Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Kalejirak Hegialden ekainaren 13 eta 14an.

Kalejirak Hegialden ekainaren 13 eta 14an.

Goiz Deia Txistulari taldea,larunbatean, eta Legazpi Musika Banda, igandean

Datorren ekainaren 13 eta 14an, kalejirak egingo dituzte herriko bi elkartek.

Hegialdeko jaietako asteburua izan behar zuen honetan,

auzoko jai batzordeak jaiak bertan-behera utzi ditu.

Goiz Deia Txistulari taldeak eta Legazpi Musika Bandak,

beren jarduna auzora eramango dute.

Legazpi Musika Bandaren kasuan gainera, asko direnez, bi talde egingo dituzte,

eta erdiguneko kaleetan ere arituko dira.

Ekainak 13, larunbata:

9:00-10:00 Goiz Deia Txistulari Taldearen kalejira-HEGIALDEN

Ekainak 14, igandea:

11:00-12:00: Legazpi Musika Banda (erdia)-HEGIALDEN

12:15-12:15: Legazpi Musika Banda (beste erdia)-ERDIGUNEKO KALEETAN.

  • Visto: 74
Eguneko Zentroa berriz irekiko da.

Eguneko Zentroa berriz irekiko da.

Ekainaren 8tik aurrera, astelehena, Eguneko Zentroa martxan izango da berriz.

Eguneko Zentroa martxoaren 14an itxi zen COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz.

“Normaltasun berrirako” bidean, berriro hasiko diren jarduera guztietan prebentzio neurriak hartu behar ditugu COVID-19aren kutsapena saihesteko.

Zentzu honetan, Eguneko Zentroa ekainaren 18an, hurrengo astelehenean, irekiko d, aurrez COVID-19ren kutsapen-arriskua minimizatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztien aurreikuspena barne hartzen duen kontingentzia-plan bat eginda.

Horrela, Eguneko Zentrora itzultzea erabaki duten 17 lagunek segurtasun berme guztiak izango dituzte.

Legazpiko Eguneko Zentroak duela 25 urte ekin zion jardunari, 1995eko apirilaren 4an. Orduan 6 lagun joaten ziren, astelehenetik ostiralera.

Gaur egun, zentroak 24 erabiltzaile har ditzake astelehenetik ostiralera eta 18 asteburu eta jaiegunetan. Egunero 8 orduko zerbitzua ematen zaie.

Hauek dira eskaintzen dituen zerbitzuak: arreta pertsonala; arreta psikologikoa; bazkari, askari eta afariak; animazio ekintzak eta terapia okupazionala.

  • Visto: 67
JUNETORRI zerbitzua berreskuratzen da.

JUNETORRI zerbitzua berreskuratzen da.

Datorren astelehenean, ekainak 8, JUNETORRI zerbitzuak, berriro  jarriko dira. martxan.

Alarma-egoerak jarraitzen duenez, JUNETORRI zerbitzua erabiltzeko hurrengo  neurriak bete behar behar dira:

  • MASKARA erabili behar da JUNETORRI programan bidaiatzeko.
  • GEL hidroalkoholikoa erabili, igotzean eta ordaindu aurretik. eta autobusetik jaistean, erabili berriz gela.
  • Ordaintzeko, erabili JUNETORRI txartela, dirutan ordaindu gabe.
  • Edozein lekutan eseri zaitezke, baina, ahal baduzu, pertsonen artean 2 metroko distantzia mantentzen saiatu.
  • Ahal duzun neurrian oinez bazoaz, saiatu beste pertsona batzuei bizkarra ematen

Eskerrikasko!

Ikusi kartela

  • Visto: 67
Gurutze Gorriak maskarak banatuko ditu bihar azokan.

Gurutze Gorriak maskarak banatuko ditu bihar azokan.

Elizako arkupean banatuko dituzte 10:30tik 13:00a arte

Bihar, ostirala, ekainaren 5a, Urola Garaiko Gurutze Gorriko boluntarioek maskarak banatuko dituzte.

10:30ean hasiko dira banatzen eta 13:00a arte egongo dira.

Gurutzeko Gorriko boluntarioak Elizako arkupean egongo dira, Udalak utzitako mahai batean.

Maskarak doan izango dira eta pertsona bakoitzari bana emango zaio.

  • Visto: 63
Legazpiko Udal Liburutegiko Mailegu Zerbitzua ekainaren 8an irekiko da.

Legazpiko Udal Liburutegiko Mailegu Zerbitzua ekainaren 8an irekiko da.

Eskariak aurrez egin beharko dira eta Kultur Etxeko Harreran jaso.

Martxoaren 13an itxi zituen Udal Liburutegiak bere ateak, alarma egoera zela eta.

Ekainaren 8an, astelehena, Mailegu Zerbitzua martxan jarriko da berriz ere, baina mailegatu nahi den liburu, DVD,…aurrez eskatu beharko da, 10:00etatik 14:00etara:

Gainera Legazpiko Liburutegiko dokumentuak baino ezingo dira maileguan eskatu, Liburutegiarteko Zerbitzua oraindik etenda dago eta.

Legazpiko Liburutegian zer dagoen jakiteko, blogeko, katalogo atalean egin dezakezu kontsulta:

https://www.liburutegiak.euskadi.eus/legazpi/eu/hasiera

Eskatutako dokumentua jasotzea, Kultur Etxeko Harreran egin behako da, 11:00etatik 13:00etara, eskaria egin den hurrengo egunean.

Beharrezko segurtasun neurriak hartu dira, baina derrigorrezkoa izango da maskararekin etortzea.

Erabiltzaileak banan banan artatuko dira, eta sartzeko zain egoteko segurtasun distantzia gordeko da, horretarako jarriko diren markak errespetatuz.

Liburutegiko gainerako zerbitzuek, eta baita espazio fisikoak ere itxita jarraituko dute.

Dokumentuak itzultzeko, gogoan izan etxean dituzuen dokumentuak itzultzeko epea ekainaren 15ean amaitzen dela, Kultur Etxearen sarreran dagoen kutxa erabiltzea eskertuko genuke. Dena den, mailegua hartzera etortzen zaretenean, Harreran kutxa bat izango duzue, liburuak itzuli ahal izateko.

Kontutan izan ezazue, itzulitako liburuak 15 egunetako “berrogeialdian” jarri behar ditugula, beraz, dokumentuen mugimendua geldoagoa izango da.

Bide batez, ez ahaztu, Internetera konexioa baduzu, liburuak eta pelikulak deskargatu ditzazkezu liburutegitik

eLiburutegia plataformaren bitartez.

 ELiburutegian liburuak eta filmak deskargatzeko argibideak

  • Visto: 68