Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Judoko jolasak Hegialdeko jaietan eta ate irekiak

Judoko jolasak Hegialdeko jaietan eta ate irekiak

Ekainaren 7an, larunbata, goizeko 10.30tan (ordu betez) Domingo de Agirre kantxan Legazpiko 2018, 2017, 2016, 2015 eta 2014 jaiotako gazte guztientzat JUDOKO JOLASAK eskainiko dituzte Judo Legazpi Klubekoek. Parte hartzaileek kirol arropa besterik ez dute beharko eta gurasoak ere parte hartu dezakete, edo ikusi soilik.

Animatu eta parte hartu!

Izen emate eta ate irekiak

25/26 denboraldiko Izena ematea irekita dago. Honetarako www.judolegazpi.com helbidean edo Kiroldegian topatu ahalko daiteken kartelaren QR kodea eskaneatuta izena eman daiteke. Ordutegiak ere webgunean daude ikusgai. Informazio gehiagorako klubeko emailean Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo telefonoz 660 831 481 eskatu daiteke.

Hurrengo denboraldian, Domingo Agirren ere, gehigarri bezala, talde berri bat zabaldu nahi da. Judo eskainiko dute 2018 - 2019 gazteentzat.

Bestalde, betiko taldeak mantentzen dira Haztegi Ikastolako gimnasioan.

ATE IREKIAK dagoeneko zabalik dira, ekainaren 19 arte TALDE GUZTIETAN. Haztegi Ikastolako atzeko patioko gimnasiora bertaratzea eta probatzea besterik ez da egin behar. Ez da Judoko trajearen beharrik izango.

  • Visto: 81
Sustraiak Dantza Taldearen urteurren jaialdirako entseguak ekainaren 3an hasiko dira

Sustraiak Dantza Taldearen urteurren jaialdirako entseguak ekainaren 3an hasiko dira

Sustraiak Dantza Taldeak urriaren 11ko “Mende erdi herria dantzan jarriz” jaialdirako entseguak ekainaren 3an hasiko ditu.

Hasiera honetan entseguak astearteetan (20:00etan) eta larunbatetan (17:00etan) izango dira.

50 urte hauetan Sustraiak Dantza Taldeko kide izan den edonor gonbidatua dago, bai dantzari izandakoak eta direnak (ikastaroetakoak barne), bai musikariak.

Animatu eta parte hartu!!!

  • Visto: 81
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

Ikusi objetuen zerrenda

  • Visto: 42
2025-2026 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epearen irekiera

2025-2026 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epearen irekiera

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan 2025-2026 ikasturtean parte hartzeko matrikula epea ekainaren 2an irekiko da.

Matrikula egiteko, horretarako prestatu den matrikula orria bete eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar; betiere, ekainaren 27a baino lehen. Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke.

Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek, irakasleari jakin arazi beharko diote, eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

Taldeak eta ordutegiak matrikulatutako ikasle kopuruaren eta euren aukeren arabera antolatuko dituzte.

18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute; helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio. Helduek, gainera,  goizean edo arratsaldeko lehen orduetan aritzeko aukera ere izango dute.

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2019an jaioak). Ez dago gehienezko adinik.

  • Visto: 110