskarazko irakurketa taldea. Emakumeak / Eduardo Galeanoliburuaren inguruan. 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian. Gidari: Miriam Luki.
  • 30, osteguna:Gaztelerazko irakurketa taldea. La España vacía / Sergio del Molinoliburuaren inguruan. 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian. Gidari: Mónica Leiva.

Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea

  • Udal Liburutegian bertan
  • edo telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. 
  • edo WhatsaAppez: 639851172.

Udal liburutegiak jartzen ditu eskura irakurgai diren liburuak.

  • Visto: 63
Astelehenean, hilak 21, Urtatza 57an irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dira

Astelehenean, hilak 21, Urtatza 57an irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dira

Hobekuntza-lan horiek datorren astelehenean, ekainaren 21ean, hasiko dira, eta Udalak Hegialden irisgarritasuna hobetzeko kontratatu dituen obren 2. loteari dagozkio.

Kontratatutako 1. lotean, Laubide auzoko igogailutik Laubide 18ra doan tarteko irisgarritasuna hobetzeko lanak sartzen dira. 

Hegialde auzoan irisgarritasuna hobetzeko kontratatutako 2. loteak Urtatza 57ko etxe pareko errepidetik gora doan egungo eskailera berritzea aurreikusten du. Horrezaz gain, arrapala bat egitea aurreikusten du, auzoko 57 eta 58 zenbakidun atarietara eta, zeharka, 59 zenbakidun atarira sartzea ahalbidetu eta erraztuko duena.

Egingo den arrapalak lau tarte izango ditu eta % 8ko malda; bestetik, eskailera-buruen artean gehieneko luzera aldakorra izango da, tarte luzeena 10 metrora itsiko delarik. Arrapalaren tarteen gidatzailea okerra edo kurboa izango da, lurraren sestra-lerroetara organikoki egokitzeko, eta baranda egokitu bat jarriko da.

Lehendik dagoen eskailera berritu egingo da; bi zati izango ditu eta atzerago egingo da, erdiko tartean dagoen arrapala bi tarteen arteko eskailera-buruaren kotara iritsi dadin.

Espaloiaren behealdea jaso egingo da ertzetan, lehendik dagoen hormigoizko zintarri baten bidez.

Lorategira ematen duten arrapalek aurrefabrikatutako zintarria izango dute ertzetan. Lurrari eusteko hormak ez dira oso altuak izango, goiko arrapalaren tartean izan ezik. Arrapalaren eta eskaileraren ibilbideak altzairu herdoilgaitzezko baranda bikoitza izango du, araudiak dioenaren arabera. Azkenik, euri-ura biltzeko sistema berrituko da.

Zoladura CO2 xurgatzen duten baldosa hidraulikoz osatuta egongo da, eta ibilbide osoa LED argiekin argiztatuko da; modu horretan Legazpik urrats bat gehiago ematen du klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta Basque Green Deal ekimenean jasotako helburuetan ere.

Ibilgailuentzako kalearen aldean espaloiak jarraitu egiten du eskailerarekin topo egin arte eta, horrela, autoak aparkatzeko bi plaza irabaziko dira.

Obra ‘Construcciones Etxaide, SL’ enpresari esleitu zaio, 57.729,89 eurotan (BEZa barne).

Obrak egiteko epea 8 astekoa da.

Ikusi arrapalaren planoa

  • Visto: 80