Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gizarte-Zentroko taberna-jantoki zerbitzuaren kontratazioa.

Gizarte-Zentroko taberna-jantoki zerbitzuaren kontratazioa.

Eskaintzak abenduaren 2ra arte aurkez daitezke.

Gizarte-Zentroko taberna-jantokiaren zerbitzua emateko kontratuaren epea amaitu ondoren, Legazpiko Udalak beste lizitazio bat argitaratu du.

Kontratazioaren xedea da Gizarte Zentroko taberna-jantoki zerbitzua ematea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen legeria kontuan hartuta eta kontratu-izaera izango duen espedientean agertzen den dokumentazioarekin bat etorriz.

Jantoki zerbitzuak, gutxienez, Eguneko Zentroari eskaini behar dio zerbitzua, mota horretako zentroetarako egokia den menu batekin.

Kontratistak urtean gutxienez 600 euroko kanona ordaindu beharko du alokairu gisa, eta gorantz hobetu ahal izango du.

Kontratuaren iraupena edo gauzatzeko epea 2 urtekoa izango da, eta beste 2 urtez luzatu ahal izango da.

Eskaintzak Sektore Publikoko Kontratazio plataformaren bidez aurkeztu behar dira.

Kontratazioaren Baldintza Administratibo eta Teknikoen Agiriak Ikusi

  • Visto: 68
Loreto Fenandez Imaz, organo-jolea, eta Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa, Azaroan Musika Zikloan

Loreto Fenandez Imaz, organo-jolea, eta Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa, Azaroan Musika Zikloan

Azaroaren 15ean, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian.

Azaroan Musika Zikloko bigarren kontzertu hau ere, Parrokiko Organo jaialdiaren baitan kokatu behar dugu.

Hona eskainiko diguten egitaraua:

J. BOYVIN (1649-1706)    Gran prelude a 5 parties *

G. FAURÉ (1845-1924)     Rêve d’amour

Après un rêve

L. VIERNE (1870-1937)     Arabesque *

R. HAHN (1874-1947)      A Chloris

L’Heure exquise

J. LANGLAIS (1907-1991) Incantation pour un jour Saint *

***

AITA DONOSTIA (1886-1956)        Iruten ari nuzu

Nik baditut (Oñazez)

P. SOROZABAL (1897-1988)          Otz eta itxiltsu

Lotoren lorak

J.E. BONNAL (1880-1944) Improvisación *

J. GURIDI (1886-1961)     Haritz adarrean (Amorosa)

Hala baita (Amorosa)

*Organoa bakarrik

Loreto F. Imaz organista, klabezinista eta kontinuista Donostian jaio zen 1956an.

7 urterekin hasi zen musika ikasten, eta gaur egun bere interpretazioak ikasten,

zabaltzen eta hobetzen jarraitzen du, baina ez du inoiz masterra egingo ezta

inolako doktoretzarik ere.

Bernadette Carrau, Xavier Darasse, Monserrat Torrent eta Michael Radulescu izan

ditu irakasle.

40 urte baino gehiago daramatza irakasten, grabatzen eta kontzertuak egiten.

Oso eskertuta dago bere maisu, irakasle eta ikasle guztiei eta publiko orokorrari.

Bere ahalegin nagusia "emozio musikala" bilatzea da.

Ainhoa Zubillagak munduko hainbat eta hainbat herrialdetan garatu du bere ibilbidea:

Austria, Brasil, Kuba, Espainia, Frantzia, Britainia Handia, Holanda, Mexiko, Polonia,

Txekiar Errepublika. Horietan antolatutako zenbait jaialdi, ziklo, areto eta auditoriotan

abestu du eta horietan guztietan orkestra ospetsuekin aritu da: Errusiako Nazionala, Letoniako

Nazionala, Lyongo Nazionala, Errusiako Kapitolioa, Toulouse, Vienako Sinfonikoa,

Galiziako Sinfonikoa, Balearretako Sinfonikoa, Bilboko Sinfonikoa, Euskadiko Sinfonikoa,

Asturiasko Printzerriko Sinfonikoa, Galiziako Real Philarmonia, RTVE.

