Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Haztegi Ikastolako ikasleak udalarekin bilduta

Haztegi Ikastolako ikasleak udalarekin bilduta

Legazpiko energia, industria, klima aldaketa eta airearen kalitateari buruzko informazioa eskatu dute.

Urtarrilaren 11n eta 14an Haztegi ikastolako DBHko 3. mailako ikasleak hurbildu ziren Legazpiko udaletxera.

Haztegik Herbehereetako ikastetxe batekin esperientziak partekatzen dituen proiektu batean parte hartzen du.

Bileren helburua honako hauei buruzko galdera batzuk egitea zen: kontsumoari eta Udalak erabilitako energia-iturriei buruzkoak, Legazpiko airearen kalitateari buruzkoak, tokiko industriarekin lotutako galderak eta udalaren klima-aldaketaren aurkako planari buruzkoak. Bildutako informazio guztia Herbehereetako ikastetxe horretako ikasleekin kontrastatuko dute.

Lehenengo taldea Alkateak hartu zuen, eta Udalak erabilitako energia-iturrien berri eman zuen: biomasa, plaka fotovoltaikoak, elektrizitatea, gas naturala eta gasolioa eta karbono-aztarnaren bilakaera.

Bigarren taldea Maite Lombidek (Tokiko Garapen Iraunkorreko Zerbitzuko zinegotzia) eta Inma Hernandez Tokiko Garapen Iraunkorreko eta Industriako Zerbitzuko teknikariak jaso zuten. Bilera horretan, gai hauek jorratu ziren: Legazpiko Udalak Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitate Zerbitzuarekin egiten dituen gestioen berri eman da, klima-aldaketara egokitzeko udal-proiektuak azaldu dira, udalerriko berotegi-efektuko gasen bilakaera eta udalaren aztarna ekologikoa.

  • Visto: 94
AURKEZPEN SAIOAK HERRIKO IKASTETXEETAN, HEZKUNTZA ESKAINTZAREN BERRI EMATEKO

AURKEZPEN SAIOAK HERRIKO IKASTETXEETAN, HEZKUNTZA ESKAINTZAREN BERRI EMATEKO

Domingo Agirre ikastetxean, Haztegi ikastolan eta Olazabal institutuan.

Datozen egunetan Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenek izenematea egiteko aukera izango dute.

Hori dela eta, hona hemen herriko ikastetxeek antolatu dituzten aurkezpen-saioen berri:

  • Domingo Agirre Eskola Publikoa:

urtarrilak 16, larunbata, 11.30ean eta 12.00etan,

Arantzazu Haur Hezkuntzako geletan (Laubide auzoa, 11).

  • Haztegi Ikastola:

urtarrilak 18, astelehena (euskaraz) eta urtarrilak 19 asteartea (gazteleraz), 18.00etan
Latxartegi Haur Hezkuntzako geletan (Latxartegi kalea,4-5).

  • Olazabal institutua:

urtarrilak 19 (asteartea) urtarrilak 20 (asteazkena) eta urtarrilak 21 (osteguna).

Egunero honako orduetan:

9:45ean, 11.00etan, 12.30ean; 15.30ean, 16.45ean eta  18.00etan.

Olazabal institutuan (San Martin auzoa, 16).

  • Visto: 96
Izena emateko epea irekita, 2021-2022 ikasturtean eskolatuko direnentzat

Izena emateko epea irekita, 2021-2022 ikasturtean eskolatuko direnentzat

Udalak Bizikidetza agiria bidali die, 2 eta 12 urte beteko duten haurren familiei

Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean

zabalik egongo da 2021-2022 ikasturtean

Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako

ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenek

eskabideak aurkezteko epea

eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da.

Hori dela eta, Legazpiko udalak 2urte beteta

edo beteko dituen seme-alaben familiei

eskutitz pertsonalizatua bidali die,

herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa emanez.

Horrezaz gain, Bizikidetza agiria igorri die,

ezinbestekoa izango baitute izenematea egiteko.

Bestaldetik, Legazpiko udalak ere Bizikidetza agiria bidali die

12 urteko ikasleen familiei.

Horren helburua da, herritarrei matrikulazioa egiteko

ezinbestekoa duten dokumentazioa ematea.

Udalak bidalitako eskutitza

  • Visto: 70
Ordutegi berria Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan

Ordutegi berria Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan

Urtarrilaren 13tik aurrera, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dagoen

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan ordutegi berria dute.

Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan eskaintzen du arreta

hezitzaile taldeak eta nerabeekin sortzen duten

harreman hezitzailearen bidez esku-hartzen dute,

bizi-etapa honetan bide-laguntza eskainiz.

Zehazki, hauxe da Gazte-txokoaren ordutegi berria:

  • 12 eta 16 urte bitartekoentzat:

Asteazkena eta Osteguna

17:00 – 19:30

Larunbata

17:00 – 20:00

Igandea

17:00 – 20:30

  • 15 eta 18 urte bitartekoentzat:

Ostirala

16:00-18:30

Bestaldetik, Covid-ek eraginda bizi dugun gaur egungo egoera honetan

Gazte-txokora joan baino lehen

gizarte sareen bidez aldez aurretik txanda eskatu behar da,

634 466 838 WhatsAppean edo

nerabezerbitzua Facebook edo Instagramen bidez.

Indarrean dauden neurrien arabera, txanda bakoitzean

4 pertsonako talde ezberdinak hartzen dira,

eta talde horietako bakoitzak gune bereizi bat erabiltzen du.

Ekipamenduan, ondorengo neurriak bete behar dira:

  • Tenperatura hartzea
  • Musukoa erabiltzea
  • Eskuak garbitzea
  • Pertsonen arteko distantzia mantentzea.
  • Erabilitako guneak desinfektatzea.

Epe motzean, DBH-1. maila egiten ari diren gurasoen txanda izango da,

Nerabeentzako Zerbitzua ezagutzeko

gonbidapena bidaliko baitiegu.

Egutegi berriaren kartela

  • Visto: 95
Argizaiola Trofeoa 2020 Argazki erakusketa Kultur Etxean

Argizaiola Trofeoa 2020 Argazki erakusketa Kultur Etxean

Urtarrilaren 15etik 29ra, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.

Ostiralean,urtarrilak 15, irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan Ikatza Argazkilari Elkartearen ekimenez, Euskal Herriko Argazki lehiaketetako irabazleen lanak biltzen dituen erakusketa, eta irabazle horien arteko lehiaketan saritutako lanak ere bai.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkartek antolatua, Euskal Herriko lehiaketen lehiaketa dugu Argizaiola Trofeoa.

Euskal Herrian egiten diren hainbat lehiaketetako (tartean Legazpi Hiria lehiaketa) lehen hiru sailkatuek jasotzen dute gonbidapena bertan parte hartzeko.

Hala, gonbidapena jaso duen argazkilari bakoitzak (gehienez ere hiru gonbidapen jaso ahal ditu), 5 argazki aurkez ditzake lehiaketara, tartean sarituak izan direnak.

Horien artean irabazle bat eta bi akzesit banatzen dira, eta erakusketa ibiltaria antolatzeko argazkiak ere hautatzen dira (30 gutxienez).

Afizionatu mailako argazkilari onenen lanak izango dira beraz ikusgai, Kultur Etxeko erakusketa aretoan, urtarrilaren 29rarte, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

  • Visto: 123