Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Badatoz Erregeak, azokan izango dira urtarrilaren 5ean

Badatoz Erregeak, azokan izango dira urtarrilaren 5ean

Aurten, bi postontzi jarriko dira haiei zuzendutako gutunak jasotzeko.

COVID-19aren ondorioz, aurtengo Gabonak desberdinak izaten ari dira,eta Erregeak ohiko etorrera ospatzerik izango ez dugun arren, Legazpiko haurrek ez dituzte haiek faltan botako.

Izan ere, Erregeak dena prestatu dute legazpiar haurrengandik hurbil egoteko. Horrela, urtarrilaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara, azokan egongo dira. Bertan hartuko dituzte haurrak, COVID kutsatzea saihesteko beharrezko segurtasun-distantziak gordez.

Berrikuntza gisa, abenduaren 30etik aurrera bi postontzi jarriko dira kalean, haurren ilusio eta nahi guztiak jasoko dituzten gutunak jasotzeko.

Postontzi bat Kale Nagusian jarriko da eta bestea Laubiden. Postontzi horiek azokan egongo dira urtarrilaren 5ean, eta bertan ere utzi ahal izango dira gutunak.

Erregeak  gogorarazi digute aurten harremanak izateko modua desberdina izango dela Covid-19aren ondorioz, eta, beraz, kontaktu bisuala mantenduko da eta agurrak eta argazkiak urrutitik egingo dira.

Era berean, gurasoentzako eta aitona-amonentzako mezu bat dute, haien laguntza funtsezkoa izango baita haur guztiek beste urtebetez agurtzeko aukera izan dezaten: ezinbestekoa da COVID-19ari aurre egiteko segurtasun-neurri guztiak errespetatzea, hau da, jende-pilaketak saihestea, segurtasun-distantzia gordetzea eta maskara erabiltzea.

  • Visto: 247
Gabon Irudi Marrazki Lehiaketako sarituak

Gabon Irudi Marrazki Lehiaketako sarituak

Abenduaren 22an egin zen sari banaketa ekitaldia,

saritu eta beren senitartekoekin.

Aurtengoan 31 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak horien artean ebatzi du aurtengo lehiaketa.

Hona sarituak:

  • LH1: Dejane Barroso
  • LH2: Iker Gonzalez Arruabarrena
  • LH3: Nagore Alzelai
  • LH4: Maren Davila
  • LH5: Nora Gutierrez Igay
  • LH6: Ez da lanik aurkeztu

Lan guztiak ikusgai izango dira Kultur Etxeko erakusketa aretoan, abenduaren 23tik urtarrilaren 8rarte,

astelehenetik ostiralera (jai egunak salbu), 17:00etatik 20:30etara.

  • Visto: 26
Urola ibaia eta Urtatzako erreka garbitu dira

Urola ibaia eta Urtatzako erreka garbitu dira

COVID delakoaren ondorioz, aurten ezin izan dugu 2004tik aurrera iraileko azken larunbatean urtero ospatu izan dugun Erreka Eguna egin.

Hori dela eta, Udalak Eulen enpresa kontratatu du Urola ibaiko eta Urtatza errekako hondakinak garbitzeko. Lan horien kostua 6.534 €-koa izan da eta Urola ibaia Guriditegitik industrialderaino garbitu da.

Kontratatutako enpresak emandako informazioaren arabera, Urtatza errekan hondakin gehien jaso diren erreka-tartea Eroskitik hurbilen dagoen tartea izan da; Urola ibaian, berriz, hondakinak sakabanatuago zeuden, eta zubietatik, pasealekuetatik eta errepidetik gertu dauden eremuetan zeuden pilatuta.

Denera 192 kilo hondakin jaso dira, eta Sasieta Mankomunitateko garbigunera eraman dira.

  • Visto: 110
“El Cascanueces” Balleta Abenduan. Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia

“El Cascanueces” Balleta Abenduan. Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia

Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloako urteko azken emanaldia izango da, eta El Cascanueces balleta eskainiko da.

El cascanueces, maitagarrien ipuin-ballet bat da bi ekitaldietan banatua eta Inperiar Antzokietako zuzendariak eginiko enkargu bat izan zen.

Musika Piotr Ilich Tchaikovskyrena da eta libretoa Ivan Vsevolozhsky eta Marius Petiparena, eta Ernst Theodor Amadeus Hoffmannen “El cascanueces y el rey de los ratones” ipuinean oinarritutako ipuinaren gainean,

Alejandro Dumasek (aita) eginiko egokitzapenean, oinarrituta dago.

Jatorrizko produkzioko koreografia Marius Petipak eta Lev Ivanovek egin zuten. San Petersburgoko Mariinski antzokian eman zen lehen aldiz 1892ko abenduaren 18an.

Emanaldia Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko da, abenduaren 23an, asteazkenak, 18:30etatik aurrera.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria paperean nahi duenak, emanaldiaren sarreran eskatu eta emango zaio.

Bizi dugun egoeraren ondorioz, Areto Nagusiak edukiera mugatua duenez, aurrez izen-ematea egitea gomendatzen da, Kultur Etxeko Harrerara gerturatuz edo 943737202 telefonora deituz.

Kartela ikusi

  • Visto: 80
Domingo Agirre Ikastetxea eta Haztegi Ikastolaren Gabonetako bideoak

Domingo Agirre Ikastetxea eta Haztegi Ikastolaren Gabonetako bideoak

Aurtengo Gabonak desberdinak izango dira, eta ikastetxeetan ere ohiko jarduerak egin ezin izan diren arren,

Domingo Agirre Ikastetxeak eta Haztegi Ikastolak bi bideo egin dituzte gabon hauetarako.

Udalak ikus-entzunezko material hau zabaltzen lagundu nahi du, ilusio handiz prestatu baitute.

Domingo Agirre Ikastetxearen bideoa ikusi

Haztegi Ikastolaren bideoa ikusi

  • Visto: 142