Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Aisialdi Astea – Aisialdian (ere) euskaraz !

Aisialdi Astea – Aisialdian (ere) euskaraz !

Jakina da egoera berezia bizi dugula aurten COVID-19ak sortu duen osasun alarma dela eta. Horregatik ez da uda ikastarorik izango baina Udalak aisialdiko programa laburrak prestatuko ditu LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrentzako. Eta helburu horrekin begiraleak hartzeko deia egin zuen ekainaren 12an.

Astelehen arratsaldean astebeteko programa horietan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak aukeratzeko epaimahaia bildu zen.

Oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu ondoren, behin-behineko zerrendak osatu dira.

Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren ostiralean, ekainaren 26an, eguerdian.

Ikusi Zuzendariaren behin behineko zerrenda

Ikusi Begiraleen behin-behineko zerrenda

  • Visto: 25
Ekaineko Irakurketa taldeen saioak, ikasturteko azkenak

Ekaineko Irakurketa taldeen saioak, ikasturteko azkenak

Uda iristearekin batera, amaituko dira gaztelerazko eta euskarazko Irakurketa taldeen saioak.

Ekaineko hauek izango dira ikasturteko azkenak, eta azken saioak on-line egin badira ere, azken hauek aurrez-aurre egingo dira. Uda amaitu arte etena izango du jarduera honek.

Ekainaren 24an, asteazkena:

Gaztelerazko taldearen bilera.18:30ean, Monica Leiva gidari dela, Voltaireren "Cándido o el optimismo" liburuaren inguruan. “Hau bada mundu posibleen artean onena, nolakoak izango dira gainontzekoak?”

Ekainaren 25ean, osteguna:

Euskarazko taldearen bilera. 18:30ean. Virginia Woolf-en "Gela bat norberarena" saiakeraren inguruan. “Fikzioa idatziko badu, emakumeak dirua eta gela bat beretzat behar ote ditu?”

  • Visto: 78
Legazpiko Udal Liburutegiko Mailegu Zerbitzuaren berriak.

Legazpiko Udal Liburutegiko Mailegu Zerbitzuaren berriak.

Martxan dago berriz era Liburutegi- arteko  mailegu Zerbitzua.

 Gainera Haur eta gazteen liburuak errezago aurkitu ahal izatekoKatalogo osoaz gain, “Haur eta gazteentzako katalogoa”, adinka sailkatuta, ikusgai izango duzu.

Gogoratu, mailegurako eskaria aurrez egin beharko da, 10:00etatik 14:00etara:

Eskatutako dokumentua jasotzea, Kultur Etxeko Harreran egin behako da, 11:00etatik 13:00etara, eskaria egin den hurrengo egunean.

Zer mailegatu? Legazpiko Liburutegian zer dagoen jakiteko, blogeko, katalogo atalean egin dezakezu kontsulta: 

https://www.liburutegiak.euskadi.eus/legazpi/eu/hasiera edo https://www.legazpi.eus/liburutegia/

Bide batez, ez ahaztu, Internetera konexioa baduzu, liburuak eta pelikulak deskargatu ditzazkezu liburutegitik

eLiburutegia plataformaren bitartez.

Lotura honetan esaten dizugu nola egin:

https://forms.gle/USsJkH7L9h1B1Hqi9

  • Visto: 76
Ekainaren 22tik aurrera errefusarentzako eta pixoihalentzako edukiontzien sarrailak aktibatuko dira.

Ekainaren 22tik aurrera errefusarentzako eta pixoihalentzako edukiontzien sarrailak aktibatuko dira.

COVID-19 delakoaren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere, txartelik gabe ireki ahal izateko.

Pixkanaka, sarraila guztiak aktibatzen ari gara, aurreko egoerara itzultzeko. Beraz, edukiontziak irekitzeko berriro beharrezkoa izango da txartela erabiltzea.

Ekainaren 22tik aurrera, errefusa eta pixoihalentzako edukiontzien sarrailak aktibatuko dira pixkanaka, bai eta landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere.

Norbaitek txartela galdu badu, lehenbailehen 943 16 15 55 zenbakira deitzea komeni da, beste txartel bat bidaltzeko.

  • Visto: 126