Ohi bezala, esku-orria ere prestatu dugu, eta erantsita duzue. Paperean nahi izanez gero, Kultur Etxeko Harreran eskatzea besterik ez duzue egin behar.
Hemen jasotakoez gain, izango dira herriko hainbat eragileren eskutik iritsiko diren beste ekitaldi batzuk ere.
Eusko Jaurlaritzako kirol eta jarduera fisikoko zuzendariak gaur argitaratutako txostenaren arabera, ikastaroak berriro martxan jarri ditzakegu.
Taldeko jardueratan taldeko gehienezko partaide kopurua 6 ikaslekoa izango da eta aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke batera arduradun batekin.
Kiroldegira bertaratzeko eta atsedenaldietan musukoa erabiltzea eta 1,5 metrotako aldea mantentzea derrigorrezkoa izango da.
Aldagelak eta dutxak gehienezko kopurua errespetatuz erabili daitezke. Dena den, ez erabiltzea gomendatzen da.
Visto: 16
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Gehienez 4 bonu gehitu ditzakezu abenduaren 31ra arte, eta establezimendu batean edo batzuetan baliatu ahal izango dituzu. NAN agiria erakutsi beharko duzu.
Epea: 2020ko abenduaren 31ra arte
#EuskadiBonoDenda Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak koordinatuta garatutako programa da, hiru lurralde historikoetako merkataritza-ganberen laguntzarekin.
Legazpiko Udalak kanpaina horren alde egin du, eta 15.000 euro gehiago jarri ditu, Legazpin atxikitako saltokiek deskontu-bonu gehiago izan ditzaten.
Visto: 60
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Aurrez-aurreko formazio saioak ere jarraituko dute, gehienez 4 lagunekin, arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Gainerako zerbitzuak hitzorduarekin.
KZguneak jakin arazi digu zuzeneko hitzaldiekin jarraituko dutela azaroan ere, YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.
Zuzeneko hitzaldi hauetan parte hartzeko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).
Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko KZguneko kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.
Azaroaren urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:
KZguneko gainerako zerbitzuak aurrez aurre eskainiko dira, arratsaldez, baina hitzorduarekin, 943023663 telefonora deituz 9:00etatik-13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara.
Visto: 81
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Parrokiako arkupean egongo dira 9:30etik 13:30era, puxika arrosak dituen kartel baten ondoan
Bularreko eta Ginekologiako Minbiziaren Katxalin elkarteko Legazpiko kideek euren burua ezagutzera eman nahi dute eta horretarako, ostiral honetan, mahai informatibo bat jarriko dute Parrokiako arkupean.
Informazio-mahaian:
Elkarteari buruzko informazioa emango dute
Elkartearen jarduerei buruzko dokumenta-zioa banatuko dute
Katxalin elkarteko Gabonetako loteria salduko dute
Urteko martxaren kit-a erosteko aukera emango dute
Dohaintzak jasoko dituzte
Lazo arrosak eskainiko dituzte
Aurtengo martxa solidarioa birtuala izango da, eta gaixotasun hori ikertzeko dirua bilduko da bertan. Osakidetzak iaz egin zuen baheketan 598 emakumeri diagnostikatu zieten gaixotasuna.
Udalak Katxalin elkarteko kideen postura hurbiltzera animatu nahi ditu legazpiarrak "minbiziaren aurkako borroka sakoneko lasterketa delako eta guztion inplikazioa behar duelako”.
Nola ez, otiralean jarriko den mahaian COVID-19aren transmisio-arriskua saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurrien protokoloa beteko da.
Gipuzkoako Katxalin elkartea 1987an hasi zen lanean, eta Gipuzkoako hainbat udalekin, besteak beste, Legazpikoarekin, eta izaera sozialeko elkarteekin egiten du lan.