Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Irakurketa taldeen saioak abenduan aurreratuta datoz.

Irakurketa taldeen saioak abenduan aurreratuta datoz.

16an, asteazkena, gaztelerazkoa eta 17an, osteguna euskarazkoa.

Abenduko Irakurketa kluben saioak aurrez aurre egingo dira

baina ohi baino lehen egingo dira, gabon aurretik,

hileko azken asteazken eta ostegunak gabonak bete betean harrapatzen baititu.

16, ASTEAZKENA:Gaztelerazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Gidari: Mónica Leiva. El libro sobre el que se trabajará: Mi planta de naranja lima de José Mauro de Vasconcelos

17, OSTEGUNA: Euskarazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian. Gidari: Miriam Luki. Landuko den liburua Katixa Agirreren “Amek ez dute”.

Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea

  • Udal Liburutegian bertan edo
  • telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. 
  • WhatsaAppez: 639851172.
  • Visto: 72
ESKERRIK ASKO!

ESKERRIK ASKO!

Euskaraldia zuen begietatik ikusten lagundu diguzuen guztioi

Dagoeneko astebete pasatxo igaro da Euskaraldiari agur esan geniola.

Aurtengoan 905 legazpiar aritu gara, 783 ahobizi eta 122 belarriprest. Gainera, 140 arigune ere sortu dira herrian.

Euskaraldiak, bestetik, sormena piztu du herrian, eta 105 ipuin jaso ditugu ipuin labur-labur-laburren lehiaketan.

Bizieta Prest legatzen abenturak ezagutu ditugu eta haiekin batera agur esan diogu Euskaraldiari, baina ez utzi belarriprest eta ahobizi izateari.

Argazkiak eskatu eta jaso ditugu hainbat. Horiekin bideoa egin da, Klik egin eta gozatu.

Bideoa ikusi

Mila, mila esker eta ez ahaztu Euskaraldiak 365 egun dituela.

  • Visto: 66
Eskerrik asko euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeagatik

Eskerrik asko euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeagatik

Urola Garaiko Mankomunitatetik herritar guztiak zoriondu nahi zaituztegu Euskaraldiaren bigarren edizio berezi honetan erakutsi duten jarrera eta parte-hartzeagatik.

Euskaraldiko 15 egun horietan asko izan zarete, ahobizi nahiz belarriprest txapa soinean, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin duzuenak.

Zuek izan zarete protagonistak, baina, bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu baita ere Euskaraldia sustatzen eta egitaraua antolatzen jardun duzuen herritar guzti-guztioi.

Lortutako emaitza txalogarria izan da, noiz eta pandemia garai betean. Izan ere, 2.694 herritar inguruk hartu dute parte ekimenean, % 21,64 belarriprest eta %78,35 ahobizi.

Aurtengoan, baina, entitateek ere hartu dute parte, eta Urola Garaian, 277 entitatek eman dute izena, eta guztira, 740 arigunetik gora izan ditugu. Bejondeizuela!

Bigarren edizio honetan, “Arigune”-ek erraztu dute entitateetan euskaraz aritzeko bidea.

Horregatik guztiagatik, Urola Garaiko Mankomunitateak, herritarrei ez ezik, bere esker ona adierazi nahi die Urola Garaiko entitate guztiei Euskaraldia aurrera eramateko erakutsitako prestasunagatik.

Eta, hemendik aurrera zer? Urola Garaiko Mankomunitateak argi utzi nahi du, nahiz eta 15 egun horien amaierara iritsi, ariketak ez daukala zertan hemen bukatu.

Egun hauetan egin badugu, aurrera begira ere egin dezakegu, hartara, egindako ohitura aldaketa horiek egonkortuz.

Beraz, gaurtik aurrera ere, ariketa egiten jarraitzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu Urola Garaiko Mankomunitatetik.

  • Visto: 135
GAZTE MAILAKO AURRESKU TXAPELKETA- Gipuzkoar Erara

GAZTE MAILAKO AURRESKU TXAPELKETA- Gipuzkoar Erara

Abenduaren 6an, Errenterian- A eta B sailak.  

