Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Pilak jasotzeko edukiontziak berritu dira

Pilak jasotzeko edukiontziak berritu dira

Sasieta Mankomunitateak berritu egin ditu ondoko guneetan pilak biltzeko zeuden edukiontziak:

 

• Plazaola 9 (Xarpot tabernaren parean)

• Aizkorri 22

• Latxartegi kalea (kultur etxea)

• San Juan auzoa 2 (Laubideko biribilgunea)

 

Lan horiek hondakinak biltzeko zerbitzua eskaintzeko kontratatutako enpresak egin ditu eta, beraz, kostu gehigarririk gabe egin dira.

 

Gainera, pilak jasotzeko bi edukiontzi berri jarriko dira:

 

• Laubide 16an (autobus markesinatik gertu)

• Santikutz 12an

 

Edukiontziak berritzeko kostua 513,04 €-koa izan da.

 

Udalak azpimarratu nahi du oso inportantea dela etxeetan hondakinak gaika bereiztea. Bestetik, ekonomia zirkularrean berebiziko garrantzia du edukiontzietan hondakinak behar bezala uzteak, hondakinen balio erantsia sortzeko.

 

Irudi honetan, pilak biltzeko edukiontzietan utz daitezkeen eta bota behar ez diren hondakinak ikus daitezke.

 

  • Visto: 155
Ibilgailuen gaineko 2021eko zerga

Ibilgailuen gaineko 2021eko zerga

Aurtengo ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea 2021eko otsailaren 1etik martxoaren 31ra luzatuko da.

Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenak, etxean jasoko dute agiria eta honako lekuetan egin dezakete ordainketa:

  • BBVA, CAIXABANK, KUTXABANK, LABORAL KUTXA, NAFARROAKO RURAL KUTXA edo SABADELL banketxeetako edozein bulegoan.
  • Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara.
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarensarreran dagoen herritarrenterminala informatikoan, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 20:00etara, eta larunbata, igande eta jaiegunetan 9:00etatik 20:30era.
  • Internetez, www.legazpi.eus orrian, “LEHIATILA DIGITALA” ikonoa klikatuta eta ondoren ONLINE ORDAINKETA atalean sartuta.

Ordainagiriak helbideratuta dituztenak: martxoaren 31n kargatuko zaie erreziboa dagokien kontu korrontean.

Gaur egun, Legazpin guztira 5.897 ibilgailu daude. Horietatik:

  • 4.801 turismoak dira
  • 17 autobusak
  • 229 kamioiak
  • 116 traktoreak
  • 70 atoi edo erdi atoiak
  • 137 ziklomotoreak
  • 472 motozikletak
  • 55 zerga gabekoak

Zerga ordaintzen ez duten 657 ibilgailu daude:

  • 55 ibilgailu, 750 kilogramotik gorako karga erabilgarria ez duten trakzio mekanikoko ibilgailuek daramaten atoi eta erdi-atoiak dira.
  • 63 ibilgailu zerga ordaintzetik salbuetsita daude eta 137 mugikortasun murriztua duten minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak dira.
  • Zergaren % 100eko hobaria dute 15 ibilgailu historikoek.

Zerga partzialki ordaintzen duten 114 ibilgailu daude:

  • Emisio ez-kutsakorren hobaria jasotzen dute 36 ibilgailuek: 23 ibilgailu hibridoak dira, 12 gasa erretzen dutenak eta 1 elektrikoa.
  • Familia ugariaren hobaria jasotzen dute78 ibilgailuek

Udalak 2021eko ibilgailuen zergatik 626.855,00 € jasoko ditu.

Azken bost urte hauetako ibilgailu kopuruen bilakaera honakoa izan da:

Urtea

2017

2018

2019

2020

2021

Ibilgailu kopurua

5.572

5.666

5.776

5.839

5.897

Informazio zehatzagoa hurrengo loturan:

IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA (2021)

  • Visto: 79
Pandemiak % 42,7 murriztu ditu kiroldegiko sarrerak

Pandemiak % 42,7 murriztu ditu kiroldegiko sarrerak

COVID-19ak eragindako pandemiak kalte handiak sortu ditu jarduera ekonomiko guztietan, baita Udalan ere.

