Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Jaso itzazu e-postaz, matrikula eta bekak tramitatzeko udal agiriak.

Jaso itzazu e-postaz, matrikula eta bekak tramitatzeko udal agiriak.

Datorren ikasturteko matrikula eta bekak tramitatzeko garaia iritsi da.

Hori dela eta, Legazpiko udalak erraztasunak ematen ditu

norberak errolda eta bizikidetza agiriak udaletxeko webgunetik eskatzeko

eta e-postaz jasotzeko.

Eskaera horiei Herritarrentzako Arreta Zerbitzutik emango zaie erantzuna

astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara.

Eskaerak egiteko lotura honakoa da:

https://www.legazpi.eus/zure-zerbitzura/biztanleen-errolda

Ziurtagiri horiek ere urte guztian zehar eta egunero arratsaldeko 20:00ak arte

eskuratu daitezke, udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko sarreran

kokatuta dagoen makinaren bidez.

Horretarako ezinbestekoa da eskatzailearen NAN orijinala eramatea.

Bukatzeko, dokumentuen konpultsa behar izanez gero,

kontuan izan egun batetik bestera egiten dela.

Edozein zalantza argitzeko, telefonoz deitu, herritik 010 markatuz,

kanpotik 943 73 70 30.

  • Visto: 73
BIKUÑA kiroldegia - Aldaketak igerilekuen erabileran.

BIKUÑA kiroldegia - Aldaketak igerilekuen erabileran.

Euria egiten duen egunetan igerilekuak zabalik mantenduko dira.

2020/07/04tik aurrera (larunbata), igeri egiteko soilik egin daiteke igerileku handiko erreserba.

  • Txandak 60 minutukoak izango dira
  • Txanden artean 15 minutuko tartea egongo
  • Bikuña kiroldegiko abonatuentzat
  • Gehienez bi igerilari kale bakoitzean.

HITZORDUAK:  https://www.legazpi.eus/kirol-ataria loturan , “IGERIKETA” aukeratuta.

Txandak eta igerilari kopurua :

HASI

BUKATU

KALE KOPURUA

GEHIEN. IGERILARI KOPURUA

09:15

10:15

2

4

10:30

11:30

6

12

11:45

12:45

6

12

13:00

14:00

6

12

14:15

15:15

6

12

15:30

16:30

3

6

16:45

17:45

3

6

18:00

19:00

3

6

19:15

20:15

3

6

Uztaileko Larunbatetan eta igandetan:

HASI

BUKATU

KALE KOPURUA

GEHIEN. IGERILARI KOPURUA

09:15

20:15

6

12

  • Visto: 124
Laubideko haur-parkeko estalki berdea.

Laubideko haur-parkeko estalki berdea.

Laubideko haur-parkeko estalki berdearen proiektua amaitu da 2020ko ekainean.

Udaleko talde teknikoak ontzat jo du estalki berriarekin lortutako emaitza. Espazio estali berri bat lortzeaz gain, klimaren nolabaiteko independentzia lortu den urte sasoi desberdinetan erabiltzeko, estalkiaren goiko aldeko landareei esker klima-aldaketaren eragina pixka bat arintzea espero da. Nahiz eta oraindik landareak txikiak izan, etorkizunean itxura berdeagoa emango dutela espero da.

Bestalde, euri-urak biltzeko lurpeko biltegi bat eraiki da, estalkiak jasotzen duen euri-ur beretik landareak ureztatzeko garai lehorretan. Biltegiaz gain, SUD (drainatze jasangarriko hiri-sistema) sistema bat ezarri da. Sistema horrekin espero da urak iragaztea lursailean, euri-uren drainatze-sare publikoan gainkargarik saihesteko hein batean.

Hemendik aurrera, birkonfiguratutako espazio berriaz herritarrek alaitasunez baina arretaz gozatzea besterik ez da geratzen, betiere, normaltasun berriaren garaian gaudela kontuan izanda.

  • Visto: 81
Ekainak 28, LGTBI+ pertsonen sexu-askapenerako Nazioarteko Eguna

Ekainak 28, LGTBI+ pertsonen sexu-askapenerako Nazioarteko Eguna

Legazpiko Udaleko bozeramaileek erabaki dute LGTBI+ pertsonen sexu-askapenerako nazioarteko eguna aldarrikatzea.

LEGAZPIKO Udalak LGTBIQ kolektiboaren eskubideak eta askatasuna defendatzeko duen konpromisoa adierazten du eta horretarako ekainaren 28ko aldarriak babesten ditu.

Gainera, LEGAZPIKO herritarrak animatu nahi ditu egun honen inguruan antolatutako ekintzetan parte hartzera, bai jai giroko ekintzetan, baita kulturaletan eta zabalkundekoetan ere. Era berean, eskualdean bertan zein euskal lurralde osoan egingo diren mobilizazioetan ere parte hartzera animatzen ditu.

Hemen duzue Legazpiko Udaleko bozeramaileek adostutako Adierazpen Instituzionala.

Ikusi Adierazpen Instituzionala

Ikusi kartela

  • Visto: 20