Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Irailak 6 igandean ez da Gipuzkoako artzain egunik ospatuko Legazpin.

Irailak 6 igandean ez da Gipuzkoako artzain egunik ospatuko Legazpin.

Gipuzkoako artzain gazta lehiaketa antolatuko da  eta  gazta salmenta postuak izango dira plazan

 

Aurtengo egoera berezia dela eta, zoritxarrez ezin izango dugu GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA urteroko moduan ospatu.

Dena den, GIPUZKOAKO  ARTZAIN GAZTAREN 36. LEHIAKETA antolatu du Legazpiko Udalak, IDIAZABAL JATORRIZKO DEITURA eta ARTZAIN GAZTA elkartearekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Urtero egon diren beste ekitaldi guztiak bertan behera geldituko dira egoerak behartuta.

Artzain Gaztaren txapelketa gune itxian ospatuko da, azokako itxituran, eta Covid-19aren aurkako babes neurriak ezartzen dituen protokoloa jarraituko da.

Epaimahaia, 9 pertsonek osatuko dute: Idiazabal jatorri deiturako 3 dastatzaile, 3 artzain eta sukaldaritzari edo gastronomiari lotutako 3 pertsona, aurten honako hauek: Eloi Iartza (sukaldaria), Josema Azpeitia (kazetari gastronomikoa) eta Sergio Errasti (kazetaria).

Sari banaketa eguerdiko 13:30ean izango da, bertan Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Artzain gazta Elkartea, Idiazabal Jatorrizko Deitura eta Legazpiko Udaleko ordezkariek sariak banatuko dituzte. Legazpiko Udaletik Nekazaritzako zinegotzia eta Alkatea  izango dira sari emaileak.

Aldi berean, Gipuzkoako 8 gaztandegi etorriko dira gazta saltzera Euskal Herria plazara. Honako hauek hain zuzen ere: Legazpiko Erreizabal eta Makatza gaztandegiak, Gabiriko Baztarrika, Idiazabalgo Gaztainaditxulo, Berastegiko Gazpio, Legorretako Olalde, Azpeitiko Xoxote eta Mutrikuko Goienetxe gaztandegiak.

Goizeko 10:30etik aurrera, 8 gazta salmenta postu udaletxearen atzealdean egongo dira. Beraien artean gorde beharreko distantzia gordeko da eta COVID-19tik babesteko ditugun neurriak bete beharko dituzte saltzaileek eta erosleek.

Espero dugu datorren urtean, GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA bere osotasunean ospatu ahal izatea!

  • Visto: 100
Irailaren 1ean irekiko ditu ateak Kultur Etxeak

Irailaren 1ean irekiko ditu ateak Kultur Etxeak

Udal Liburutegia 11:00-13:00 eta 16:00-20:00 aforo mugatuarekin

KZgunea, 16:00-20:00 eta hitzorduarekin.

Oporraldi ostean, irailaren 1ean irekiko ditu Kultur Etxeak bere ateak, behar diren segurtasun guztiak hartuta, eta bertako zerbitzuak ere martxan jarriko dira poliki-poliki.

Hala Udal liburutegia, ohiko ordutegiarekin hasiko da lanean, hori bai aforo mugatuarekin. Goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita erabiltzaileentzat.

KZgunea berriz, hilabete honetan arratsaldez baino ez da egongo irekita, 16:00-20:00, eta hitzordua hartu beharko da honako telefono honetara deituz: 943 023663, astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta  16:00-20:00.

KZguneari buruzko informazio +

  • Visto: 82
Oporraldiaren ondoren berriro ekingo zaie gizarte-zentroko jarduerei.

Oporraldiaren ondoren berriro ekingo zaie gizarte-zentroko jarduerei.

Irailaren 1etik aurrera berriz martxan jarriko dira mantentze-gimnasia, yoga, eskulanak, marrazketa eta pintura eta ordenagailuak jarduerak

Berriro martxan jarriko diren jarduera guztietan prebentzio neurriak hartu behar ditugu COVID-19aren kutsapena saihesteko.

Horrela, jardueretan parte hartu ohi duten pertsonek berme guztiekin egingo dituzte berriro lehen egiten zituzten jarduerak.

Zentzu horretan, Kontingentzia-plan bat egin da eta, bertan, COVID-19aren transmisio-arriskua minimizatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak jaso dira.

Oporraldiaren ondoren, Gizarte Zentroko jarduera hauek irailaren 1etik aurrera berriro jarriko dira martxan: mantentze-gimnasia, ekialdeko filosofia (yoga), eskulanak, marrazketa eta pintura eta ordenagailuak.

  • Visto: 92
Goiz Deia Txistulari taldearen goiz eresia Brinkolan

Goiz Deia Txistulari taldearen goiz eresia Brinkolan

Brinkola auzoa musikaz alaituko dute, San Agustin jaietako igandea behar zuen honetan. Auzoko jairik ez bada ere, musikak esnatuko du egun berezi hau.

Eta gogoratu, Udan, babestu zu eta zureak Koronabirusaren aurkako 3 prebentzio-neurri hauekin:

  1. musukoa, 
  2. 1,5 metroko distantzia soziala eta
  3. eskuak garbitu.
  • Visto: 83
Udal tasak ordaintzeko eta tratamendu teraupetiko-errehabilitaziokoetara joateko bidai gastuetarako diru-laguntzak

Udal tasak ordaintzeko eta tratamendu teraupetiko-errehabilitaziokoetara joateko bidai gastuetarako diru-laguntzak

Epeak: Irailaren 17 eta azaroaren 10a hurrenez hurren

Udal tasak eta prezio publikoak (etxerako ur-hornidura, etxeko zabor bilketa, ohiko etxebizitzaren OHZ, Udal Kiroldegia, Udal Euskaltegia, …) ordaintzeko Legazpiko Udalak eskeiniko dituen laguntzak eskatzeko epea zabalik dago irailaren 17a arte.
Tratamendu teraupetikoetara eta errehabilitaziokoetara joateko bidai gastuetarako diru-laguntzak eskatzeko epea, berriz, azaroaren 10a arte izango da zabalik.

Ikus GAO 156 zkia (2020-08-18)

  • Visto: 89