Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera.

ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera.

Lander Garroren “Bi urte, lau hilabete eta egun bat” eskainiko da Beti Gazte Animakzio elkartearekin elkarlanean.

Asteburuko karteldegia honekin osatuko da

Ostiralean, urriak 2, “Zine Klub Legazpi Elkarteak” zine denboraldi berriari emango dio hasiera.
Covid 19ak baldintzatuta irekiko da Latxartegi Aretoa,

edukiera %60ra murriztuta, sarrera eta irteera mailakatuarekin, eskuak garbitu beharra, maskara jarrita edukitzearen derrigortasuna, distantzia mantendu beharra eserleku bat hutsik utziz,…

Latxartegi Aretora gerturatuko diren guztiei eskatu nahi zaie,

Aretoan bertan ikusgai jarriko diren arauak jarraitu eta errespetatzea.

Edozein ekitalditan ohikoak diren baldintza hauez gain,

Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta egongo da.

Arauak biltzen dituen bideoa


Asteburuko zine karteldegia honako filma honekin osatuko da:

  • 3, larunbata eta 4, igandea:“Padre no hay más que uno 2: la llegada de la suegra”. Zuz.: Santiago Segura. 19:30 ean.

Denboraldi berri honetan zine emanaldien prezioak igo egin dira, inguruko herrietakoekin berdinduz:

Haurren saioak: 4€

Zine-Klub eta saio komertzialak: 6€

Hona urrirako prestatu den programazioa:

  • 9, ostirala: ”Los Miserables”. Zuz.: Ladj Ly. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-klub saioa.
  • 11, igandea:“Scooby”. Zuz.: Tony Cervone. 16:30ean Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa.
  • 11, igandea:”Los Miserables”. Zuz.: Ladj Ly. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
  • 16, ostirala:“Akelarre”. Zuz.: Pablo Agüero. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-Klub saioa.
  • 18, igandea:“Bihurri”. Zuz.: Kevin Johnson. 16:30ean. Euskaraz. Haurrentzako saioa.
  • 18, igandea:“Akelarre”. Zuz.: Pablo Agüero. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
  • 23, ostirala: “Mirandaola 1580-1980”. Zuz.: Josan Larrea. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-klub saioa.
  • 24, larunbata: ”La boda de Rosa”. Zuz.: Iciar Bollain. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
  • 25, igandea:“Koko, dragoi txikia oihanean”. Zuz.: Anthony Power. 16:30ean Latxartegi Aretoan. Euskaraz.Haurrentzako saioa.
  • 25, igandea: ”La boda de Rosa”. Zuz.: Iciar Bollain. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.
  • 30, ostirala: “Próxima”. Zuz.: Alice Winocour. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-klub saioa.

Urriko kartelera ikusi

  • Visto: 40
Urrian ere, KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du.

Urrian ere, KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du.

Urrian aurrez-aurreko Zerbitzua 9:00-13:00etara hitzorduarekin.

Hitzordua: 943023663 telefonora deituz 9:00etatik-13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara.

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, nahi denean ikusteko.

Urriaren urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: Argazki mugikorreko aholkuak
- Irailak 29, 18:00 - 18:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 1, 18:00 - 18:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: Bideokonferentziak egiteko aplikazioak
- Urriak 6, 11:00 - 11:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 8, 11:00 - 11:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Windows Linuxen aurrean
- Urriak 13, 18:00 - 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 15, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Mugikorraren erabilera kontrolatzeko aplikazioak
- Urriak 20, 11:00 - 11:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 22, 11:00 - 11:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

5. astea: Cookie-ak, zalantza orokorrak
- Urriak 27, 18:00 - 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 29, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

  • Visto: 70
Gaztelerazko Irakurketa kluba: irailean aurrez-aurreko saioa.

Gaztelerazko Irakurketa kluba: irailean aurrez-aurreko saioa.

30ean, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto nagusian.


Irailaren 1ean ekin zion Udal Liburutegiak ohiko jarduerari, Covid19a dela eta behar diren neurri guztiak hartuta, eta ondorioz baita edukiera mugatuta ere.

Oraingoan Liburutegiak antolatzen dituen ekitaldien txanda da, eta Iraileko azken asteazkenean abiatuko da Gaztelerazko Irakurle Klubaren ikasturte berria. Euskarazko Irakule taldearen saioak Urrian hasiko dira. Talde hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago.

Joan den ikasturtea on-line amaitu bazen ere, ikasturte berriko saioak aurrez aurre egingo dira, Kultur Etxeko Areto Nagusian, kideen arteko distantziak mantenduz eta maskararen erabilera nahitaezkoa izango da.

Irailaren 30ean, asteazkena:

Gaztelerazko taldearen bilera.18:30ean, Monica Leiva gidari dela,Alberti Camusen "La Peste" liburuaren inguruan. Kultur Etxeko Areto Nagusian.

  • Visto: 89
Herri mailako Haurren XVII. marrazki lehiaketa

Herri mailako Haurren XVII. marrazki lehiaketa

LHko ikasleentzat, aurten lanak nork bere kabuz egin beharko ditu, prestatu diren oinarriak jarraituz, eta Kultur Etxeko Harreran aurkeztu urriaren 5 eta 6an.

Arkatza Elkarteak urtero antolatu ohi du maiatzean haurren marrazki lehiaketa.

Aurtengoan atzeratuta dator, eta Covid19a dela eta ez da ohi bezala egingo.

Oinarriak moldatu dira, eta parte-hartzaileek horiei jarraituz egin beharko dituzte lanak,

oinarrietan jasotako moduan aurkeztuz Kultur Etxeko Harreran Urriaren 5 eta 6an.

Ikusi lehiaketaren oinarriak

  • Visto: 65
Erreka Eguna

Erreka Eguna

Maite dugun hori zaintzen jarrai dezagun. Bideoa ikusi.

2020an ezin izan da Erreka Eguna antolatu.
Hala ere, urtero antolatzeko arrazoia gogoratu eta baloratu nahi dugu.


Datorren urtean bultzatzen jarraituko dugu!
 

Bideoa ikusi

  • Visto: 25