Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Amaitu dira kultur etxean airearen kalitatea hobetzeko lanak

Amaitu dira kultur etxean airearen kalitatea hobetzeko lanak

Kultur Etxeko lehen solairuan dagoen areto nagusia erabat berritu zen 2016an. Urte hartan egindako berritze-lanetan, ikus-entzunezko ekipoa modernizatu zen, aretoa egokitu zen eta elbarrientzako arrapala bat egin zen oholtzara igotzeko.

Pandemia iritsi zenean areto nagusiko aireztapen-sistema nahikoa ez zela ikusi zen. Aretoa berotzeko 4 erradiadore zeuden eta aretoa aireztatzeko aireztapen naturalerako 4 sareta zeuden.

Eraikinaren berogailua martxan jartzen zen bakoitzean erradiadore horiek ere berotu egiten ziren, aretoa erabili ala ez, eta gauza bera gertatzen zen 4 aireztapen-saretekin. Obra honekin horrek suposatzen zuen gastua saihestu da.

Egindako berritze-lanen ondoren, erradiadoreek ez dute orain arteko erabilera izango, eta itzalita egongo dira, gainerako eraikinetik bereizita. Aretoa, aurrerantzean, berotzeko eta aireztatzeko instalatutako ekipo berriarekin aireztatuko da. Ekipamendu hori aretoan pertsonak sartzen direla detektatzen den bakoitzean jarriko da martxan. Beraz, aretoa benetan erabiltzen denean bakarrik egingo da gastua, eta ez egun osoan, lehen zegoen bezala.

Era berean, liburutegiko ekipoetako aire girotuaren instalazioko hotz-hodiak hobetu dira, kanpoko ekipoetatik airea kanalizatzen duten hodiak berokuntzarik gabe zeudelako. Erreforma berri honekin, ekipo horien errendimendua eraginkorragoa izango da.

Era berean, liburutegiko aire girotuaren sistemako hotz-hodiak konpondu dira.

‘Arkakuso Systems SL’ enpresak egin ditu obrak, 8.524,45 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).

  • Visto: 73
Gaur, 19:00etan, elkarretaratze isila udaletxearen aurrean, Anna eta Olivia haur txikien gertakari krudela gaitzesteko eta kondenatzeko

Gaur, 19:00etan, elkarretaratze isila udaletxearen aurrean, Anna eta Olivia haur txikien gertakari krudela gaitzesteko eta kondenatzeko

Gaur, ekainak 14, 19:00etan, elkarretaratze isila egingo da udaletxearen aurrean, Anna eta Olivia neskatoekiko krudelkeria gaitzesteko eta haien familiari, gertukoei eta indarkeria matxistaren biktima guztiei elkartasuna adierazteko.

Legazpiko Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeen kontrako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, indarkeria hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

 

  • Visto: 112
Legazpi KZguneko uztaileko planifikazioa prest.

Legazpi KZguneko uztaileko planifikazioa prest.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 663).
  • Telefonoz deitu (943 023 663). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Legazpi KZgunea (Latxartegi Kalea, 3, 20230 Legazpi), astelehenetik ostiralera irekia, ekainean 16:00etatik 20:00etara eta uztailean 9:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiagorako, gure ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez:https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak

Eta Youtube bidezko zuzeneko hitzaldiak ere izango dira. Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: Doako liburu elektronikoak jaitsi
- Uztailak 6, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Uztailak 8, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: Argazkigintza mugikorra
- Uztailak 13, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Uztailak 15, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Azken albisteak ezagutu RSSei esker
- Uztailak 20, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Uztailak 22, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Doako filmen atariak
- Uztailak 27, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Uztailak 29, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

  • Visto: 91
D saileko GAZTE MAILAKO III. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA- Gipuzkoar Erara

D saileko GAZTE MAILAKO III. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA- Gipuzkoar Erara

Datorren Ekainaren 19an jokatuko da,

GAZTE MAILAKO III. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA – Gipuzkoar erara – D sailean,

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak,

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatuta,

Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Ekainaren 6an jokatu zen Errenterian A eta B sailei zegokien saioa.

Legazpin jokatuko den D sailekoen ( 2006 eta 2007an jaioak) saioarekin amaituko da aurtengo Txapelketa, eta Markel Garmendia dantzari legazpiarra arituko da bertan.

Ekainaren 19an, arratsaldeko 4.30ean, Legazpiko Azokan, Goiz-Deia Txistulari taldearen erritmora arituko dira:

  1. Ane Jaunarena LEZO
  2. Markel Garmendia LEGAZPI
  3. Nahia Pikabea LEZO
  4. Aetz San Sebastian ATAUN
  5. Iraide Martinez de Albeniz AMASA-VILLABONA
  6. Eneko Etxaniz ELGOIBAR
  7. Naroa Arretxe AMASA-VILLABONA
  8. Jon Etxeberria ELGOIBAR
  9. Maddi Davila ZIZURKIL
  10. Endika Osa LEZO
  11. Araitz Ramos LASARTE
  12. Olatz Azkue LEZO
  13. Malen Galarraga ELGOIBAR
  14. Izadi Urbano AMASA-VILLABONA

Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra dantzatu beharko dituzte.

Epaimahaia, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako

kide hauek osatuko dute:

  • Jose Luis Vallejo
  • Maria Ferreiro
  • Nahikari Vizuete

Behin dantzariek beren lana egin eta epaimahaikideek beraiena egin ondoren etorriko da sari banaketa ekitaldia. Ondorengo sariak banatuko dira:

  • 1. saria: Buruzagi makila eta garaikurra.
  • 2., 3., 4., 5. eta 6. sariak: Trofeoa.
  • Jantzi egokienaren saria.
  • Liga txapeldunaren saria: Eneko Etxaniz (Elgoibar)

Gainontzeko dantzariek, oroigarria eskuratuko dute.

Edukiera mugak direla eta, gonbidapen txartelak eskuratu beharko dira, Kultur Etxeko Harreran ekainaren 14tik 18ra bitartean, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.

  • Visto: 98