Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Mirandaolako burdinola berriro martxan!

Mirandaolako burdinola berriro martxan!

Lenbur Fundazioak Mirandaolako burdinola berriz martxan jartzea erabaki du.

Ekainaren 6an, olagizonek makineria berriro martxan jarriko dute eta Euskal Herrian bakarra den ikusikizuna ikusi ahalko da. Olagizonen lan baldintza gogorrak, garai haietako arropa, … eta abar erakutsiko dituzte. Bisita amaitzeko, olagizonek ola-pintxoa prestatuko dute burdinolako txingarretan.

Mirandaolako burdinolarekin batera, Euskal Burdinaren Museoa bisitatu daiteke. Bertan, burdinak Euskal Herrian duen garrantziaz jabetzeko eta euskal lurraldea beraren bilakaera eragin duten alderdi teknologikoak, historikoak, zientifikoak, sozialak edo paisajistikoak ulertzeko gakoak ikusi daitezke.

Horretarako hiru txanda antolatu dira: bisita euskaraz egiteko txanda bat 11:30ean eta bi txanda bisita gaztelaniaz egiteko, 12:15ean eta 13:00etan.

Sarreraren prezioa 7 €-koa izango da adinekoentzat eta 3,50 €-koa haurrentzat.

Egun horretan ere Chillida Lantokia bisitatzeko aukera dago, eta bertan, industria eta artearen arteko harremana erakusten da. Hemen ere, txanda ezberdinak antolatu ditugu: 11:00etan eta 11:45ean eta sarreraren prezioa 4 €-koa da pertsonako.

Talde mugatuak direla eta, beharrezkoa da txanda erreserbatzea 943 73 04 28 telefonora deituz edo emailez: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

  • Visto: 85
Parkeak guztion gozamenerako dira

Parkeak guztion gozamenerako dira

Uda iristean, gure udalerrian ditugun aisialdi-guneez gozatzeko planak egiten ditugu eta Mirandaola parkera edo Urtzazahar parkera joateko irteerak antolatzen ditugu.

Plan horietan beste gauza bat ere hartu behar dugu kontuan: sortzen ditugun hondakinak jasotzea; izan ere, gure esku dago gure parkeak garbi mantentzea.

Zoritxarrez, gure parkeak ez ditugu sarritan behar bezain garbi uzten eta gozatzeko egin ditugun planen ondoren, ahaztu egiten zaigu guk sortutako hondakinak jasotzea. Horrelakoetan, gure hondakinak dagokien edukiontzian utzi behar ditugula jakin behar dugu eta horrelaxe egin.

Udalak gogora ekarri nahi du parkeak pertsona guztien gozamenerako direla, eta, beraz, horietan egon eta horiez gozatu ondoren, dena jaso eta garbi utzi behar ditugula, beste pertsona batzuek ere gozatu ahal izan ditzaten.

Hala, naturgune horiek eta bertako fauna eta flora ez dira gure arduragabekeriagatik kaltetuko.

Arduraz joka dezagun! Joka dezagun garbi!

  • Visto: 111
Haurren uda ikastaroa – Aisialdian (ere) euskaraz!

Haurren uda ikastaroa – Aisialdian (ere) euskaraz!

Uda Ikastaroetarako begiraleak eta zaintzarako begiraleak hautatzeko prozesua amaituta, aurten bertan lan egingo duten pertsonen behin betiko zerrendak argitaratzen dira.

Era berean, zuzendariaren behin-behineko zerrenda berriro argitaratzen da, aurretik proposatutako pertsonak uko egin diolako lanpostu hori betetzeari. Egoera horren aurrean, epaimahaiak zuzendari lanpostua epaimahaiak begirale gisa onartutako eta zuzendari izateko baldintzak betetzen dituen pertsona bati eskaintzea erabaki du, eta pertsona horrek proposamena onartu du.

Esteka hauetan ikus daitezke begiraleen eta zaintzarako begiraleen behin betiko bi zerrendak eta zuzendariaren behin-behineko zerrenda.

Zuzendariaren behin-behineko zerrenda

Begiraleen behin betiko zerrenda

Zaintzako begiraleen behin betiko zerrenda

  • Visto: 25
2021-2022 Marrazketa eta Pintura ikastarorako  izen-emateak

2021-2022 Marrazketa eta Pintura ikastarorako izen-emateak

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan

2021-2022 ikasturtean parte hartzeko

Izen ematea ekainaren 1ean irekiko da.

Izen emateko ikaslearen

izen abizenak, adina eta kontaktua bidali

  • Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo
  • Watsapez 680997589 zenbakira.

Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek,

irakasleari jakin arazi beharko diote.

Taldeak eta ordutegiak

izena emandako ikasle kopuruaren antolatuko dira,

beti ere indarrean dauden arauak betez.

Taldeak ikasle kopuru mugatua izango dute eta egonkorrak izango dira.

18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute;

helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio.

Helduek, gainera,  goizean edo arratsaldeko lehen orduetan

aritzeko aukera ere izango dute.

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2014an jaioak).

Ez dago gehienezko adinik.

  • Visto: 71
Poltsarik? ez, badut nirea!

Poltsarik? ez, badut nirea!

Urola Garaiko Garapenerako Agentziak, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalekin batera, erabilera bakarreko poltsen erabilera saihesteko sentsibilizazio kanpaina abian jarriko dute.

Maiatzaren 31tik, uztailaren 23 a bitarte iraungo duen kanpaina honek  gure herrietako fruta eta barazki saltokietan jarriko du batez ere indarra. Erabilera bakarreko poltsak arazo bihurtu direla argi daukagu denok; nork ez ditu ikusi gure erreka bazterretan zuhaitzetatik zintzilikario moduan?... baina nondik hasi?

UGGASAK, Udalek eta hiru herrietako 17 dendarik argi dute: erabilera bakarreko poltsen ordez, berrerabilgarriak diren poltsak erabiltzean dago gakoa. Lehen pauso horretan laguntzeko, dendariek 3 udalek oparitu dizkieten fruta eta barazkietarako poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte beren bezeroen artean. 8.000 poltsa baino gehiago banatuko dira kanpainak irauten duen epean.

Legazpin 6 fruta-dendak hartuko dute parte: Mari Carmen, Sustrai (Nafarroa eta Laubide), Eroski, Eroki City eta Super BM.

 Keinu txiki bat dirudien arren, ohitura bihurtzea da helburua eta horretarako herritarren partehartzea beharrezkoa denez, pizgarri berezia izango da kanpainak irauten duen bi hilabete hauetan: Erosleak solte, edo berrerabilgarriak diren poltsetan fruta edo barazkiak erosten dituen bakoitzean, lehenengo erosketarekin banatuko zaion txartel batean zigilua jarriko diote. 6 zigilu edukitzean, uztailaren 25ean bertako produktuz osatutako 3 saskiren zozketan parte hartu ahal izango du (herri bakoitzean saski bana).  

Kanpainaren kartela ikusi

  • Visto: 86