Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Urola Garaiko Jabetze Eskolako tailerrak eta talde finkoak urrian hasiko dira.

Urola Garaiko Jabetze Eskolako tailerrak eta talde finkoak urrian hasiko dira.

Lehenengo Tailerra urriak 20an izango da

Urola Garaiko Berdintasun Arloak martxan jarri ditu Jabetze Eskolako ikastaroak urriatik abendura bitartean. Ikastaro hauek Urretxun dagoen Urola Garaiko Emakumeen Etxean izango dira, beharrezko babes eta segurtasun neurriekin.

Lehenengo tailerra “Nola egin aurre indarkeria matxistari: Ondo egindakoak eta erronkak” izango da

Indarkeria matxistaren aurrean ahalduntze indibidual eta kolektiboa sustatzea da ikastaro honen helburua. Horrela, indarkeria matxistak nola jarduten duen sakonki aztertzea da asmoa; ulertuz, zergatik den horren zaila indarkeriazko harreman batetik irtetea eta dauden zerbitzu legal eta sozialak ezagutzea. Bestalde, parte hartzaileei indarkeria matxistan jasaten ari diren emakumeen bidelagun izaten lagunduko dien erreminta teoriko, metodologiko eta emozionalak eskaintzea izango da xedea.

 “Nola egin aurre indarkeria matxistari: Ondo egindakoak eta erronkak” taillerraren kartela ikusi

Egunak:urriak 20 eta 27; azaroak 3,10, 17eta 24; abenduak 1 eta 15; urtarrilak 19 eta 26

Ordutegia:, 17:30etatik -19:30etara

Modalitatea: erdi presentziala(on-line eta presentziala)

Dinamizatzailea: Beatriz Zalakain eta Ana Murcia

Bertaratu nahi duenak deitu edo idatzi izena emateko honako 943252389 zenbakira edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.

Jarraian atxikituta programazioaren informazioa:

Programazioaren liburuxka ikusi

  • Visto: 84
Urriaren 19an jarriko ditu martxan KZguneak aurrez aurreko formazio saioak.

Urriaren 19an jarriko ditu martxan KZguneak aurrez aurreko formazio saioak.

Orain arte eskaintzen zituen zerbitzuetan ez da aldaketarik izango, bere horretan mantenduko dira.

Aurrez aurreko formazio saioak, segurtasun neurri guztiak betez egingo dira, eta 4 lagun hartu ahal izango dira gehienez saio bakoitzeko. Bertaratuek maskara jarrita izan beharko dute saioetan.

YouTube KZguneaTIC kanalaren bidezko  zuzeneko hitzaldiekin jarraituko da, eta informazio, izapideak (metaposta, BakQ,..), edo aurrez aurreko tutoretzetarako orain arte bezala hitzordua hartu beharko da 943023663 telefonora deituz.

Aurrez aurreko formazio saioen programa 

  • Visto: 72
Urriko kultur egitaraua.

Urriko kultur egitaraua.

https://www.legazpi.eus/bizi/agenda

Ikusgai duzue helbide horretan Legazpiko Udalak edo herriko eragileek udalarekin elkarlanean antolatu dituzten kultur ekitaldiak.

Ohi bezala, esku-orria ere prestatu dugu, eta erantsita duzue. Paperean nahi izanez gero, Kultur Etxeko Harreran eskatzea besterik ez duzue egin behar.

Hemen jasotakoez gain, izango dira herriko hainbat eragileren eskutik iritsiko diren beste ekitaldi batzuk ere.

Bizi kultura!!!

  • Visto: 107
“Operako mamua” Musikala Urrian Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia.

“Operako mamua” Musikala Urrian Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia.

Bi zatitan eskainiko da, urriaren 14 eta 21ean.

Irailean abiatu genuen Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren denboraldi berria, Covid19a zela eta apirilean bertan behera utzitako Ballet emanaldiarekin.

Urrian Musikalaren txanda izango da,eta “Operako mamua”lana eskainiko da, bi zatitan.

Andrew Lloyd Weber musikariak egindako musikala dugu honakoa. Letraren egileak Charles Hart eta Richard Stilgoe dira eta libretoa Andrew Lloyd Weber eta Richard Stilgoerena da. Gaston Lerouw idazle frantziarrak idatzitako “Le Fantôme de l’Opera” eleberrian oinarritzen da eta hauxe da gertakizuna: Christine Daaé Pariseko Operako soprano ederra da eta aurpegia desitxuratuta duen musikagile bat erabat itsututa eta obsesionatuta dago berarekin.

Emanaldia Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko da bi zatitan, urriaren 14 eta 21ean, asteazkenak, 18:30etatik aurrera. Eskainiko den lanaren nondik-norakoak biltzen dituen eskuorria paperean nahi duenak, emanaldiaren sarreran eskatu eta emango zaio.

Bizi dugun egoeraren ondorioz, Areto Nagusiak edukiera mugatua duenez, aurrez izen-ematea egitea gomendatzen da, Kultur Etxeko Harrerara gerturatuz edo 943737202 telefonora deituz.

  • Visto: 114
Igandean hasiko dira haurrentzako zine emanaldiak Latxartegi aretoan.

Igandean hasiko dira haurrentzako zine emanaldiak Latxartegi aretoan.

Urriaren 11, igandea, 16:30ean: “Scooby”. Zuz.: Tony Cervone

ADI: Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta dago.

Joan den asteburuan hasi zen zine denboraldia Latxartegi Aretoan, Legazpi Zine-Klub elkartearen eskutik. Zine Klub saioa eta saio komertziala izan genituen asteburu horretan.

Igandean, haurrentzako saioak gehituko zaizkie joan den hastean hasitakoei.

Denboraldi berri honetan zine emanaldien prezioak igo egin dira, inguruko herrietakoekin berdinduz:

  • Haurren saioak: 4€

Sarrerak Latxartegi aretoko zine webgunean eros daitezke:

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

COVID-19ak baldintzatutako neurriak:

  • edukiera %60ra murriztuta
  • sarrera eta irteera mailakatua
  • eskuak garbitu beharra
  • maskara jarrita edukitzearen derrigortasuna
  • 1,5 mko distantzia mantendu beharra
  • ikusle eta ikusle artean eserleku bat hutsik utziz (familia unitate ez direnen kasuan salbu),…

Sarrerak zenbakidunak izango direnez, erabili bakoitzari dagokion eserlekua bakarrik.

Aretoan bertan ikusgai jarriko diren arauak jarraitu eta errespetatzeaz gain, gerturatuko diren guztiei gogoratu nahi zaie Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta dagoela.

Urriako haurrentzako saioen karteldeagia

  • 18, igandea:“Bihurri”. Zuz.: Kevin Johnson. 16:30ean. Euskaraz.
  • 25, igandea:“Koko, dragoi txikia oihanean”. Zuz.: Anthony Power. 16:30ean. Euskaraz.

Latxartegi aretoko zine jardueraren webgunea

Dagoeneko eskuragarri dago Latxartegi Aretoko zine jardueraren webgunea:

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

Bertan, datozen asteetako karteldegia ikusi, filmen informazioa eta emanaldietarako sarrerak erosi ditzakezue.

Ongi etorri zinemara!

  • Visto: 76