Irailaren 26an, larunbata, 18:00etan Haztegi ikastolako patioan.
Legazpiko Gure Esku Dago taldeak urtero bultzatu eta gauzatu izan du kontzertu bat herrian. Normalean jaietan eta Euskal Herria plazan egin izan bada ere, urte berezi honetan, jaietatik eta plazatik kanpo egingo da eta herriko bi musika talde izango dira protagonista.
Aurtengo proposamena beraz honako hau duzue:
26, LARUNBATA: KONTZERTUA: Rude Ska eta John Dealer & the Coconuts, Legazpiko Gure Esku dago taldeak sustaturik. 18:00etan Haztegi Ikastolako patioan.
Ekitaldaia doakoa izango bada ere,bizi dugun osasun larrialdia dela eta ezinbestekoa izango da izen ematea egitea
Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko
lehiaketa honen 21. edizioa izan da aurtengoa.
Edizio berezia, Covidaren lehen oldarraldian gauzatu zena,
eta bizi izan dugun egoera medio, emaitzak ez dira zabaldu.
Kultura bizitza, egokituta bada ere, poliki-poliki martxan jartzen ari zaigun honetan,
Lehiaketara aurkezturiko lan hautatuekin erakusketa irekiko da Kultur Etxean, irailaren 18an, ostirala eta bertan ikusi ahal izango dira, aurtengo edizioko lan irabazleak,
eta zein argazkilari hautatu dituen epai-mahaiak Argizaiola Sarirako hautaturiko argazkilarienak eta epai-mahaiak erakusketarako hautaturiko beste hainbat lan ere.
Gurekin 70 urte inguru daramatzaten bi gereziondo zahar hauek moztu egin behar izan dira gaixorik zeudelako. 50eko hamarkadan landatuak izan ziren eta urte luze hauetan eman dituzten gerezi zaporetsuengatik oso estimatuak izan dira. Adin luzea zutenez, gaixorik zeuden eta enborreko zura ustelduta zeukaten. Iaz ere susto bat izan genuen, adar handi bat hautsi eta espaloi gainera erori zenean. Hori dela eta, istripu-arriskuak saihesteko, Udaleko lorezaintza zerbitzuak horiek mozteko erabakia hartu du.
Udalerriko urbanizazio, eraikuntza eta ingurumena, paisaia eta natura babestea arautzen duen ordenantzan jasotzen den bezala, hauen ordez zuhaitz gazte berriak landatuko dira.