Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko sortzaile, artista, elkarte eta taldeak ez daude geldirik.

Legazpiko sortzaile, artista, elkarte eta taldeak ez daude geldirik.

Herritarren itxialdia goxatu asmoz Legazpiar sortzaile, artista, iritzi emaile eta elkarteek, ezagunak batzuk eta ez hain ezagunak beste batzuk, legazpinsortzecovidea web gunearen bidez ari dira beraien lanak plazaratzen.

http://www.legazpinsortzecovidea.eus/

https://www.instagram.com/legazpinsortzecovidea/

Baina badira, beren sare sozialak erabiltzen ari diren elkarteak, itxialdi egun hauetarako lantzen dituzten arloetako proposamenak luzatzeko.

Hauek dira horietako batzuk, baina ziur ez direla bakarrak izango.

https://www.facebook.com/zineklublegazpielkartea

https://www.facebook.com/Legazpiko-Gazteak-KE

Legazpiarrek legazpiarrentzat eginiko proposamenak eta lanak aurkituko dituzue.

Gozatu!

  • Visto: 87
Bihar azoka egongo da 10:00etatik 13:00etara.

Bihar azoka egongo da 10:00etatik 13:00etara.

Bihar, apirilak 17, martxan jarriko da berriro asteroko azoka, Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun neurriak betez.

10:00etatik 13:00etara izango da ordutegia eta postuak azokan eta Urbeltz pilotalekuaren aurreko arkupean  egongo dira. Udal zerbitzuetako langileek bi gune horiek desinfektatuko dituzte azoka egin aurretik eta ondoren.

Udaltzainek zainduko dute azokako postuetarako sarbidea.

Segidan, Eusko Jaurlaritzak joan den apirilaren 16an merkatuak egiteko zehaztu zituen osasun baldintzak zehazten dira eta baldintza horiek uneoro bete beharko dira.

Salmenta-postuak:

postuak igarobide baten bidez bereizita egongo dira eta postuen arteko distantzia, gutxienez, sei metrokoa izango da. Alboetan, gutxienez, lau metroko tartea utzi daiteke. Postu berean, saltzaileek gutxienez bi metroko tartea gorde beharko dute euren artean, eta postuaren neurriengatik bereizketa fisiko hori gordetzea ezinezkoa bada, saltzaile bakarra arituko da. Postuen arduradunek erabili eta botatzeko eskularruak jarri beharko dituzte bezeroen eskura. Edozelan ere, ezinbestekoa izango da eskularruak erabiltzea salgai dauden produktuak ukitzeko. Modu berean, gel desinfektatzailea banatzeko gailuak izan beharko dituzte, saltzaileek eta bezeroek erabiltzeko.

Erosleak:

erosleen artean, gutxienez, bi metroko tartea gordeko da eta udaltzainek zainduko dute, azoka ireki eta itxiko den arte, baldintzak errespetatzen direla. Horretarako, sarbideak arautu eta kontrolatuko dituzte, sarbide desegokiak eta pilaketak saihestuz eta, ahal den neurrian, produktuak saldu edo erostea helburu ez duen kontaktu sozialak galaraziko dituzte.

Higiene-neurriak:

espazioetara sartzeko guneetan mahaiak jarriko dira gel desinfektatzailea banatzeko gailuekin, erosleen eskura dauden eskuak eta eskularruak garbitzeko.

Garbiketa eta bilketa:

azokan sortutako hondakinak poltsetan utzi beharko dira eta poltsa horiek garbiketako eta zaborra biltzeko udal-zerbitzuek horretarako jarritako edukiontzietan sartuko dira. Nolanahi ere, udal-ordenantzetan edo bandoetan horri buruz ezartzen diren zehaztapenak bete beharko dira.

  • Visto: 96
OHARRA: 2020ko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak kanpainetan izena emateko epeak zabalik jarraituko du.

OHARRA: 2020ko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak kanpainetan izena emateko epeak zabalik jarraituko du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzan lanean jarraitzen dute,

baldintzek horretarako aukera ematen badute,

udan Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programak garatzeko asmoz.

Aurtengo kanpainaren garapena osasun-arloko agintariek

ematen dituzten jarraibideek eta hartzen dituzten neurriek baldintzatuko dute

eta, halaber, erabakigarria izango da

horretarako baldintza material egokiak izatea ere.

Beraz, Diputazioan lanean ari dira

haur eta gazteei beren adineko beste batzuekin gozatzeko

ekintza dibertigarriak eskaintzeko,

beraiei protagonistak izateko aukera emanez,

jolasaren, abenturaren eta ariketa fisikoaren bitartez

eta naturarekin harreman estua dutela.

Aurten, bereziki, bai haurrek, bai eta gazteek ere,

uda zoragarri bat igaro ahal izatea merezi dute.

Oraingoz, izena emateko epeak zabalik jarraituko du,

besterik adierazi ezean.

Aurrerago, egoera argitzen doan neurrian,

jakinaraziko dugu izapide bakoitza egiteko data berriak

zein izango diren.

Harremanetan egongo gara.

Gogoratu LEGAZPIN IZEN-EMATEA

  • Telefonoz: 943 73 72 02 zenbakian, honako ordutegian: 11.00-13.00 / 15.00-18.00
  • E-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Kanpaina bakoitzaren inguruko informazioa

 

  • Visto: 71
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuko neska taldearen dantza feministak.

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuko neska taldearen dantza feministak.

Emakumeen Egunaren baitan, martxoaren 8an Euskal Herria plazan

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuko “poweralu” nerabe taldeak dantza feministaren emanalditxoa eskaini zuen Matraka Legazpiko talde feministak antolatutako manifestazioaren amaieran.

Urola Garaiko Berdintasun arlotik jasotako proposamenari esker, Oihane Vicente Agirrezabal dantza irakaslea bidelagun izan dute, baita Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileak ere.

Ikusi ekitaldiaren argazkiak

  • Visto: 84
Argazkiak irudi-galerian ikusgai.

Argazkiak irudi-galerian ikusgai.

Emakumeen Egunaren baitan, martxoaren 6an Chillida Lantokin adin ezberdinetako 80 legazpiarrek "Su tranpa" - "Trampa de fuego" liburua irakurri zuten ozenki.

Liburua, irakurketa erraza formatuan idatzita dago, edonork ulertzeko moduko eran.

Emakumeen lan baldintza duinak, bidezko merkataritza, irakurzaletasuna, inklusioa eta irakurtzeko eskubideak aldarrikatzeko unea izan zen.

Ikusi ekitaldiaren argazkiak

  • Visto: 31