Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Pazko Astean Orioko aterpetxera, Sorgintxulorekin.

Pazko Astean Orioko aterpetxera, Sorgintxulorekin.

Haur, Nerabe eta Gazteak zerbitzuak Pazko Astean

Orioko aterpetxera irteera antolatu du

Sorgintxulo aisialdi elkartearen gidaritzapean.

Irteera apirilaren 13tik 15era bitartean izango da

eta DBHko ikasleentzat apropos prestatutako irteera da.

Irteeraren helburu nagusia, zehazki,

Sorgintxulok uztailean antolatuko duen kanpaldian

parte hartu nahi duten gazteak

eta Sorgintxuloko begiraleak elkar ezagutzea da.

Izenematea aurreko astean egin bazen ere,

plaza libre geratzen dira.

Beraz, animatzen direnak

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara idatzi dezakete

eta zuzenean beraiekin harremanetan jarriko gara izenematea bideratzeko.

Dena den, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

gurasoen baimena sinatuta, NANren

eta Osakidetzako txartelaren fotokopiak eta 50 euro

Apirilaren 13an Txorronea parean dagoen

Aizkorri kaleko autobus geldiunetik aterako dira 11:00etan,

eta hilaren 15ean 13:30ean itzuliko dira, toki berera.

Bidaia autobusez egingo dute.

Irteera hau “haur eta gaztetxoen aisialdian

euskararen erabilera bultzatzeko programa”-ren barruan kokatzen da,

udal Gazteria, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuek antolatzen dutena.

Foiletoa

  • Visto: 33
Hitzaldia: klima larrialdia eta basoen ekarpena.

Hitzaldia: klima larrialdia eta basoen ekarpena.

Urtero Legazpiko udalak zuhaitz eguna antolatzen du udaberri hasieran eta aurten  gaurkotasun handiko gaiarekin lotu nahi izan dugu:

Basoen ekarpena klima larrialdiaren aurrean.

datorren matxoaren 12an, ostegunean, arratsaldeko 19:00ta,  Kultur etxean hitzaldia izango dugu, Garazi Auzmendi hizlariarekin.

Garazik 2019an Gipuzkoako Foru aldundiko beka bati esker, basoek klima larrialdia arintzeko eta bere eraginetara egokitzeko egin diezaguketen ekarpena aztertu du.  Bertan, basoek gizarteari eskaintzen dizkioten onurak, hauen naturalizazioaren onurak eta hobetzeko aukeraz arituko da, besteak beste.

Bestalde, aurtengo zuhaitz egunak, formatu berritua dakar Legazpin.

Parte hartzera animatu nahi zaituztegu!

  • Visto: 140
“Poweralu” nerabeen dantza feminista.

“Poweralu” nerabeen dantza feminista.

Datorren igandean, martxoaren 8an,

Emakumearen Nazioarteko Egunean,

“Poweralu” nerabe taldeak dantza feministaren emanalditxoa

eskainiko du Euskal Herria plazan,

Matraka Legazpiko talde feministak antolatutako manifestazioaren amaieran.

Pasa den urtean, Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak

proposamen berezia jaso zuen Urola Garaiko Berdintasun arlotik.

Proposamena Legazpiko neska talde bati egin zitzaion eta

Oihane Vicente Agirrezabal dantza

irakaslearekin garatuko zen,

Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileen laguntzarekin.

Oihanek dinamizatutako jarduera hauetan,

12 urteko 18 neskek hartu dute parte.

Dantzaren bidez, gorputz adierazpen dinamika ezberdinak ikasi dituzte,

sormena eta gorputz askatasuna sustatzeko,

norbere buruarengan eta taldearengan konfiantza izateko

eta emakume bezala ahalduntzeko helburuarekin.

Guztira, 6 saio egin dira Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan.

Neska taldeak jarrera positiboa azaldu du

hasiera-hasieratik, eta gogotsu hartu du parte.

Prozesu honetan, dinamika ezberdinen bidez,

sormena, gorputz aniztasuna, ahalduntzea

eta talde kohesioa landu dira batik bat.

Ikastaroari amaiera polit bat emateko asmoz,

datorren igandean, martxoaren 8an,

Emakumearen Nazioarteko Eguneko manifestazioaren amaieran,

sortutako dantza kalera ateratzeko erabakia

hartu du neska taldeak.

Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileekin

eta Oihanerekin batera,

dantzaren azkeneko ukituak landu dituzte

eta prest daude Legazpiko plazan,

orain arte egindako lan guztia,

herriari erakusteko.

Hau aurrera eramateko, ezinbestekoa izan da

“Matraka” Legazpiko talde feministarekin

egindako elkarlana.

Neskek, talde bezala, izen artistiko bat aukeratu dute: “POWERALU”.

“Aluen indarra” esan nahi du literalki.

Izen horrekin “emakumeen indarra” eta

emakumeen aurka dagoen etengabeko indarkeria

salatu nahi dute.

  • Visto: 77
Martxoaren 11n hasiko da  Larrain Dantza eta Kapela Dantza ikastaroa.

Martxoaren 11n hasiko da Larrain Dantza eta Kapela Dantza ikastaroa.

Urteak dira Legazpiko Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalaren enkarguz, Larrain Dantza eta Kapela Dantza kaleratzen dituela Santikutz jaietan, dantzazaleak diren herritarren partaidetzarekin.

Aurten ere, asmo bera dute, eta horretarako, doako ikastaro irekiak antolatu dituzte, interesa duten legazpiarrek bi dantza horiek ikas ditzaten.

Martxoaren 11n hasiko dituzte entseguak. Asteazken eta larunbatetan elkartuko dira, Sustraiak Dantza Taldearen lokalean; asteazkenetan, 20:15ean eta  larunbatean, 17:00etan.

Dantzak ikasi nahi dituen orok ateak irekita izango ditu, eta egun horietakoren batean lokalera azaltzea besterik ez du izango.

Larrain Dantza Maiatzaren 3an egiten da bi saiotan, lehena Euskal Herria plazako Ezpata-dantza Ekitaldiaren amaieran eta bestea Kale Nagusian 14:00etan.

Kapela Dantza berriz, aurten maiatzaren 9an egingo da, eta egun guztiko festa izaten da. 12:00etan egiten da lehen saioa Euskal Herria plazan, eta ondoren kalez kale eta tabernaz tabernako txanda izaten da.

  • Visto: 88
Apirilaren 5eko hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoaren emaitzak.

Apirilaren 5eko hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoaren emaitzak.

Euskal Herriko Legebiltzarrerako apirilaren 5ean burutuko diren hauteskundeetarako hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoa egin da gaur goizean udaletxean.

 

Ondorengo dokumentuan aurkitzen da zozketan aukeratuak izan diren herritarren zerrenda.

Zerrenda ikusi

Halere, zerrenda aldatu egin daiteke Bergarako eskualdeko Hauteskunde-batzordeak onartu ahal izango dituen alegazioen arabera.

  • Visto: 86