Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko haur-eskoletan izena emateko epea zabalik.

Legazpiko haur-eskoletan izena emateko epea zabalik.

Irailetik aurrera hasteko

2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek

Haurreskolak Partzuegoko zentroetan plazak eska dezakete,

irailean, urrian edo azaroan hasteko.

Ekainaren 1etik 8ra bitartean, aurrez aurreko eskariak

aurkez daitezke Legazpiko haur-eskoletan.

Eskariak online, maiatzaren 21etik ekainaren 8ra bitartean.

Dakizuen bezala, Legazpin 2 haur-eskola daude:

San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola.

Biak publikoak dira Haurreskolak Partzuergokoak.

Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetatik sortutakoak.

Haur-eskolen helburu nagusia familiei

hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da.

Haur-eskolek 0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren

zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartzen dituzte

haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial

eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Araudiaren arabera, ez dago udalerriko

haurren arteko desberdintasunik

norberaren bizilekutik haur-eskolarekiko

gertutasunari dagokionez.

Beraz, aipatutako haur-eskoletan izena emateko aukera

familia bakoitzaren esku geratzen da.

Covid-19 gaitza dela eta,

ezingo dira ohiko ate irekien egunak antolatu,

baina maiatzaren 25etik aurrera

beraiekin harremanetan jar zaitezkete

e-postaz edo telefonoz, 9:00etatik 14:00etara,

funtzionamendua ezagutzeko edo edozein duda argitzeko.

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Informazio gehiago www.haurreskolak.euswebgunean

Informazio orokorra / Familiak atalean

 

Kanpainaren kartela

Informazio-orria – 2020-2021 ikasturtea

  • Visto: 92
Arropa bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio.

Arropa bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio.

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 31n bertan behera geratu zen arropa zaharren bilketa zerbitzua. Maiatzaren 25etik aurrera zerbitzuari berriro ekingo zaio.

Gizarte ekimeneko EMAUS Sozietate Kooperatiboak, arropa bildu eta sailkatzen duen entitateak alegia, zera eskatzen digu:

  • Arropa plastikozko poltsa itxietan sartu behar da.
  • Ahal den neurrian arropa garbitu egin behar da.
  • Oinetakoak eta arropa nor bere aldetik atera behar dira, beti ere poltsa itxietan.
  • Alfonbrarik edo brukorik ez sartu arropa edukiontzian. Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuak jasotzen ditu edo garbigunera eraman daitezke.
  • Ez sartu berrerabili ezin daitekeen arroparik: azpiko arropa, garbitasuna egiteko trapuak... Hauek errefusa bezala tratatzen dira edukiontzi/kubo grisean.

Halaber, maiatzaren 25etik aurrera mankomunitateak 30 arropa edukiontzi berri instalatzen hasiko da zerbitzua indartzeko. Helburua 1.000 biztanleko arropa edukiontzia bat ratio lortzea.

  • Visto: 62
Sorgintxuloren kanpaldia bertan behera.

Sorgintxuloren kanpaldia bertan behera.

Bizi dugun egoerak behartuta eta pena handiz

Uztailaren 17tik 31ra bitartean Sorgintxulo Aisialdi taldeak,

Hortigüela (Burgosen) antolatzeko asmoa zuen kanpaldia

bertan behera uztea erabaki du,

bizi dugun egoerak behartuta eta pena handiz.

Itxaronaldia gehiago ez luzatzeko

gazteei zabaldu beharreko mezua helarazi digute,

horren berri zabaltzeko eskatuz.

Gazteei zuzenduriko eskutitza:

"Aupa gaztek!

Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu gure berririk lehenago ez izanagatik. Baliteke zuetako asko oraindik udalekuetako zozketaren zain egotea agian, baina tamalez, gaurkoan berri txar batekin gatoz.

COVID-19-a dela eta, gure udalekuak bertan behera uztea erabaki beharra izan dugu. Erabaki zaila izan da guretzat, baina uste dugu bizi dugun egoeran oso zaila dela gure udalekuak gutxieneko osasun baldintzekin aurrera eramatea. Horregatik, zentzuz eta arduratsu jokatu nahi dugu eta beraz, esan bezala, aurtengo Sorgintxuloren kanpaldia bertan behera uztea erabaki dugu.

OHARRA: aste santuetako irteerarako dirua aurreratu zenutenei, itzuliko dizuegu. Abisatuko dizuegu noiz, nola eta non.

Datorren urtean indarberrituta itzuliko gara!

Animo eta zaindu!"

  • Visto: 69
Diputazioko “Udalekuak” eta “Gazte Oporraldiak” bertan behera.

Diputazioko “Udalekuak” eta “Gazte Oporraldiak” bertan behera.

Osasuna eta segurtasuna lehenesteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu

aurtengo"Udalekuak2020" eta "Gazte Oporraldiak" kanpainak

partaide guztien osasuna eta segurtasuna lehenesteko.

COVID-19aren hedapena eragozteko,

osasun-arloko agintariek egindako gomendioak kontuan hartuta,

geldiarazi da hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei

4.000 plaza eskaintzen zizkien

Udalekuak 2020 programa.

Uztailaren 1etik abuztuaren 7ra bitartean izatekoak ziren programetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.150 plaza eskaini behar zituen

7-13 urte bitarteko umeentzat (Udalekuetan)

eta 386 plaza 14-17ra bitarteko gazteentzat

(Gazte Oporraldietan).

 

  • Visto: 79