Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
KIROLA ELKARREKIN jardunaldiko IX edizioa.

KIROLA ELKARREKIN jardunaldiko IX edizioa.

Martxoaren 8an KIROLA ELKARREKIN jardunaldia errepikatuko dugu Legazpin.

Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da eta espero dugu 14 elkarteetako  400 kirolari inguru elkartzea zortzi kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala, bola jokoa, indoor zikloa, saskibaloia 3x3 eta zumba.

Jardunaldiaren izena KIROLA ELKARREKIN da. Alde batetik Euskadiko herri desberdinetako kirolariak kirol inguruan eguna partekatzeko asmoz elkartuko direlako. Eta bestetik, adimen urritasuna, urritasun fisikoa eta urritasun gabeko pertsonek konpartituko dutelako  jardunaldia.

Adimen urritasuna duten pertsonen inklusioa ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskeintzen saiatzen gara egun honekin. Horretarako, kirol jarduera desberdinak praktikan jartzen ditugu, kirolarien zein familien bizi kalitatea hobetzeko asmotan.

Aurten ATZEGIk, Izadi Zaleak taldeak, Legazpiko Igeriketa Taldeak, Ilintxak, Pilota Eskolak etaDanantzako Boloek eta Andraitz kirol elkarteak parte hartuko dute eta berriro erakutsiko dugu kirola, adimen urritasuna eta urritasun fisikoa  ez direla kontrakoak.

Horrez gain beste zenbait herrialdeetatik etorriko dira ondoren aipatzen ditugun elkarteak:  Gautena (Gipuzkoa),Konporta (Gipuzkoa),Mindara (Gipuzkoa) Gorabide (Bizkaia), Gaude (Bizkaia),Aspace (Alava)eta  Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

Eguneko egitaraua hau izango da:

  •  09:00 - 9:30  Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete. Jantziak banatuko dira eta beroketak egin.
  • 10:00etan Kirol jarduerak:
    •      Futbola, Bikuñako futbol zelaian 10:00etan.
    •      Saskibaloia, kiroldegiko kantxan 10:30etan.
    •      Bola-jokoa, Mauleoneko bolatokian 10:30etan.
    •      Igeriketa, igerilekuan 10:00etan.
    •      Indoor zikloa, kiroldegian 10:30etan.
    •      Zumba, kiroldegian 10:30etan.
    •      Mendi martxa. Bikuña Kiroldegitik irtengo dira 09:45etan.
    •      Pala, pilotalekuan 10:00etan.
  • 13:45 Bazkaria, Gizarte Zentroan
  • 15:00 Musika eta dantzaldia
  • 16:15 Etxera vuelta.

Legazpiko Udalari, Kiroldegiari eta Gizarte-zentroari eskerrak eman nahi dizkiegu topaketa hau antolatzeko eman diguten laguntzagatik.

Legazpiarrak ere animatu nahi ditugu txapelketetan animatzera joateko edota kirola eginez parte hartzeko.

Ikusi kartela

  • Visto: 88
Liburu baten irakurketa jarraitua Legazpiko Chillida Lantokian.

Liburu baten irakurketa jarraitua Legazpiko Chillida Lantokian.

Emakumeen Egunaren aitzakian, adin ezberdinetako 80 legazpiarrek

"Su tranpa" / "Trampa de fuego" liburua irakurriko dute

ahots goran Chillida Lantokian, Legazpin.

Liburua, irakurketa errazaformatuan idatzita dago,

hau da, hizkuntza errazean idatzita,

edonork ulertzeko moduko eran.

Gazteak zein helduek irakurri dute liburua aurretik,

etxean edo eskolan.

Legazpiko hainbat elkartetako ordezkariek ere parte hartuko dute.

Liburuaren istorioak, Nueva Yorken 1911ko martxoak 25ean

gertakari lazgarri bat gogora ekartzeko balio izan digu.

Oso lan baldintza eskasetan, batik bat emakumeek

lan egiten zuten lantegi batek su hartu

eta 147 emakume hil zirenekoa, hain zuzen.

Urteekin, emakumeen lan baldintza duinak aldarrikatzeko

eta emakumearen eguna ospatzeko

data esanguratsua bihurtu da.

