Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
HAURREN UDA IKASTAROA,  aisialdian (ere) euskaraz

HAURREN UDA IKASTAROA, aisialdian (ere) euskaraz

Covid-19aren eraginpean jarraitzen dugun arren, Legazpiko Udalak ohiko haurren uda ikastaroa prestatu eta eskainiko du uztailean. Baina, hori bai, pandemiaren momentuko egoerak markatuko du aurtengo aisialdiko jardueren martxa.

Ezaugarriak:

-  HH-2 eta HH-3ko haurrak geletan (Laubideko hexagonoan eta Latxartegin) baina, eguraldi onarekin, ahal dela kanpora aterako dira.

- HH-4tik LH-4ra, aire librean; zenbat talde-kopuru osatuko diren dakigunean erabakiko ditugu herriko zein gunetan elkartuko den talde bakoitza eta familiari jakinaraziko zaio.

- Ordutegia: 9:30etik 12:30era

- Matrikula: seme-alaba bakarra, 56,00 €; bigarrena, 35,85 € eta hirugarrenetik aurrera doan.

- Izena emateko epea: maiatzaren 19tik 28ra (online egitea lehenetsiko da)

- Izena emateko beheko loturan dagoen formularioa bete beharko da eta horretarako helbide elektroniko bat izan behar duzu. Ez baduzu helbide elektronikorik, HAZen egin beharko duzu. Online izena emango duten haurren gurasoek mezu elektroniko bat jasoko dute hurrengo egunetan edo izenematea bukatu eta ondoren, izenemate eta baldintzen onartze orriarekin. Hori inprimatu, sinatu eta HAZen entregatu beharko dute ekainaren 4 baino lehen. Agiri hori sinatzen ez duten gurasoen haurrek ezin izango dute Haurren uda ikastaroan parte hartu.

Oinarriak eta funtzionamendu arauak 

Izen ematea

  • Visto: 116
Urretxu-Legazpi bidegorriaren moztea

Urretxu-Legazpi bidegorriaren moztea

2021/05/19 egunean, I-5.010F Urretxu-Legazpi bidegorrian Artapen lanak hasiko dira; beraz,

hau moztuta egongo da maiatzak, 19, 20 eta 21ean, goizeko 7:00etatik 15:00etara.

Barkatu eragozpenak.

  • Visto: 103
Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean

Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean

Maiatzaren 21etik ekainaren 4ra, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:30etara.

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Arkatza elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen Marrazketa eta Pintura eskoletan dabiltzan ikasleen lanak jarri dira ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan, urte zail honetan ikasle hauek egin duten lanaren erakusle.

80 ikasle ari dira ikasturte honetan, haur, gazte eta heldu, talde eta ordutegi desberdinetan, astean bi saio eginez.

  • Visto: 26
Udalak 2 peoi kontratatuko ditu lan anitzetarako. Sei hilabeteko eta lanaldi osorako

Udalak 2 peoi kontratatuko ditu lan anitzetarako. Sei hilabeteko eta lanaldi osorako

Sei hilabeteko eta lanaldi osorako

Lanbiden izena emateko epea maiatzaren 20an hasiko da eta maiatzaren 27an bukatuko da.

Legazpiko Udalak diru-partida bat aurreikusi du 2021ko aurrekontuetan, aurtengo ekitaldian enplegua sustatzeko.

Udalak sustatutako 2021eko Enplegu-planaren erronka espazio publikoak biziberritzea da. Horrekin hiri-ingurunea hobetzea proposatzen da, modu horretan merkataritzarako eta biztanleen eta bisitarien mugikortasunerako espazio egokia sortuz.

Era berean, Lanbiden izena emanda duten langabetuen eta enplegu-eskatzaileen kontratazioa erraztuko duen Plan bat jarri nahi da martxan, Covid-19aren ondorioz langabezian daudenen enplegagarritasuna handitu asmoz.

Honako baremoa erabiliko da aukeraketa egiteko:

  • Lan gabe egotea Covid-19aren ondorioz (langabezia-data 2020ko martxoaren 14tik eskabideak aurkeztutako azken egunera bitartekoa izango da): 6 puntu.
  • Esperientzia peoi gisa, eskakizun gisa eskatzen dena (6 hilabete) beino gehiagokoa: puntu bat 6 hilabeteko, gehienez 4 puntura arte.
  • Emakumea:   3 puntu.
  • 45 urte baino gehiago:  2 puntu.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra: 2 puntu.

Oinarriak kontsultatu

  • Visto: 57
BeatEroak Legazpi 2021 bideoklipa kalean!

BeatEroak Legazpi 2021 bideoklipa kalean!

Nerabeentzako Zerbitzuko gazteak protagonista

Honez gero,BeatEroak Legazpi 2021 bideoklipa kalean da.

Joan denmartxoaren 26an grabatutako bideoan

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuko gazteak dira protagonista,

@nerabeentzakozerbitzua.

12 urteko 8 neskaz osatutako “eit points” taldeak

berdintasuna gaia izan du aztergai.

Egun askotako lana izan da eta horretan Zerbitzuko hezitzaileak izan dute bide-lagun.

Ideiak botatzea eta ordenatzea, abestiaren letra osatzea,

erritmoak aukeratzea, rap doinuen erritmoan trebatzea …

eta guztia zure lagunekin eta euskaraz,

erronka eta aukera bat izan da nerabe talde honentzat.

Zorionak parte har duzuen guztiei egindako lanagatik!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak

#Gaztematika sarearen bidez sustatutako egitasmoa da #BeatEroak,

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan gauzatu dena.

Proiektuaren helburu nagusia da gai desberdinak lantzea, rap doinuen erritmoan,

nerabeen artean euskararen erabilera sustatzeko.

Legazpiko eta Urretxu-Zumarragako nerabeentzako zerbitzuetan egin da proiektu pilotua,

eta Telmo Trenor musikariaren laguntza jaso dute horretarako.

Disfrutatu bideokliparekin eta jarraitu euskaraz abesten!

Musika-baseak deskargatu eta izan zeu ere rap-kantaria!

Musika-baseak eta informazio gehiago Diputazioko "GAZTERIA" web orrialdean

  • Visto: 85