Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Udalak 30.000 eurorekin bultzatuko ditu bonodenda eta bonoturismo kanpainak.

Udalak 30.000 eurorekin bultzatuko ditu bonodenda eta bonoturismo kanpainak.

Ostalaritza, jatetxe, ostatu eta merkataritzara daude zuzenduta

Gure herriko ekonomia suspertzeko xedearekin, Udalak 112.000 euro bideratu zituen tokiko kontsumoa sustatzeko.

3K eta On Egin kanpainetan:

  • 75.840 € erabili ziren legazpiko saltoki eta zerbitzu-enpresetan, eta kopuru horrek 670.066 €-ko erosketak eragin zituen.
  • 1.780 € erabili ziren ostalaritzan, eta kopuru horrek 4.733 €-ko erosketak eragin zituen.

Urrian, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ‘Bonodenda’ eta ‘Bonoturismo’ kanpainak jarri ditu abian, 5,7 milioi euroko ekarpenarekin, eta Udalek ere parte har dezakete kanpaina horietan.

Legazpiko Udalak kanpaina horiei atxikitzea erabaki du, eta 15.000 euro gehiago jarriko ditu bonodenda kanpaina garatzeko eta beste 15.000 euro bonoturismo kanpainarako.

Bonuak deskontu-txartelak izango dira. Bonodenda kanpainan bonu horiek merkataritzan erabiliko dira eta bonoturismo kanpainan ostalaritzan, jatetxeetan eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan erabiliko dira.

Saltokien kasuan, Alarmari buruzko E.D.aren ondorioz jarduera utzi duten denda guztiek hartu ahal izango dute parte; eta orain optikak eta produktu ortopedikoen, ekipo teknologikoen eta telekomunikazio eta telefoniako produktuen establezimenduak gehituko zaizkie.

Bonodenda eta bonoturismo kanpaina 2020ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta, beraz, bete-betean hartuko du Gabonetako kanpaina.

Legazpiko dendak, tabernak, jatetxeak eta ostatuak kanpaina horietan parte hartzera animatzen ditugu.

 

Kanpainan parte hartzeko, Legazpiko saltoki, taberna, jatetxe eta ostatuek bat egin behar dute kanpainekin urriaren 27a baino lehen, esteka hauetan:

www.euskadibonodenda.eus

www.euskadibonoturismo.eus

  • Visto: 73
Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak.

Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak.

Euskara ikasteko, UEUko ikastaroetarako eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko

Udalak gogora ekarri nahi du urriaren 30ean bukatuko dela Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea. 

Hauek dira eska daitezkeen diru-laguntzak:

1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara  euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak.

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak.

Diru-laguntza deialdien oinarriak Ikusi

Eskaera-orria

  • Visto: 29
Herri mailako marrazki lehiaketako sariak banatu dira.

Herri mailako marrazki lehiaketako sariak banatu dira.

Lan guztiak ikusgai daude Kultur Etxean urriaren 30era arte.

Ostiralean egin zen Kultur Etxeko Areto Nagusian marrazki lehiaketako sari banaketa. Honakoak izan dira aurtengo sarituak:

A MAILA. Animaliak

  1. SARIA: Igor Andueza
  2. SARIA: Irati Azpiroz
  3. SARIA: Paule Montero

B MAILA. Aiton-Amonak

  1. SARIA: Ilena Lopez
  2. SARIA: Alaitz Agirre
  3. SARIA: Nora Escudero

D MAILA. Legazpiko Parkeak:

   1.SARIA: Naroa Alberdi

   2.SARIA: Carla Lopez

   3. SARIA: Arene Pinto

 

Aurtengoan guztira 94 lan aurkeztu dira honela banatuta:

            A mailan: 13

            B mailan: 7

            D mailan: 74

Esan bezala, lan guztiak ikusgai egongo dira Kultur Etxeko Erakusketa aretoan, urriaren 30era arte, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

Gogoan izan erakusketa gelak ere edukiera mugatua duela, eta gelatxo bakoitzean bost ikusle baino ezingo direla egon.

  • Visto: 31
21 eskaera onartu dira eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntza-kanpainaren barruan.

21 eskaera onartu dira eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntza-kanpainaren barruan.

3.800 €-ko diru-laguntzak onartu dira eta, horien ondorioz, 8.700 €-ko salmentak bultzatu dira.

Irailaren 1ean hasi zen familia legazpiarrei eskola-materiala eta ekipo informatikoak, zehazki ordenagailuak, erosten laguntzeko diru-laguntza kanpaina.

COVID-19 pandemiak sortutako testuinguru sozial eta ekonomikoan, kanpaina horren helburuak izan dira, batetik, familiei laguntzea, eta, bestetik, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

6 aste igaro dira, eta jaso diren 31 eskaeretatik 24 aztertu dira:

  • 17 eskaera eskola-materialerako
  • Eskaera bakarra ekipo informatikorako
  • 6 eskaera gauza bietarako

Eta hauxe izan da emaitza:

  • 21 eskaera onartu dira.
  • Ez dira 2 eskaera onartu, eskatutako baldintzak betetzen ez dituztelako.
  • Eskaera bat ez da oraindik erabaki, eskatutako dokumentazioa jasotzearen zain.

Batez beste 185 euro banatu dira familia bakoitzeko; horrela, 300 € izan da familia batek jaso duen  gehienezko kopurua, eta 70 € gutxienekoa.


Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu kanpaina urriaren 30ean amaituko dela; beraz, LAGUNTZAK ESKATZERA animatu nahi ditugu familia legazpiarrak eta, horrela eginez, TOKIKO KONTSUMOA LEHENETSIKO dugu.

Informazio zehatza izapidearen fitxan

  • Visto: 125
Hitzaldia: “La ferrería de Olaberri, la importancia de su recuperación”.

Hitzaldia: “La ferrería de Olaberri, la importancia de su recuperación”.

Urriaren 22an, osteguna, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian

Beatriz Herreras, gonbidatu du Burdinola elkarteak, izenburuan azalduriko gaia jorratu dezan, legazpiarron aurrean.

Beatriz Herreras historilaria dugu, eta Legazpiko industria ondarea ondo ezagutzen du, gaiaren inguruko argitalpen ugariren egile baitugu.

  • Visto: 85