Ohikoa ez izateagatik 362 etxebizitzei %50eko errekargua
Alegazioak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 28an amaituko da.
- Visto: 81
Alegazioak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 28an amaituko da.
Aurreko astean, beste 352 kilo hondakin jaso dira.
COVIDak sortutako egoeraren ondorioz, aurten ezin izan da 2004tik aurrera iraileko azken larunbatean urtero ospatu izan dugun Erreka Eguna egin.
Hori dela eta, Udalak Eulen enpresa kontratatu du Urola ibaiko eta Urtatza errekako hondakinak garbitzeko. Lan horien kostua 6.534 €-koa izan da eta Urola ibaia Guriditegitik industrialderaino garbitu da.
Urola ibaiaren garbiketa bi fasetan egin da: lehenengo fasea abenduaren erdialdean egin da eta bigarrena urtarrilaren bigarren hamabostaldian.
Joan den astean herriko hirigunetik industrialdera arte doan eremua garbitu da, eta 352 kilo hondakin bildu dira; beraz, aurreko fasean bildutako 192 kiloei batuta, guztira 544 kilo hondakin erretiratu da ibaitik.
Kontratatutako enpresak hondakinak bereziki hiru gunetan biltzen zirela esan du:
• Urbeltz pilotalekuaren atzealdeko berde-gunean,
Lehenengo bi gunetan honelako hondakinak jaso dituzte: garagardo-latak, edari energetikoen latak, plastikozko poltsak, alkohol-botilak eta freskagarri-botila handiak; horiek bildutako hondakinen % 95 dira. Industrialdean bildutako hondakinak, berriz, ogitartekoari lotutako hondakinak izan dira.
Alkatearen asteroko agenda instituzionala eskura dago Udala izeneko atalean, Alkatetza eta Korporazioa sailean. Agenda instituzionalak asterako aurreikusitako ekintzak jasotzen ditu: hala nola, erakundeen arteko bilerak, ekitaldi publikoak edo prentsaurrekoak.
Hurrengo taula konparatiboan Alkatetzaren azken 3 urteetako agenda instituzionalari buruzko informazioa jasotzen da
2020 | 2019 | 2018 | |
Erakundeen arteko bilerak ( beste Udal batzuekin, Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, etab) | 120 | 117 | 149 |
Herritarrekin bilerak | 47 | 111 | 84 |
Ekitaldi publikoak Legazpin | 8 | 58 | 76 |
Prentsaurreak | 22 | 23 | 29 |
Albisteak | 305 | 420 | 386 |
Aurreko taulan ikus daitekeen bezala, koronabirusaren osasun-krisiaren ondorioz sortutako salbuespen-egoerak murriztu egin du Alkatetzaren herritarren arretarako bileren kopurua, baita Legazpiko ekitaldi publikoetara joatearena ere.
19:00etan Latxartegi Aretoan.
Urteko lehen ikus-entzunezko emanaldiak, Aitor Casado legazpiarraren azken lana ekarriko digu.
Joan den martxoan eskaintzekoa bazen ere, guztiok ondo ezagutzen dugun egoerak ez zuen utzi emanaldia gauzatzen.
Oraingoan bai, bere lagun Mar Torrijosekin batera egindako #balcaneswonderlandemanaldia ikusi ahal izango dugu, Eslovenia, Croacia, Bosnia eta Montenegrokoko irudi eta musikarekin.
Oraingoan gainera, Latxartegi Aretoan izango da emanaldia, egoera normalean Kultur Etxeko aretoa txiki geratu ohi da Aitorren emanaldietan, hala 147 laguni aukera emango zaie emanaldiaz gozatzeko.
Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrerak hartu beharko dira, Kultur Etxeko Harreran, urtarrilaren 25, 26, 27 eta 28an, 16:00etatik 19:00etara.
Guztiak banatuko ez balira, egunean bertan Latxartegi Aretoan jarriko dira eskura 18:00etan.