Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Abenduko zine karteldegia prest

ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Abenduko zine karteldegia prest

Abenduaren 5 eta 19an, 17:00etan haurrentzako zine saioak.

Legazpi Zine-Klub elkarteak osatu du Abenduko zine karteldegia.

Bere garaian iragarri zuten moduan, zine-klub saioak , ostiraletan, eta saio komertzialak , igandeetan 19:00etan izango dira.

Eta abenduan, erabiltzaileei luzaturiko proposamenaren erantzunak jaso eta aztertu ondoren,haurrentzako bi zinema-saio programatu dituzte.

- Larunbata, abenduak 5, 17: 00etan "TROLLS 2: LA GIRA MUNDIAL"
- Larunbata, abenduak 19, 17: 00etan "LAS BRUJAS" (Roald Dahl)

Segurtasun neurri guztiekin zain izango dituzue.

Gogoan izan sarrerak egunean bertan Latxartegi Aretoan eskura izateaz gain, aurrez ere eros ditzakezuela 

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

web gunean, eta pelikulen berri zehatz ere bertan aurkituko duzuela.

Ikusi abenduko karteldegia

  • Visto: 67
Euskaraldia, 15 egunetik 365era

Euskaraldia, 15 egunetik 365era

EUSKARALDIAREN amaiera-ekitaldia
 
Abenduaren 4an amaituko da Euskaraldia ariketa. Guk, Legazpin, abenduaren 3an egingo dugu amaiera-ekitaldi xumea.
 
Latxartegi aretoan izango da, abenduaren 3an, Euskararen egunean, 19:00etan.
 
Ekitaldi horretan Euskaraldia herri-batzordeak antolatu duen “Ipuin labur-labur-laburren lehiaketan” saridun suertatu diren herritarrak emango ditugu ezagutzera eta sari-banaketa egingo dugu.
 
Bizi dugun egoera dela eta, aforoa mugatua denez (140 pertsona), bertaratzeko gonbidapenak banatuko ditugu. Jaso zure gonbidapena Kultur Etxean (familia bakoitzak gehienez bi gonbidapen jaso ahal izango ditu).
 
Noiz: azaroaren 30ean eta abenduaren 1 eta 2an
Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara
 
 
  • Visto: 145
Joxe Martin Etxeberria Pintura Lehiaketak baditu saridunak

Joxe Martin Etxeberria Pintura Lehiaketak baditu saridunak

Eduardo Alsasua (Gasteiz) 1. saria,Esteban Oroz (Eibar) 2. saria, eta Mª Jesus Ugalde (Legazpi) herriko saria.

10 margolarik erantzun zioten

Jose Martin Etxeberria pintura lehiaketaren

edizio berezi honi.

Epai mahaiak,

1-Alberto Velasco

2-Esther Agirre

3-Txakel Urarte

4- Mattin Osinalde

16 lan aztertu ondoren honako sari hauek ematea erabaki zuen

1.SARIA- (500€):

Lana: Gordailua

Egilea: Eduardo Alsasua (Gasteiz)

2. SARIA- (350€):

Lana: Deba

Egilea: Esteban Oroz (Eibar)

Herriko saria- (300€):

Lana: Armuñoren itzalpean

Egilea: Mª Jesus Ugalde (Legazpi)

Saritutako lanak, eta aurkezturiko gainerakoak, Kultur Etxeko erakusketa gelan egongo dira ikusgai Azaroaren 30etik abenduaren 18ra bitartean, lanegunetan 17:30etatik 20:30etara.

  • Visto: 66
Ostalaritza legazpiko eragile ekonomiko bat da

Ostalaritza legazpiko eragile ekonomiko bat da

Kaleak bizirik mantentzeaz gain, beste jarduera batzuk mantentzen laguntzen du

Covid-ak eragindako osasun krisiak ekonomia krisia ere ekarri du berekin eta ekonomiako hainbat eta hainbat sektoretan eragin kaltegarria izan du.

Ostalaritzak aurten bitan itxi behar izan ditu ateak, beste sektore batzuk bezala.

Udala jakitun da ostalaritzak bizi duen egoera zailaz, eta azpimarratzekoa da legazpiarren babes sozial handia

Ostalaritzak bizia ematen die gure kaleei eta, gainera, Legazpiko eragile ekonomikoetako bat da. Ostalaritzak beste jarduera ekonomiko batzuei eusten die, hala nola banaketa-enpresei edo tokiko merkataritzari. Izan ere, ostalaritzari esker jendea ibiltzen da kalean eta jendearen joan-etorri hori mesedegarria zaio tokiko merkataritzari.

Udalak Legazpi bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko herri erakargarria izatea nahi du eta, horretarako, ostalaritza behar dugu, ezinbestean.

Hori dela eta, Udala bilerak egiten ari ostalariekin haien eskaeran entzun eta laguntza ildo berriak martxan jartzeko.

  • Visto: 68
Covid-19 inbertsiorako dirulaguntzen kopurua 4.000 €ra handitu da

Covid-19 inbertsiorako dirulaguntzen kopurua 4.000 €ra handitu da

Pandemiak kaltetutako autonomoei, mikoenpresei, ostalaritzari eta tokiko merkataritzari zuzenduta

Udalak 2020ko maiatzaren 26an dirulaguntza lerro bat argitaratu zuen mikroenpresen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko.

Dirulaguntza hauetako 25.000€-ko lerro bat bideratuta zegoen mikroenpresen, dendarien eta ostalarien lokalak COVID-19ak eragindako osasun-krisi egoerara egokitzera.

Diru-laguntza lerro hau finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak 28.838 €ko dirulaguntza eman dio udalari COVID-19ari aurre egiteko tokiko denda- eta ostalaritza-sektorearen ekonomia biziberritzeko programaren baitan.

Gaur arte, Legazpiko Udalak 20 dirulaguntza eman ditu, 7.626 € guztira, eta dirulaguntza jaso duten enpresek 19.612 € inbertitu dituzte.

Ikusirik emandako dirulaguntzak daukagun diru kopurutik askoz beherago geratu direla, atzo, astelehena hilak 23, Gobernu Batzordeak erabaki zuen dirulaguntzaren kopurua 4.000€-ra igotzea.

Dirulaguntzak 2020ko abenduaren 31a arte eskatu daitezke.

Orain arte aurkeztutako dirulaguntza eskaerak berrikusiko ditugu eta automatikoki eguneratuko dugudiruz lagun daitekeen kopurua, jasotako laguntza diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 70a izan dadin.

Udaletik animatzen zaituztegu dirulaguntza hauek eskatzera osasun-krisiarekin lotuta osasun arloko prebentzio eta higiene ekipoetan eta espazioak eta altzariak egokitzen inbertsioak egin badituzue.

  • Visto: 73