Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 24an bertan behera geratu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze edokonfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio soilik herri bakoitzean dagoen bilketa-egutegiari jarraituz.

Egun horretatik aurrera, Urretxu, Beasain eta Ordiziko garbiguneetan ere honelako hondakinak jasotzen hasiko dira ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00-12:30 eta 15:30-18:30 bitartean eta larunbateta 9:00-13-00ak bitartean.

Garrantzitsua da hondakin hauek ateratzeko egutegia errespetatzea eta ondorengo arauak kontutan izatea:

  • Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen dira solik. Gaineratiko hondakinak garbigunera eraman behar dira:
    • Eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju…)
    • Kristalak, ispiluak, eta objektu ebakitzaileak
    • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…).
    • Gurpilak
    • Egurrezko paletak
    • Arropa, jostailuak eta etxebizitza nahiz garajeetako garbiketako hondarrak

LEGAZPIn, ostegun gauetan jasoko dira

  • Maiatzean: 7,14,21 eta 28an
  • Ekainean: 4, 11,18 eta 25ean.

Arropa:

Bestelako abisurik jaso arte, arropa zaharren bilketa zerbitzurik ez dago.

Informazio gehiago SASIETA Mankomunitatean

  • Visto: 84
Indarkeria sexistari aurre egiteko bideoa- Covid-19.

Indarkeria sexistari aurre egiteko bideoa- Covid-19.

Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Arlotik, eta

Osasun-krisiak emakumeengan dituen ondorioak ikusita, bideo bat egin da indarkeria sexistari aurre egiteko, eta are gehiago 19. kodearen egoera honetan.

Sare sozialetan zabaltzeko asmoz.

Ikusi bideoa

  • Visto: 150
2019 jaietako Mirandaola eguneko bideoa eta argazkiak irudi-galerian ikusgai.

2019 jaietako Mirandaola eguneko bideoa eta argazkiak irudi-galerian ikusgai.

Udaletik 2019ko Santikutz jaietako bideo eta argazki sorta bat prestatu dugu,

Udalaren webgunean eskuragarri egongo direnak, jaietan parte har dezagun, aurten gure etxeetatik.

Gora Legazpi!

Ikusi 2019.eko Mirandaika eguneko bideoa

1. Ikusi 2019.eko argazki bilduma "goizeko erromeria" 

2. Ikusi 2019.eko argazki bilduma "sarrera eta ezpatadantza" 

3. Ikusi 2019.eko argazki bilduma "herri bazkaria" 

4. Ikusi 2019.eko argazki bilduma "herrira itzultzea" 

  • Visto: 86
Legazpiko Udalaren "Coronavirus" egunerokoa 2020.

Legazpiko Udalaren "Coronavirus" egunerokoa 2020.

Alarma egoeragatik Udalak hartutako neurriak eta erabakiak

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak adierazi zuen alarma-egoera zegoela COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko, eta, ondorioz, Udalak egoera berrira egokitu behar izan zuen, COVID-19ren pandemiak eragindako osasun-krisiak eragindako behar berriei aurre egin ahal izateko.

COVID-19 egunerokoak hartutako neurrien eta erabakien zerrenda jasotzen du eguneroko formatuan. Informazio hori 15 egunean behin eguneratzen jarraituko da, alarma-egoera amaitu arte.

Ikusi Legazpiko Udalaren 2020ko Coronavirus egunerokoa.

  • Visto: 103
Armen Alarderik gabeko San Joan bezpera.

Armen Alarderik gabeko San Joan bezpera.

26. edizioa 2021ean egingo da.

Beste hainbat ekitaldirekin gertatzen ari den moduan, Alarde Batzordeak erabaki du aurtengo San Juango Armen Alardea bertan behera uztea, baldintza egokietan prestatzeko eta egiteko dauden zailtasunengatik.

Aro berriko alardean bigarren etena izango da, honenbestez. Dena dela, datorren urtean, ondo bidean, egingo dugu.

  • Visto: 74