Artista handiekin partekatu du agertokia, hala nola, Alvarez, Arteta, Bros, Burchuladze,

Gavanelli, Gustafson, Hendrick, Jaho, Kunde, Machado, Millgramm, Montagüe,

Moreno, Mosuc, Neves, Nuci, O’Neill, Pieczonka, Prokina, Rucinski, Rydl, Streit,

Zajick…eta, maisu handien gidaritzapean egin du lan: Ceccato, Gomez Martinez, Griths,

Kout, López Cobos, Mena, Victor Pablo Pérez, Pletnev, Pons, Ros Marbá, So, Traub,

Wilson…

Operaren alorrean, A.B.A.O, Musika Hamabostaldia, Las Palmaseko opera denboraldia,

Malaga, Madrilgo Errege Antzokia, Lyongo Auditorioa eta Tolosako Halle aux Grains ekoizpenetan hartu du parte.

Errepertorio zabala du errezitaldietan zein kontzertu sinfoniko eta oratorioetan.

Bakarlari gonbidatu gisa lan egiten du antzinako musikako hainbat talderekin.

Hainbat zigilutarako diskoak ere grabatu ditu.

  • Visto: 85
Haurrentzako zine emanaldirik ez da izango azaroan.

Haurrentzako zine emanaldirik ez da izango azaroan.

Zine-Klub saioak eta saio komertzialak 19:00etara aurreratu dira.

Covidari aurre egiteko, azaroaren 6an argitaraturiko dekretuak, kultur emanaldi guztiak 21:00ak aurretik amaitu beharra ekarri du.

Ondorioz, zine-klub saioak eta saio komertzialak 19:00etara aurreratu dira.

Igande arratsaldeko saioa aurreratzeak, haurren saioa ere aurreratu beharra zekarren, aretoaren desinfekzioa eta aireztatze lanak behar bezala egin ahal izateko.

Haurren saioak oso goiz jarri beharra zegoen, eta azken aldian saio hauek izan duten erantzun eskasa kontutan harturik, azaroko haurren saioak bertan behera uztea erabaki da.

Egoerak hobera egitean berreskuratuko dira.

COVID-19ak baldintzatutako neurriak:

  • edukiera %50ra murriztuta
  • sarrera eta irteera mailakatua
  • eskuak garbitu beharra
  • maskara jarrita edukitzearen derrigortasuna
  • 1,5 mko distantzia mantendu beharra
  • ikusle eta ikusle artean eserleku bat hutsik utziz (familia unitate ez direnen kasuan salbu),…
  • Emanaldiak 21:00etarako amaituta egotea.
  • Janari edo edaria saldu edo/eta kontsumitzea debekatua.

Sarrerak zenbakidunak izango direnez, erabili bakoitzari dagokion eserlekua bakarrik.

Aretoan bertan ikusgai jarriko diren arauak jarraitu eta errespetatzeaz gain, gerturatuko diren guztiei gogoratu nahi zaie Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta dagoela.

Sarrerak Latxartegi aretoko zine webgunean eros daitezke:

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

  • Visto: 77
Bikuña kiroldegiko irekiera eta itxiera ordubete aurreratzen da

Bikuña kiroldegiko irekiera eta itxiera ordubete aurreratzen da

Asteazkena hilaren 11tik aurrera, 09:00etan ireki ordez 08:00etan irekiko da.

COVID-19 gaisotasunak eragindako egoera larriaren ondorioz, Lehendakiaren 2020ko azaroaren 6ko, 38/2020 Dekretuak dionaren arabera, kiroletako jarduera edo ekitaldirik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.

Honen ondorioz eta ezarritako neurriak betez, Bikuña kiroldegian ospatzen diren jardueren ordutegia moldatu egin behar da eta jendearentzat 21:00etan itxi behar da.

Moldaketa honetaz gain, Legazpiko udalak herritarrei eta Bikuña kiroldegiko abonatu eta erabiltzaileei jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera berdin mantentze arren, Bikuña kiroldegiko irekiera ordua goizeko 09:00etatik 08:00etara aurreratzea erabaki du.

  • Visto: 67
Bi edukiontzi erreta

Bi edukiontzi erreta

Asteburuan bi edukiontzi hori txikiak erre dituzte Industrialdean

Asteburuan bi edukiontzi hori erre dituzte Industrialdeko garbigunean.

Erretako edukiontziek 560 euro balio dute eta legazpiar guztiok ordaindu behar izango ditugu.

Gobernu Taldeak gogor gaitzesten du gertatutakoa. Indarkeriak eta ekintza bandalikoek ez dute inolako justifikaziorik.

  • Visto: 74