Egileak (1985): Iñaki Zelaia, Mikel Untzilla eta Josean Larrea(Hotsikus taldea)
Digitalizazioa eta edizioa (2020): Josean Larrea
1985eko Kilometroak jaiari buruzko dokumentala sareratu du oraingoan Josean Larrea legazpiarrak.
Zumarraga, Urretxu eta Legazpiko ikastolek antolatu zuten 1985eko Kilometroak jaia, eta legazpiar ugari aritu ziren egun horretan lanean. Jaia Urretxu-Zumarragan egin zen.
Legazpiko Hotsikus Zinema Taldeak (Hots Taldea) jaso zuen eguneko kronika garaiko ikus-entzunezko baliabideekin.
Aurreko lanek bezala, “Mirandaola 1580-1980” eta “Igeralde Errota”,
Honek ere garai bateko dokumentu moduan du garrantzia batez ere.
Maiatzean zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuak harrera ona izan ondoren, ekainean zehar Youtube KZguneaTIC bidez
zuzeneko hitzaldi berri batzuk egiteko asmoa dugu, goizez zein arratsaldez.
Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).
Ekainekourruneko hitzaldien plangintza honako hau da:
Ur-hornidura eta saneamendu-sarean egindako hobekuntzei dagokie
Gipuzkoako Urak agentziaren 2019 urteko jarduera txostenak dakartza ur-hornidura eta saneamendu-sareak hobetzeko. Pasa den urtean, guztira 408.000 eurotako inbertsoa egin zuen herrian eta lan hau egin zituen.
San Juan 31-38 atarietako hornidura- eta saneamendu-sareak berritzea
90.091,86€
San Juan 35 atariko saneamendu-sarea berritzea
2.591,12€
Laubide 15 atariko hornidura-sarea berritzea
5.357,89 €
Domingo Agirre ikastetxeko hargunea berritzea
2.857,83€
Txintxoetxe eta Mantxolako hornidura-sarea berritzea
10.958,82€
Txintxoetxerako hodian sektorial berria ipintzea
6.050,00€
Arantzazu eta San Jose auzoetako hornidura eta saneamendu-sareak berritzea
212.516,48€
Domingo Agirre plazako hornidura- eta saneamendu-sarea berritzea
60.888,69€
San Inazio 8ko etxebizitzaren hargunea berritzea
6.279,73€
Aizkorri kaleko H74 sute-ahoa aldatzea
4.134,86 €
Aizkorri kaleko 20-22 eta Santikutz kaleko 17-19 atarietako obra txikia
1.695,58€
Emari-neurgailuak eta ihesen jarraipena egiteko komunikazio sistemak berritu eta hobetzea
4.317,05€
Visto: 60
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Udalak balkoietan begizta beltzak jartzera gonbidatu ditu legazpiarrak
Legazpiko Udalak bat egin du Koronabirusaren biktimen omenez ezarritako dolu ofizialeko 10 egunekin
Hori dela eta, Legazpiko banderak haga erdian izango dira dolu ofizialak iraungo duen 10 egunetan.
Legazpiko Udalak Legazpiko herritarrei gonbita luzatzen die COVID-19 pandemiak hildako pertsona guztien oroimenez dolu ofizialak iraungo duen 10 egunetanbalkoietan begizta beltzak jartzeko.
Visto: 72
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Aste honetan, Haztegi Ikastolako patioan arropa eta bestelako produktuak saltzeko postuak egongo dira
Ordutegia:
erosleentzako gunea goizeko 9etan irekitzea eta 12: 30ean ixtea.
Postuak:
20m postu guztira, Haztegi Ikastolako aurreko patioan banatuko dira.
Garbiketa:
Udal zerbitzuetako langileek gune horiek desinfektatuko dituzte azoka egin aurretik eta ondoren. Horrezaz gain, ireki egingo dira komun publikoak.
Udaltzainek zainduko dute azokako postuetarako sarbidea.
Segidan, Eusko Jaurlaritzak joan den apirilaren 16an merkatuak egiteko zehaztu zituen osasun baldintzak zehazten dira eta baldintza horiek uneoro bete beharko dira.
Salmenta-postuak:
Postuak igarobide baten bidez bereizita egongo dira eta postuen arteko distantzia, gutxienez, sei metrokoa izango da. Alboetan, gutxienez, lau metroko tartea utzi daiteke. Postu berean, saltzaileek gutxienez bi metroko tartea gorde beharko dute euren artean, eta postuaren neurriengatik bereizketa fisiko hori gordetzea ezinezkoa bada, saltzaile bakarra arituko da. Postuen arduradunek erabili eta botatzeko eskularruak jarri beharko dituzte bezeroen eskura. Edozelan ere, ezinbestekoa izango da eskularruak erabiltzea salgai dauden produktuak ukitzeko. Modu berean, gel desinfektatzailea banatzeko gailuak izan beharko dituzte, saltzaileek eta bezeroek erabiltzeko.
Erosleak:
Erosleen artean, gutxienez, bi metroko tartea gordeko da eta udaltzainek zainduko dute, azoka ireki eta itxiko den arte, baldintzak errespetatzen direla. Horretarako, sarbideak arautu eta kontrolatuko dituzte, sarbide desegokiak eta pilaketak saihestuz eta, ahal den neurrian, produktuak saldu edo erostea helburu ez duen kontaktu sozialak galaraziko dituzte.
Higiene-neurriak:
Espazioetara sartzeko guneetan mahaiak jarriko dira gel desinfektatzailea banatzeko gailuekin, erosleen eskura dauden eskuak eta eskularruak garbitzeko.
Garbiketa eta bilketa:
Azokan sortutako hondakinak poltsetan utzi beharko dira eta poltsa horiek garbiketako eta zaborra biltzeko udal-zerbitzuek horretarako jarritako edukiontzietan sartuko dira. Nolanahi ere, udal-ordenantzetan edo bandoetan horri buruz ezartzen diren zehaztapenak bete beharko dira.