Abenduaren 12an, 16:30ean Legazpiko Latxartegi Aretoan –D saila

Txapelketa atzeratuta datorkigu aurtengoan, txapelketan parte hartzeko sailkapen ligaxka eten beharra egon zelako, eta ondorioz maiatzean beharrean abenduan jokatu da.

Bi saiotan jokatuko da Txapelketa,

  • Abenduaren 6an, goizeko 11.30ean, Errenteriako Niessen Kultur gunean

A saila (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak) eta B saila (2007,

2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak). Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko Ekain Maniega, Maria Sanchez, Irune Azpeitia eta Jon Alberdi- A Sailean

Amaia Azpeitia eta Laia Arruabarrena-B sailean.

  • Abenduaren 12an, arratsaldeko 4.30ean, Legazpiko Latxartegi aretoan

Dsailaren txanda izango da (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak), Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, Sustraiak Dantza Taldea eta Legazpiko Udalaren eskutik.

Hauexek izango dira, Goizdeia txistulari taldearen laguntzarekin,

Legazpiko saioan arituko diren dantzariak:

1 Naroa Arretxe AMASA-VILLABONA

2 Markel Garmendia LEGAZPI

3 Markel Goenaga ELGOIBAR

4 Eider Zaldua AMASA-VILLABONA

5 Beñat Beobide ASTEASU

6 Jon Etxeberria ELGOIBAR

7 Aimar Almortza ELGOIBAR

8 Naiet Jauregi AMASA-VILLABONA

9 Eneko Etxaniz ELGOIBAR

10 Mattin Etxebeste OIARTZUN

11 Maria Ansa ANOETA

12 Olatz Azkue LEZO

13 Maren Goya AMASA-VILLABONA

14 Udane Altuna AMASA-VILLABONA

Epaimahaia, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako kide

hauek osatuko dute:

1. Jose Luis Vallejo

2. Katerin Artola

3. Nahikari Vizuete

Eta dantzatu beharko dituztenak: Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra.

Gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatzekobaduzue hitzordua.

Kartela ikusi

  • Visto: 71
“Belaunaldien arteko Legazpi” proiektua hasiko da

“Belaunaldien arteko Legazpi” proiektua hasiko da

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, Etorkizuna Eraikiz programaren eta Adinberri Fundazioaren bidez.

Gizartearen zahartzeak etorkizuneko harreman-eredu sozialei buruz hausnartzera behartzen gaitu.

Hona hemen Etorkizuna Eraikiz programa estrategikoak ezarritako ildo estrategikoak:

  • Biztanleriaren zahartzearen erronkari erantzutea, belaunaldi-artekotasunean oinarritutako paradigma-aldaketaren bidez.
  • Nazioarteko esperientzietan oinarrituta, belaunaldi desberdinek partekatuko dituzten espazioak eta erabilerak sortzea, Legazpirentzat interesgarriak eta Gipuzkoa osorako estrapolagarriak izan daitezkeenak.

Erakunde desberdinetako adituek osatuko dute proiektua garatuko duen lantaldea: Mondragon Korporazioko ISEA Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroko adituek eta Mondragon Unibertsitateko Diseinu Estrategikoko Masterreko eta Diseinu Berrikuntza Zentroko ikasleek.

Proiektua datorren asteazkenean, abenduaren 9an, hasiko da eta horretarako Mondragon Unibertsitateko 19 ikasle eta irakasle, ISEAko espazialistak, Aldundiko Estrategia arloko zuzendaria eta Adinberri Fundazioko teknikariak etorriko dira Legazpira.

2021eko urtarrilaren amaieran, Mondragon Unibertsitateko ikasleek 4 proposamen aurkeztuko dituzte belaunaldien arteko trukerako, esperimentaziorako eta lankidetzarako gune ireki bat sortzeko, Legazpiko herritar guztiei irekita egongo den gunea.

Horiek izango dira, ondoren, herritarren partaidetza-prozesu batean aztertu eta landuko diren proposamenak, eta legazpiarrek Legazpirentzat interesgarriena den eta, gainera, Gipuzkoa osora estrapolatu daitekeen eredua edo proposamena aukeratu ahal izango dute.

  • Visto: 67