Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Koronabirus garaian, zaintza +. Egin dezagun dagokiguna.

Koronabirus garaian, zaintza +. Egin dezagun dagokiguna.

Koronabirus garaian, zaintza +. Egin dezagun dagokiguna.

Hitzaldi birtualak:"Gizonak eta zaintza"

Data: 2020ko apirilaren 29a.

Ordua: 18:30.

Aurkezlea: Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria. 

Hizlariak: Leire Gartzia eta Edu Portilla.

Moderatzailea: Ander Bergara.

  • Visto: 105
Legazpiko jaieguna irailaren 14a izango da.

Legazpiko jaieguna irailaren 14a izango da.

Udalek herriko jaiegun bat izendatzen dute urtero. Legazpin egun hori maiatzaren 3a izaten da baina aurten, hilaren 3a igandea denez, maiatzaren 4a izendatu zuten herriko jaiegun.

Gaur egungo egoeran, osasun-larrialdiko egoeran eta Osasunaren Munduko Erakundeak deklaratutako pandemia batean, Udalak uste du ezingo dugula maiatzaren 4an bertako jaiaz gozatu edo, gutxienez, normaltasunez gozatu.

Hori dela eta, Alkatetzak, talde politikoetako bozeramaileei galdetu ondoren, Legazpiko jaieguna maiatzaren 4tik irailaren 14ra aldatzea erabaki du, eta erabaki horren berri eman dio Eusko Jaurlaritzako Laneko Lurralde Ordezkaritzari.

Ikusi Alkatetzaren dekretua

  • Visto: 76
70 urtetik gorako legazpiarrek ondo daramate egun hauetako itxialdia edo konfinamendua.

70 urtetik gorako legazpiarrek ondo daramate egun hauetako itxialdia edo konfinamendua.

Martxoaren 14tik, hau da, Coronavirusak pandemiaren alarma-egoera ezarri zuenetik, Legazpiko Udalak bere baliabide guztiak erabili ditu kolektibo ahulenari, hau da, adinekoei laguntzeko.

Legazpiarren % 30ek 65 urte baino gehiago dituela jakinda, Udalaren ahaleginak haien egoera pertsonala eta izan zitzaketen beharrak ezagutzera bideratu ziren eta, horretarako, 80 urtetik gorako herritarrengana jo zuen lehenbizi.

Beraz, martxoaren 17an bertan, udaletxeko 9 langilek 80 urtetik gorako adinekoei deitu zien telefonoz eta martxoaren 24an, 70  urtetik gorakoei hasi ziren deitzen.

Telefono-dei horiekin Udalak 1.310 herritarrekin hitz egitea lortu du.

Gehienen erantzuna ondo daudela eta behar guztiak beteta dituztela izan da. Beraz, 70 urtetik gorako legazpiarrek, gaur egun, itxialdia ondo daramatela esan dezakegu.

Aukera hau aprobetxatu nahi dugu Udalaren doako telefonoa gogoratzeko: 010 udalerri barrutik. Ohiko telefono-zenbakia berriz: 943 73 70 30

  • Visto: 111
Ostiraleko asteroko azoka 9:00etatik 12:30era izango da.

Ostiraleko asteroko azoka 9:00etatik 12:30era izango da.

Aste honetan goizeko 9:00etan hasiko da ostiraleko azoka eta Eusko  Jaurlaritzak ezarritako osasun neurriak betez egingo da.

Joan den astean bezalaxe, postuak azokan eta Urbeltz pilotalekuaren aurreko arkupean  egongo dira. Baratzetarako landareen postuak plaza nagusiko arkupean jarriko dira.

Udal zerbitzuetako langileek gune horiek desinfektatuko dituzte azoka egin aurretik eta ondoren. Horrezaz gain, ireki egingo dira komun publikoak.

Udaltzainek zainduko dute azokako postuetarako sarbidea.

Segidan, Eusko Jaurlaritzak joan den apirilaren 16an merkatuak egiteko zehaztu zituen osasun baldintzak zehazten dira eta baldintza horiek uneoro bete beharko dira.

Salmenta-postuak:

Postuak igarobide baten bidez bereizita egongo dira eta postuen arteko distantzia, gutxienez, sei metrokoa izango da. Alboetan, gutxienez, lau metroko tartea utzi daiteke. Postu berean, saltzaileek gutxienez bi metroko tartea gorde beharko dute euren artean, eta postuaren neurriengatik bereizketa fisiko hori gordetzea ezinezkoa bada, saltzaile bakarra arituko da. Postuen arduradunek erabili eta botatzeko eskularruak jarri beharko dituzte bezeroen eskura. Edozelan ere, ezinbestekoa izango da eskularruak erabiltzea salgai dauden produktuak ukitzeko. Modu berean, gel desinfektatzailea banatzeko gailuak izan beharko dituzte, saltzaileek eta bezeroek erabiltzeko.

Erosleak:

Erosleen artean, gutxienez, bi metroko tartea gordeko da eta udaltzainek zainduko dute, azoka ireki eta itxiko den arte, baldintzak errespetatzen direla. Horretarako, sarbideak arautu eta kontrolatuko dituzte, sarbide desegokiak eta pilaketak saihestuz eta, ahal den neurrian, produktuak saldu edo erostea helburu ez duen kontaktusozialak galaraziko dituzte.

Higiene-neurriak:

Espazioetara sartzeko guneetan mahaiak jarriko dira gel desinfektatzailea banatzeko gailuekin, erosleen eskura dauden eskuak eta eskularruak garbitzeko.

Garbiketa eta bilketa:

Azokan sortutako hondakinak poltsetan utzi beharko dira eta poltsa horiek garbiketako eta zaborra biltzeko udal-zerbitzuek horretarako jarritako edukiontzietan sartuko dira. Nolanahi ere, udal-ordenantzetan edo bandoetan horri buruz ezartzen diren zehaztapenak bete beharko dira.

  • Visto: 73
2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna zeharo "desberdina" izango da Legazpin.

2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna zeharo "desberdina" izango da Legazpin.

Bi data izaten ditugu gogoan apirilean:
apirilak 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna eta apirilak 23an Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna.

Aitzaki horrekin Udal Liburutegiak antolatu izan dituen ipuin kontaketa saio, bisita gidatu eta euskal idazleekin herriko ikasleek egin izan dituzten solasaldiak bertan behera geratu dira aurtengoan.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa berriz, aurten ere martxan jartzeko asmoa zegoena, atzeratu egin da, data zehatzik gabe…

Baina bi irakurle taldeen bilerak egingo dira:

Apirilaren 23an, osteguna, (Nazioarteko Liburuaren eguna):

Euskarazko taldearen bilera http://meet. jit.si/ plataforma erabiliz. 18:30ean, bakoitza bere etxetik, Miriam Luki gidari dela, Patxo Telleriaren "Simplicissimus" antzerki lanaren inguruan.

Ikusi kartela

Apirilaren 29an, asteazkena: 

Gaztelerazko taldearen bilera, liburutegiko Whats App bidez (639851172). 18:30ean, Monica Leiva gidari dela, Mari Romero legazpiarraren "La casa de la buhardilla" liburuaren inguruan. Egileak berak ere parte hartuko du.

Ikusi kartela

Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Liburutegiak erabiltzaileentzat ateak itxita baditu ere langileak lanean ari direla eta herritarren zerbitzura jarraitzen dutela

  • telefonoz: 943737186,   
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo
  • WhatsaAppez: 639851172, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
  • Visto: 105