Ekitaldia irekia da eta irakurriz gain,

musika zuzenean ere egongo da.

Aprobetxatuz Emakumeen Nazioarteko Eguna martxoan dela,

Chillida Lantokian (Azpikoetxeko Papelera zaharrean)

bilduko gara guztion artean eta ahots gora

hasieratik bukaerara liburua irakurtzeko.

Emakumeen egunaz, irakurketaz eta beste balioz gozatzera,

hurbildu martxoak 6an ostirala goizeko 10:00etatik aurrera

Chillida Lantokira.

Zatoz gurekin!

  • Visto: 65
Rallysprint proba,  aparkatzeko eta zirkulazio murrizketak.

Rallysprint proba, aparkatzeko eta zirkulazio murrizketak.

Datorren igandean, martxoaren 1an, Legazpi-Gabiria Rallysprintaren XXI. edizioa ospatuko da.

Hori dela eta hainbat murrizketa izango dira Bikuñako industrialdean bai aparkatzeko baita zirkulatzeko ere. Hona hemen murrizketa horiek:

APARKATZEA

  • Goizeko 8:00etarakokendu egin beharko dira eta ezingo da aparkatu,
  • Zorrotz pabilioi parean
  • Zka:  9 etik    16 etara pabilioi parean.
  • Erreka aldera ematen duen  lerrozko aparkalekuan

 Leku hori eta errepidean  atoiak aparkatzeko erabiliko da.

ZIRKULAZIOA

Goizeko 9:00etarakoGarinen pabilioitik Zorrotz enpresara doan errepidean, aipatu proban parte hartuko duten ibilgai-luentzako Laguntza-karpak ezarriko dira.

Beraz, ezingo da bertatik zirkulatu arratsaldeko 20:00ak arte, ez Motxorro aldera eta ezta Garineko pabilioi aldera ere. Baimendutako ibilgailuak bakarrik ibili ahalko dira.

PABEILOETARAko ATE AURREAk

Ate aurreak libre egon behar dira.

Sor daitezkeen eragozpenak barkatuko dituzuelakoan eta zuen laguntza jasoko dugulakoan, adeitasunez,

  • Visto: 30
Igandean, martxoaren 1ean, automobilismo denboraldi berri bati hasiera emango zaio Euskadin, Gabiria-Legazpi Rally-esprintaren probarekin.

Igandean, martxoaren 1ean, automobilismo denboraldi berri bati hasiera emango zaio Euskadin, Gabiria-Legazpi Rally-esprintaren probarekin.

Igandean, martxoaren 1ean, automobilismo denboraldi berria hasiko da Euskadin, RALLY-SPRINT GABIRIA-LEGAZPI probarekin.
 
Automobilismo denboraldia igande honetan hasiko da, Lagun-Artea Eskolak antolatutako Gabiria-Legazpi Rallysprintaren lehiarekin. 60 taldek baino gehiagok hartuko dute parte proba mitiko honetan.
Datorren igandean, martxoak 1, automobilismo denboraldi berria hasiko da Euskadin Gabiria-Legazpi Rallysprintaren XXII. edizioarekin.
6.650 metroko tarte selektiboa, Gabiriako Korta Asadoretik irten eta Motxorro gainetik Legazpira iritsiz, pilotuen eta zaletuen gustukoa da, pilotuak berriro ikusteko irrikaz baitaude, pasa bakoitzean kronoak hobetzen saiatzeko.
Iaz egiaztatu genuen bezala, tartearen asfaltatzeak denborak asko hobetzea eragin du, ez alferrik, errekorra 4: 06.588an dago aurreko ediziotik.
 

Ikusi prentsa oharra

Ikusi pilotoen zerrenda

Erabat debekatuta dago ibilbide osoan aparkatzea. Ormaiztegitik Gabiriara igotzen den errepidea Parking gune gisa egokituta egongo da, eta noranzko bakarreko bidea izango da, Gabiria aldera igota.
 

Ikusi mapa

Ikusi kartela

 
JARRAITU PROBA ZUZENEAN

 www.fotomotor.es (denboren jarraipena)

Por radio, podrán escuchar todas las incidencias y entrevistas con los protagonistas a través de Euskadi Irratia en el dial 90.4 para el Goierri.

  • Visto: 104