COVID-19ak sortutako osasun-krisiak gure bizitzako ohitura asko aldatzera behartu gaitu. Ohitura-aldaketa horiek Eguneko Zentroko erabiltzaileen objektu pertsonalen kudeaketan ere txertatu behar izan dira.
Bularreko eta Ginekologiako Minbiziaren Gipuzkoako Elkartea, Katxalin, Gipuzkoako udalekin eta izaera sozialeko elkarteekin lankidetzan ari da 1987an sortu zenetik. Katxalin elkartearen Bergarako egoitza Legazpiko Udalarekin jarri zen harremanetan eta bere lankidetza eskaini zion.
Katxalin elkarteak garatzen duen jardueretako bat oihalekin objektu desberdinak egitea da. Hori ikusita, Udaleko Gizarte Zerbitzuak motxilak eta banakako poltsak egiteko ideia helarazi zion, horietan Eguneko zentroko erabiltzaileek beren objektu pertsonalak gorde ditzaten.
Katxalin elkarteko Bergarako bazkideek 24 motxila eta 24 oihalezko poltsa egin dituzte Eguneko Zentroko erabiltzaileentzat.
Bihar, uztailak 9, osteguna, Bergarako Katxalin elkarteko bazkideak Eguneko Zentrora joango dira motxila eta poltsa horiek eramatera.
Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Bergarako Katxalin elkarteko kideei egin duten lanagatik, eta etorkizunean elkarlanean jarraitzeko borondatea adierazi nahi die.
Visto: 64
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Ekainaren 1ean hasi zen “3K bonoa” kanpaina, pandemia garai hauetan, Legazpiko ekonomia indarberritzeko helburuarekin.
6 hilabete igaro dira eta Udalak dagoeneko 44.590 euro eman dizkie establezimendu legazpiarrei. Horrek esan nahi du 223.000 euroko salmentak bultzatu direla.
Establezimenduen salmenta-erritmoa oso aldakorra izaten ari da: 150 bono eman zaizkie 30 establezimenduri, 100 bono beste 14 establezimenduri eta 50 bono gainerako 27 establezimenduei. Horregatik, kanpaina abuztuaren 31ra arte luzatzea erabaki da salmenta-erritmo motelxeagoa duten establezimenduentzat.
Bide batez, berriro ANIMATU nahi ditugu legazpiar guztiak herrian bertan erostea eta kontsumitzeaLEHENTASUNEZKOTZAT jo dezaten.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu kanpainaren izena 3k dela, ekonomia suspertzeak hiru oinarri izan behar dituelako:
Konfiantza: Legazpiko merkatari, autonomo eta mikro-enpresen arteko hurbileko harremana inoiz baino inportanteagoa da eta sustatu egin behar dugu guztionarteko konfiantza handitzeko.
Konpromisoa: norbanako eta herri mailan legazpiar guztiekin dugun konpromisoa erakutsi behar dugu herriko jarduerak bultzatzeko. Norberak ahal duen neurrian, noski.
Kontsumoa: Legazpin bertan erosteak epe ertain eta luzean onurak ekarriko dizkigula jakin behar dugu.
Visto: 68
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko Estatuko Presidentetzaren Ministerioaren 463/2020 Errege Dekretua aplikatuz alarma-egoera deklaratu zen. Hori gertatu baino bi egun lehenago, martxoaren 12an, itxi egin zen Gizarte-zentroa.
“Normaltasun berrirako” bidean, berriro martxan jarriko diren jarduera guztietan prebentzio neurriak hartu behar ditugu COVID-19aren kutsapena saihesteko.
Zentzu horretan, Kontingentzia-plan bat egin da eta, bertan, COVID-19aren transmisio-arriskua minimizatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak jaso dira. Hori egin eta gero, datorren astelehenean, uztailaren 13an, berriz ekingo zaie Gizarte-zentroko jarduerei.
Horrela, jardueretan parte hartu ohi duten pertsonek berme guztiekin egingo dituzte berriro lehen egiten zituzten jarduerak.
Hauek dira berriz martxan jarriko diren jarduerak: mantentze-gimnasia, ekialdeko filosofia (yoga), eskulanak, marrazketa eta pintura eta ordenagailuak.
Halaber, kafetegiko aretoa egunero irekiko dute, 17:00etatik 20:00etara eta, horretarako, COVID-19ari aurre egiteko beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak ere aurreikusi dituzte.
Urtero bezala, Gizarte-zentroa itxita egongo da abuztuan.
Visto: 72
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.