Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Oinarrizko argazkigintza digital ikastaroa

Oinarrizko argazkigintza digital ikastaroa

Apirilaren 26tik maiatzaren 7ra egongo da irekita Kultur Etxeko Harreran, maiatzaren 10ean hasi eta maiatzaren 31n amaituko den oinarrizko argazkigintza ikastarorako izen ematea.

Ikastaroa Ikatza Argazkilari Elkarteak antolatu du eta ohi bezala elkarteko kideek eskainiko dute. Saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira 19.00etatik 21:00etara, eta eguraldiak baimentzen duen guztietan kalean egingo da.

Kostua 50€ izango da eta ikastaroko lehen egunean adieraziko da nola egin behar den ordainketa. 10 plaza daude ikastaroa egiteko, eta izen emate ordena jarraituko da ikasle gaiak onartzeko.

  • Visto: 23
Apirilaren 22 eta 23an Paper-fabrikako Parkinga itxiko da

Apirilaren 22 eta 23an Paper-fabrikako Parkinga itxiko da

Paper-fabrikako aparkalekurako sarbidea oso egoera txarrean zegoenez, asfaltatzea erabaki da.

Zorua egokitzeko eta ondoren asfaltatzeko lanak Asfaltados Urretxu enpresak egingo ditu, 6.006 €+BEZ kostuarekin.

Ibilgailuak aparkalekutik erretiratuta egon beharko dira apirilak 22, osteguna, goizeko 8.00etarako, orduan hasiko baita obra.

Ordu horretan aparkatuta jarraitzen duten autoak ezin izango dira erretiratu apirilaren 24ra arte.

Aparkalekua apirilaren 24tik aurrera berriro martxan egotea aurreikusten da.

  • Visto: 98
Bihar zerbitzu minimoak egongo dira greba deialdia dela eta

Bihar zerbitzu minimoak egongo dira greba deialdia dela eta

Tokiko sektore publikoko langileak greba egitera daude deituta 2021eko apirilaren 22an. 
 
2021eko apirilaren 22rako deituta dagoen greba orokorrean komunitaterako oinarrizko zerbitzuak mantenduko direla bermatzen duen Lan eta Enplegu Sailburua eta Lehendakari- orde Bigarrenaren 2021eko apirilaren 20ko Aginduak dioenarekin bat etorriz, udalak dokumentuen erregistroa bermatuko du 7:30etatik 15:00etara.
 
  • Visto: 173
Apirilean zehar Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpin

Apirilean zehar Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpin

Bi data gogoan izaten ditugu liburutegian apirilean:
apirilak 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna eta apirilak 23an Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna.

Udal Liburutegian urtero antolatu izan ditugu apirileko hilabete honetan ekitaldiak egun horiek ospatzeko. Aurten, urteroko idazleekin solasaldiak izango ditugu:

Egitaraua honako hau da:

  • 26, astelehena: Xabier Olaso idazlearekin solasaldia “Shan eta Shen edo bidean ikasia” liburuaren inguruan, DBHko  ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • 27, asteartea: Garbiñe Ubeda idazlearekin solasaldia “Mehatxua” liburuaren inguruan, batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • 28, asteazkena: gaztelerazko irakurketa klubaren bilera. Monica Leivak gidatua eta "Rialto, 11" Belén Rubianoren liburuaren gainean. 18:30etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.
  • 29, osteguna: Antxiñe Mendizabal idazlearekin solasaldia “Odolekoak” liburuaren inguruan, euskarazko irakurketa klubaren baitan eta Miriam Lukik gidatua. 18:30etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, euskeraz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.

Ea gustoko duzun zer edo zer aurkitzen duzun.

  • Visto: 23
105.000 € ostalaritza eta turismo sektoreei laguntzeko

105.000 € ostalaritza eta turismo sektoreei laguntzeko

Covid-19 pandemiaren eragin ekonomikoa bereziki gogorra izaten ari da turismoaren eta ostalaritzaren sektoreetan.
 
Hori dela eta, Legazpiko tabernei, jatetxeei, turismo-ostatuei, bidaia-agentziei eta turismo aktiboko enpresei zuzendutako laguntza berri bat argitaratu berri du Legazpiko Udalak.
 
Martxoko Osoko Bilkuran onartutako laguntzen helburua Legazpiko ostalaritza eta turismo sektoreak babestea eta haiei zuzeneko laguntza ekonomikoa ematea da, COVID-19ren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko eta haien jarduerari ahalik eta azkarren berrekitea ahalbidetzeko.
 
Legazpin kokatutako ostalaritza- edo turismo-jarduera baten titular diren pertsona fisiko eta juridikoei zuzenduta daude. Zehazki, honako hauei zuzenduta daude laguntzak: tabernak, jatetxeak, ostatuak, bidaia agentziak eta turismo aktiboko enpresak.
 
Establezimendu bakoitzak diruz lagun daitezkeen gastuen% 100eko diru-laguntza jasoko du, gehienez 3.000 eurokoa.
Gastu hauek lagunduko dira diruz:
• Merkataritzako lokala alokatzea
• Energiaren, uraren eta antzekoen kontsumoa
• Telefonoaren, Internetaren eta antzekoen kuotak
• Publizitatea 
• Aseguru-primak
• Gestoria.
• Alarmen eta su-itzalgailuen mantentze-lanak
• SGAE 
 
Gastu horiei dagozkien fakturak alarma-egoera deklaratu zen dataren (2020-03-14) eta laguntza hauek eskatzeko epea amaituko den dataren artekoak izango dira.
 
Eskaerak Legazpiko Udaleko Sarrera Erregistroan (pertsona fisikoen kasuan) edo Egoitza Elektronikoan (pertsona juridikoen kasuan) aurkeztu beharko dira.
Epea: apirilaren 20tik  ekainaren 2ra arte.
 
  • Visto: 105