Eta kiroldegia da pandemiak gehien kaltetu duen jardueretako bat. Hala, kiroldegia itxita egon zen iaz denbora-tarte batez eta horrezaz gain, segurtasun-distantziaren neurriak ere aplikatu behar ditu, edukierak kontrolatuz.

Jardueraren beherakadaren datu esanguratsu bat 2020an egindako kontratuetan ikusten dugu. Horrela, 2019. urtearekin alderatuta, % 42,4 jaitsi da eskaintzen diren kirol-jarduera desberdinetarako egindako kontratu-kopurua.

2020. urteko diru-sarrerak 262.067,13 €-koak izan dira, eta horiei 52.329,52 € kendu behar zaizkie kiroldegia 3 hilabetez ixteagatik erabiltzaileei urteko ordainketaren % 30 itzuli zaielako.

Diru-sarrerak

2020

262.067,13 €

Kuoten itzultzea

53.329,52 €

Aldea

208.737,61 €

 

2019an, 364.119,12 €-koak izan ziren kiroldegiaren diru-sarrerak; beraz, COVID-19ak eragindako diru-sarreren  jaitsiera 155.381 €-koa  izan  da, hau da,  % 42,7 jaitsi da.

Diru-sarrerak

2019

364.119,12 €

2020

208.737,52 €

Aldea

155.381,60 € (% 42,7)

Badakigu COVID-19aren pandemiak mugak eta deserosotasunak ekarri dizkigula, baina, Udaletik, kiroldegiko instalazioak eta bertan garatzen diren  jarduerak seguruak direla azpimarratu nahi dugu. Gogoan izan jarduera fisikoa oso gomendagarria dela edozein adinetan.

Beraz, udal kirol-instalazioak "lasaitasun osoz" erabiltzen jarraitzera animatu nahi ditugu legazpiarrak.

  • Visto: 76
Irakurketa taldeen saioak otsailean

Irakurketa taldeen saioak otsailean

Urtarrileko saioak berriz ere hilaren azken asteazken eta ostegunera itzuliko dira.

24, ASTEAZKENA:Gaztelerazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko den liburua: El americano impasible / Graham Greene-ena

25, OSTEGUNA: Euskarazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian. Gidari: Miriam Luki. Landuko den liburua Emakume bat / Annie Ernaux-ena.

Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo WhatsApp bidez: 639851172.

  • Visto: 91
Lekuz aldatu da Bikuña Txikiko bizikletak garbitzeko gunea

Lekuz aldatu da Bikuña Txikiko bizikletak garbitzeko gunea

2012ko udan, Legazpiko Udalak bizikletak garbitzeko gune bat jarri zuen Bikuña Txiki auzoaren eta bertako pabiloien arteko lotunean.

Igaro diren urte hauetan kokaleku hori ez dela egokiena egiaztatu da, denetarik gertatu delako: mahukak lapurtu, txorrota hautsi, ibilgailu motordunak garbitu, … eta abar. Hori dela eta, gune hori agerian eta ikusteko moduan egongo den leku  batera eramatea erabaki da; gainera, ezingo dira bertara motordun ibilgailuak sartu.

Bikuña Txikiko sarreran Gipuzkoako Urak erreforma-obra batzuk egin behar zituela aprobetxatuz, eta URAren baimena lortu ondoren, bizikletak garbitzeko gunea aldatu egingo da eta Bikuñako biribilgunearen ondoan jarriko da, espaloiari eta bidegorriari itsatsita.

Kokapen-aldaketa horri esker, Urola ibaiaren ibilguaren zortasun-eremuan dauden armairu aurrefabrikatua eta beste instalazio batzuk, kutxatilak adibidez, kendu ahal izango dira.

Horretarako, plataforma bat eraiki da, alboetan barandadun itxiturak dituena, eta iturri bat jarriko da, sakagailua duten 2 irteerekin; horrez gain, pneumatikoak puzteko gailua eta bizikletak aparkatzeko gunea jarriko dira.

Obraren kostua 3.002,31 €-koa da.

Bizikletak garbitzeko gune berria datorren astean egongo dela erabilgarri aurreikusten da.

  • Visto: 83