Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Telebista frekuentziak aldatuko dira Brinkolan.

Telebista frekuentziak aldatuko dira Brinkolan.

Ekainaren 22tik 28ra, zenbait telebista-kateren emisio-frekuentziak aldatzen dira

Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak jakinarazi duenez, ekainaren 22tik 28ra doan astean aldaketak izango dira hainbat telebista-kateren emisio-frekuentzian, bigarren dibidendu digitala askatzeko prozesua dela eta.

Udalak idatzi bat bidali die Brinkolako bizilagunei, eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak bidalitako informazioa helarazi die.

Idatzi horretan, emisio-kanal berriei buruzko informazioa emateaz gain, jabetza horizontaleko araubideko jabekideen erkidegoentzako dauden laguntzen berri ematen da.

Familia bakarreko etxebizitzetan eta tamaina txikiko eraikinetan, ez da egokitzapenik egin beharko telebista-seinalea hartzeko antenetan. Nahikoa izango da urrutiko agintea hartu eta telebistak berriz sintonizatzearekin.

Herritarrek bigarren dibidendu digitalaren askapen-prozesuari, erregistratutako telekomunikazio-instalatzaileei, laguntzen planari eta beste alderdi batzuei buruzko informazioa jaso nahi badute,

  • Visto: 97
Ezagutu LEGAZPIko Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz.

Ezagutu LEGAZPIko Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz.

HARITZ KANDUGABEEN (Quercus petraea) GIPUZKOAKO BASORIK ZABALENA

Ezagutu Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz

Txangoa Valentin Mugartzak (Aizkorri Aratz natura-parkeko zuzendariak) gidatuko du

(Zegama, 2020/06/11)

Haritz kandugabeen basoak ez dira arruntak gure mendietan. Alde batetik, mendeetan zehar haritzen baso zabalak desagertzen joan direlako eta, beste alde batetik, haritzen familiaren barruan espezi zehatz hau ez delako oso ugariak.

Datorren ekainaren 21ean, igandearekin, Aizkorri-Aratz natura-parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak. Valentin Mugarza izango da gidaria, Aizkorri-Aratz natura-parkeko zuzendaria izateaz gain, basogintzan aditua dena.

Txangoak ez du zailtasunik eta Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Irteera ordua 10:30ean izango da eta pare bat ordu iraungo ditu, adituaren azalpenak barne. Prezioa pertsonako 5 eurokoa da helduentzat eta 3 eurokoa haurrentzat. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.

Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira: Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango da eta musukoa (maskarila) norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.

Izen emateko edo informazioa emateko

943 80 21 87 / 688 62 36 09

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

www.gipuzkoanatura.eus

Ikusi informazio kartela

  • Visto: 106
Euskal Herriko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeak.

Euskal Herriko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeak.

Uztailaren 12ko hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoaren emaitzak

Euskal Herriko Legebiltzarrerako uztailaren 12an burutuko diren hauteskundeetarako hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoa egin da gaur goizean udaletxean.

Ondorengo dokumentuan aurkitzen da zozketan aukeratuak izan diren herritarren zerrenda. Halere, zerrenda aldatu egin daiteke Bergarako eskualdeko Hauteskunde-batzordeak onartu ahal izango dituen alegazioen arabera.

Ikusi dokumentua

  • Visto: 92
AISIALDI ASTEA,  aisialdia (ere) euskaraz.

AISIALDI ASTEA, aisialdia (ere) euskaraz.

Aurten bizi dugun egoera berezian, Legazpiko Udalak astebeteko aisialdi-programak prestatu ditu herriko LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrentzat.

Ezaugarriak:

- LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrei egingo zaie eskaintza

- Astebeteko txandak izango dira. Hiru txanda:

  • Uztailaren 6tik 10era, LH1 (2013koak)
  • Uztailaren 13tik 17ra, LH2 (2012koak)
  • Uztailaren 20tik 24ra, LH3 eta LH4 (2011 eta 2010ekoak)

- Matrikula: seme-alaba bakarra, 20,00 €; bigarrena, 13,40 € eta hirugarrenetik aurrera doan

- Ordutegia: 9:30etik 12:30era

- Guneak: osatuko diren haur taldeen kopuruaren arabera erabakiko da baina aire librean izango da.

- Izena emateko epea: ekainaren 15etik 21era (online egitea lehenetsiko da)

- Izena emateko beheko loturan dagoen formularioa bete beharko da eta eta horretarako helbide elektroniko bat izan behar duzu. Ez baduzu helbide elektronikorik, HAZen egin beharko duzu. Online izena emango duten haurren gurasoek mezu elektroniko bat jasoko dute izenemate eta baldintzen onartze orriarekin. Hori inprimatu, sinatu eta HAZen entregatu beharko dute ekainaren 30 baino lehen. Agiri hori sinatzen ez duten gurasoen haurrek ezin izango dute Aisialdi Astean parte hartu.

 

Oinarriak 

Izena emateko formularioa

  • Visto: 103
AISIALDI ASTEA, aisialdian (ere) euskaraz!

AISIALDI ASTEA, aisialdian (ere) euskaraz!

Gaur hasten da zuzendari eta begirale izateko izen-emate epea

Aurten bizi dugun egoera berezian Legazpiko Udalak astebeteko aisialdi-programak prestatu ditu herriko LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrentzat eta bertan lan egingo duten zuzendari eta begiraleak kontratatuko ditu.

Interesatuta daudenek udaletxeko Arreta-bulegoan eman dezakete izena ekainaren 15etik 19ra

Erantsitako agiriak:

 

 

  • Visto: 147