Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Goiz Deia Txistulari taldearen goiz eresia

Goiz Deia Txistulari taldearen goiz eresia

Uztailaren 31n, ostirala, 9etatik 10:00etara

San Ignazio auzoa eta inguruak musikaz alaituko dituzte, San Ignazio egunez, Goiz Deia txistulari taldeko kideek. Auzoko jairik ez bada ere, musikak esnatuko du egun berezi hau.

Eta gogoratu:

Udan, babestu zu eta zureak Koronabirusaren aurkako 3 erremedio hauekin: (1) musukoa, (2) 1,5 metroko distantzia soziala eta (3) eskuak garbitu.

  • Visto: 92
Bikuña Kiroldegiko ikastaroak berriro martxan

Bikuña Kiroldegiko ikastaroak berriro martxan

Irailean,  COVID-19 gaitza hasi baino lehen martxan genituen ikastaroak berriro aktibatu nahi ditugu.

  • Ikastaroak Irailaren 7an hasiko dira beti ere gutxieneko kopurua betetzen bada.
  • Hori jakiteko, ezinbestekoa izango da izena aurrez ematea.
  • Izen ematea Legazpiko Udaleko Kirol Atarian egingo da. www.legazpi.eus/kirol-ataria
  • "Ikastaroetan izena eman" ikonoan sakatu

  • Identifikatu nortasun agiriaren zenbakia  eta jaiotze datarekin (uuuu/hh/ee). Urtea/hilabetea/eguna.
  • 1.-Ikastaroak atalean.
  • 2.- Aurretiko izen-emate berria aukeratu.
  • Zure aukeraketa egin.

  • Visto: 76
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua uztailaren 22ra arte zabalik.

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua uztailaren 22ra arte zabalik.

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak udako programazio berezi egokitua
eskaini du uda honetan.
Covid-19ak eraginda uda ezberdin honetara moldatu behar izan da zerbitzua.

Martxoaren 13tik maiatzaren 31ra bitartean online aritu ostean,
ekainaren 1etik aurrera kalean eta gizarte sareetan aritu dira hezitzaileak,
eta udan sartzearekin batera, Gazte-txokoa ere ireki da.

Covid-19a dela eta, hainbat segurtasun- eta osasun-neurriak inplementatu
behar izan dira Gazte-txokoan zerbitzua eskaini ahal izateko.
Besteak beste, aldez aurretik hitzordua eskatu behar izan da
gehienez 13 gazteko taldeetan, eguneko 2 txandetan sartu ahal izateko.
Horrela, musukoak jantzita eta eskuak hidrogelarekin garbituta bertaratu dira gazteak. Hezitzaileek erabilitako materiala desinfektatu behar izan dute,
beste gazte taldeen esku jarri aurretik.

Gazte-txokoa astean 3 egunetan ireki da:
astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.
Astearteetan eta ostegunetan kalean aritu dira hezitzaileak.

Bestaldetik, 3 ekintza berezi egin dituzte gazte-talde ezberdinekin, hala nola:

  • Adinez nagusiak diren gazteekin LGTBIQ+aren gaia landu ostean,
    herritarrei begira sentsibilizazio gisa,
    Latxartegi parkeko 3 eserlekuetan ostadarra margotzeari ekin zioten.
  • Uztailaren 9an, 15-18 proiektuko gazteekin,
    ikasturtearen amaierako ekintza gisa,
    Donostiara surf egitera joan ziren.
  • Uztailaren 17an, berriz,
    zerbitzuko gazteenekin Donostiara joan ziren.

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua datorren uztailaren 22ra arte zabalik egongo da eta, indarberrituta eta energiak kargatu ostean,
hezitzaileak irailaren 3an itzuliko dira,
Covid-19ak ahalbideratuko duen egoerara moldatuz,
12 eta 18 urte bitarteko gazteei arreta eskainiz:
kalean, gizarte sareetan eta gazte-txokoan.

  • Visto: 85
Aisialdi astea – Aisialdian (ere) euskaraz!

Aisialdi astea – Aisialdian (ere) euskaraz!

Egoera ezohikoa bizi dugu joan den martxoaren 15ean, Covid-19aren eraginez, alarma-egoera deklaratu zenetik. Eta alarma-egoera bukatutzat eman bazen ere, Covid-19aren eraginpean jarraitzen dugu.

Egoera horretan, uda ikastaroa ez baina aisialdi astea eskaintzea erabaki zuen Udalak, hori bai, hartu beharreko osasun- eta prebentzio-neurriak hartuz.

Tamalez, azken asteotan okerrera egin du egoerak eta Covid-19a hedatzen ari da gure artean. Horren aurrean, joan den larunbatean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eta hiru aldundiek eskatuta aisialdiko gure eskaintza bertan behera uztea erabaki du Udalak.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu aisildi programa berezi hau aurrera eramateko gugan konfiantza jarri duten guztiei.

Datorren urtean zain izango gaituzue.

  • Visto: 25
Legazpin ez dugu sexu erasorik onartzen

Legazpin ez dugu sexu erasorik onartzen

Legazpiko Udaleko bozeramaileek Adierazpen Instituzional bat adostu dute, pertsonen askatasun sexualaren aurkako edozein urraketa arbuiatzeko eta gaitzesteko.

Era berean, eta Matraka Talde Feministarekin adostuta, elkarretaratze baterako dei egiten da:  uztailaren 21ean, asteartean, 19:00etan, udaletxearen aurrean. Honako lelopean elkartuko gara: "Legazpin ez dugu sexu-erasorik onartzen".

Hemen duzue Legazpiko Udaleko bozeramaileek adostutako Adierazpen Instituzionala.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

 

 

  • Visto: 91