Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko nerabeek bideo bat grabatu dute

Legazpiko nerabeek bideo bat grabatu dute

#BeatEroak euskararen erabilera sustatzeko programaren barruan,

joan denmartxoaren 26an 12 urteko 8 neskaz osatutako “eit point” taldeak,

rap doinuak erabiliz, berdintasunaren inguruan

sortutako euskarazko abestia grabatu zuen.

 

Grabaketa egunean Telmo Trenor beat makerra

eta Iametzako Iñaki teknikaria eta Xalba koordinatzailea bertaratu ziren

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzura.

 

Emaitza oso ona eta polita izan da.

Lan ederra egin dute hezitzaileek.

Eta zoriontzekoa gaztetxoen irudimena eta trebetasuna.

Jarraitu euskaraz abesten!

 

Proiektu hau Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan

eta Zumarraga-Urretxuko Gaztebidean ere egin da

eta ateratzen diren emaitzetan oinarrituta,

etorkizunean #BeatEroak #Gaztematika sareko gazteleku gehiagotara

zabaltzea izango da Diputazioaren erronka.

 

Bi zerbitzuetan egindako bideoei azken ikuttuak ematen ari da Iametza.

Laster ikusgai eta eskuragarri izango ditugu.

Oraingoz, grabaketaren argazki batzuk ikusi ditzakegu

 

  • Visto: 113
Olaria Saria banaketa ekitaldirik ez da egingo aurten ere

Olaria Saria banaketa ekitaldirik ez da egingo aurten ere

Alaitasuna Errondaila eta Jaiotza taldea izendatu ziren 2020an Olaria Saria jasotzeko.

Iaz ezin izan zuten jaso eta aurtengoan ere, saria jasotzea behar bezala ospatzerik izango ez luketenez,

Maiatzaren 3an ez da Olaria sari banatze ekitaldirik izango.

Hala ere, Alaitasuna Errondailak beren esker ona adierazteko, oparitxo hau eskaini nahi izan die legazpiar guztiei,

beraiek hobekien egiten den hori erakutsiz eta herritar guztiekin partekatuz:

  • Visto: 136
Herri Danborrada etxe eta balkoietan

Herri Danborrada etxe eta balkoietan

Aurtengoan ere Santikutz Eguna iragartzen duen Herri Danborradak ez ditu Legazpiko kaleak zeharkatuko.
 
Hala ere Udalak herritarrei dei egiten die, maiatzaren 2an, igandean, 22:30etan beren etxe, leiho eta balkoietan jo dezaten.
 
Horretarako honako bideo honetan izango dute laguntza: 
 

  • Visto: 81
Egun seinalatu hauetarako bi bideo

Egun seinalatu hauetarako bi bideo

Legazpi natura

Legazpi Gipuzkoako udalerri bat da, Euskal Herriaren bihotzean kokatua, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean eta euskal hiriburuetatik ordubetera. 42,1 kilometro karratuko azalera du; horietatik % 96 lurzoru urbanizaezina da. Ondare horrek balio handia du, ez bakarrik nekazaritza-sektorearentzat, baita klima-aldaketa arintzen eta gure paisaia mantentzen laguntzen duelako ere.

Legazpi turismo

Legazpi Gipuzkoako udalerri bat da, Euskal Herriaren bihotzean kokatua, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean eta euskal hiriburuetatik ordubetera. Mendeetan zehar burdinaren hiriburua izan zen eta 15 burdinola bildu zituen. Gaur egun, museo-sare interesgarri baten bidez zabaltzen du bere historia: Euskal Burdinaren Museoa eta Mirandaolako burdinola, 50eko hamarkadan bidaia: Langileen Ibilbidea, Chillida Lantokia Museoa, Igaralde Ogiaren Txokoa eta Erreizabal Artzainaren Ekomuseoa.

Egilea: Josu Alzelai 

  • Visto: 105
Herri mailako Haurren XVIII. marrazki lehiaketa

Herri mailako Haurren XVIII. marrazki lehiaketa

Arkatza Elkarteak urtero antolatu ohi du maiatzean haurren marrazki lehiaketa. Aurten, maiatzaren lehen egunerako deitu du. Goizeko 10etan jaso beharko dira margotzeko orria eta euskarria Kultur Etxeko sarreran. Hona oinarriak:
 
Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 1erako herri mailako XVIII. marrazki lehiaketarako deia egiten du.
 
1. PARTAIDEAK
Lau maila bereziko dira:
A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.
B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.
D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.
 
2. GAIA:
A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.
 
3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak. 
Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.
Debekatuta dago erregela erabiltzea.
 
4. EPAIMAHAIA
Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.
 
5. SARIAK
Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 6an, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Kultur Etxean, maiatzaren 7tik-14ra.
 
6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA
Lehiaketa maiatzaren 1ean izango da eta goizeko 10:00etan hasiko da Kultur Etxean. Parte hartzaileek lanak egun bereko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.
 
7. OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.
Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak. 
 
 
  • Visto: 99