Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bertso-afaria otsailaren 28an.

Bertso-afaria otsailaren 28an.

Bertso-afaria, otsailaren 28an,ostirala,  20:30ean, izango da Laubide jatetxean.

Txartelak dagoeneko salgai jarri dira eta,

  • Laubide jatetxean,
  • Arantxa okindegian eta
  • Kultur Etxean,

erosi ahal izango dituzu, 25€tan arruntak, eta 20€tan gazteentzat.

Azken eguna otsailaren 26a, asteazkena.

Bertso Olariak Elkarteak sustaturiko ekimena dugu honako hau.

  • Visto: 90
Gosari osasuntsua DBH1eko ikasleekin.

Gosari osasuntsua DBH1eko ikasleekin.

Herriko DBH-1eko ikasleek gosari osasuntsua izeneko programan parte hartuko dute:

otsailaren 19an Olazabal institutuan eta martxoaren 5ean Haztegi ikastolan.

Gosaldu baino lehen, Osasun zentroko arduradunarekin

eta pediatraren erizainarekin solasaldi bat izango dute ikasleek,

gosaltzeak eta ondo gosaltzeak duen garrantziaz jabetu daitezen.

Gosaldu ondoren, galderak eta zalantzak argitzeko tartea izango dute.

Olazabal institutua eta Haztegi ikastola

azpiegituraz arduratuko dira eta

Legazpiko udalak gosariko produktuak jarriko ditu.

Herriko merkatariekin eta Bertatik Bertara ekimenarekin bat eginez,

Legazpiko udalak hainbat produktu eskainiko ditu

gosari osasuntsuan parte hartuko duten 88 ikasleentzat.

Horrela Legazpiko Makatza baserriko ogia,

Urretxuko Agerre baserriko yogurrak,

Itsasoko Haristizabal baserriko sagarrak eta

Itsasoko Urkulegi baserriko intxaurrak jarriko ditu.

Baita mandarina ekologikoak ere.

Legazpiko nerabeen komunitate-esparruko esku-hartze programa

Gosari osasuntsua Legazpiko nerabeen komunitate-esparruko

esku-hartze programa-ren barruan kokatzen da.

Osasun, Hezkuntza eta Udaleko hainbat ordezkariz osatutako lantaldea dugu Legazpin,

batetik, bakoitzak bere esparruan zer egiten zuen jakiteko eta elkar ezagutzeko;

eta bestetik, komunitatearen ohiturak aldatzeko eta osasuna hobetzeko.

Labur esanda, programaren helburu nagusiak honakoak dira:

  • Nerabeen artean osasun maila hobetzea, norberaren osasuna kudeatuz.
  • Ohitura eta portaera osasungarriak sustatzea nerabeen artean.
  • Toki-eremuan koordinazio maila hobetzea, nerabeen osasuna sustatzen ari diren erakundeen artean. Hau da: Hezkuntza-sistema (ikastetxeak), Udala (Gizarte Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzua) eta Osasun-sistema (Osasun Zentroa eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa saila).

Hau da, programaren bidez, nerabeekin esku hartu nahi dugu,

eta haiei behar diren tresnak eskaini nahi diegu,

osasuntsu bizitzeko erabaki zuzenak har ditzaten

bai banaka bai familian.

  • Visto: 143
Agirre-etxeberriko taberna zerbitzua emateko kontratazioa.

Agirre-etxeberriko taberna zerbitzua emateko kontratazioa.

Legazpiko udalak berriro ere bere jabegokoa den Agirre-Etxeberri etxeko

behe-solairuan dagoen taberna-kafetegiaren zerbitzua

emateko kontratazioa martxan jarri du.

Zehaztapen guztiak Agiri administratiboetan eta teknikoetan azaltzen diren arren,

ustiapen horretan ondorengo zerbitzuak sartuko dira:

  • Taberna-kafetegiaren berezko ustiapena.
  • Udalak kontratatutako epealditik kanpo,

behe-solairuan dauden komunen garbiketa (tabernari dagozkiolako)

eta etxe atzealdeko sarrera eta arkupea garbitzea.

  • Behe-solairuan dauden erabilera anitzeko gelen irekiera eta itxiera

eta baita haien garbiketa ere, hala dagokionean.

Baldintza bereziak:

Kontratazio publikoaren lege berrian,

derrigorrez bete beharreko baldintza bereziak ezartzen dira.

Besteen artean, hauek:

  • Ingurumenekoak: Garaiko edo nekazaritza ekologiko edo integratuaren irizpideak betetzen duten elikadura produktuak erabiltzea.
  • Gizarte arlokoak:Enpresa kontratisten lan-baldintza minimoak.
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna:Kontratuaren xederen definizioan, genero-perspektiba txertatzea.

 

Kontratuaren aurrekontua BEZarekin: 100 euro.

Kontratistak hileko 100,00 euroko saria ordaindu beharko dio Udalari.
Diru-kopuru hori goraka hobetu dezakete lizitatzaileek.

Zerbitzua ustiatzeagatik jasoko duen ordaina,

erabiltzaileek ordaindutako prezioekin bakarrik jasoko duena izango da.

Prezio horiek nahierara finkatuko ditu kontratistak

eta Legazpiko udaletxean aurkeztuko ditu jarduerari ekiten hasi aurretik.

Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: 2 urte

Luzapen kopurua: 1+1 urte

Lizitatzaileak animatu nahi ditugu, beraien eskaintzak aurkez ditzaten.

Urtebeteko epean Agirre-Etxeberrin 17 ezkontza zibila ospatu dira behe-solairuko aretoetan, baita bestelako ekintzak ere: entzunaldiak, kontzertuak, bilerak, asanbladak, e.a.

Euskadiko Kontratazio Publikoko Kontratatzailearen profila

Taberna-kafetegiaren argazkiak IKUSI

Erabilera anitzeko gela txikiaren argazkiak IKUSI

Erabilera anitzeko gela handiaren argazkiak IKUSI

  • Visto: 100
Egutegiko lehiaketa- URTARRILA

Egutegiko lehiaketa- URTARRILA

Zein da artilea lantzeko erabiltzen den tresnaren honen izena?. "kardak"

Hilabete honetan 44 erantzun jaso ditugu, eta 50 euroko sari-bonoaren irabazlea JUSTO SAN MIGUEL izan da.

Otsaileko orrian ere badago beste galdera bat, asmatu ezazu erantzuna eta parte hartuko dezu 50 euroko sari-bonoaren zozketan.

Bidali zure erantzuna:

Udalaren web orrian

Edo bete Herritarren Arreta Zerbitzuan dagoen orritxoa.

Zorte on!

  • Visto: 100
Legazpiko Udalaren adierazpena, Joxe Mari Auzmendi Matxain Legazpiko Udaleko zinegotzi ohiaren heriotza dela eta.

Legazpiko Udalaren adierazpena, Joxe Mari Auzmendi Matxain Legazpiko Udaleko zinegotzi ohiaren heriotza dela eta.

Legazpiko Udaleko Bozeramaileak bere samina adierazi nahi du 1983-1987 urteetan Legazpiko Udaleko zinegotzia izan zen Joxe Mari Auzmendi Matxain jaunaren heriotza dela eta.

Horretaz gain, bere dolumina adierazi nahi die familiari, lagunei eta senitartekoei.

Legazpiko Udalak eskertu egin nahi du 1983-1987 urteetan Joxe Mari Auzmendi Matxain jaunak Legazpiko herriaren alde egin zuen lana eta ardura horri eskaini zion dedikazioa.

Legazpin, 2020ko otsailaren 14an

  • Visto: 104