A0 eta A2 mailako taldeetan oraindik ere eman daiteke izena.
2025-26 ikasturtean, aurreneko aldiz, C2 mailako azterketa prestatzeko taldea sortu da euskaltegian. 170 orduko ikastaroa izango da, arratsaldeko ordutegian, astean bi egunetan. Taldean parte hartu nahi dutenek orain dute izena emateko aukera.
Hasiera mailako hiru talde ere izango dira aurten. Goizez talde bat eta arratsaldez bi talde. Beraz, interesa duenak euskaltegira deitu dezala, 843 74 00 90 telefonora.
A2 mailako taldeak martxan daude dagoeneko, eta dei berezia egin nahi die euskaltegiak maila horretako herritarrei taldeotan parte hartzera animatu daitezen. Noizbait euskara ikasten saiatu eta bidean utzi duten herritarrak animatu nahi ditugu.
Visto: 186
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Azaroa 22, larunbata: SANTA ZEZILIA KONTZERTUA: Alaitasuna Errondaila, Goiz Deia Txistulariak, Legazpi Musika Banda eta Santikutz Abesbatza. 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan
Azaroak 23, igandea:ARETHA GOSPEL, Ispirit taldearen eskutik. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
Aurtengoan ere zikloak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza izango du. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Bertso saioa salbu, eta muga bakarra espazioen edukiera izango da.
Eta musika izango da protagonista Kultura Zerbitzuko bestelako programetan ere. Antzerki programazioan: Azaroak 28, ostirala:Ai gure juaneteak! Tartean teatroa. Laboaren kantak gaur egungo giza-abere baten begiradatik. Ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore.
19:30ean Latxartegi Aretoan. Sarrera: 10€.
Gainera Azaroaren 19 eta 26an Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko den Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan Opera bat eskainiko da da 2 zatitan,
Aurrerantzean ere izango duzue ekitaldi bakoitzaren berri zehatzagorik.
Visto: 252
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Legazpiko Udalak, Elhuyarren bide laguntzarekin, AROAizeneko parte-hartze prozesua jarri du martxan, 2035. urtera begirako Euskararen Plan Estrategikoadiseinatzeko helburuarekin. Plan honen bidez, Legazpik udalerri euskaldun gisa duen papera sendotunahi da, eta bide horretan herritarren parte-hartzea funtsezkoada.
Prozesuaren lehendabiziko fasean, herrian euskararen egoera zein den ezagutu, eta herritarren ikuspegi, behar, motibazio, kezka, nahiak… jaso ditugu. Eta, orain, diagnostikotik abiatuta, datozen urteetarako plana diseinatzeko faseari ekingo diogu.
Legazpin euskararen esparruan eragiteko lehentasunezko lan-ildo eta ekintzak zehazteko bi saio ireki egingo ditugu, herritarrei eta herriko eragile desberdinei zuzenduta. Bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Urriak 29an eta azaroak 12an, 18:00etatik 20:00etara bitartean Kultur Etxean
Saioak behar bezala antolatze aldera, bertan parte hartzeko komenigarria da aurrez izena ematea, lotura honen bidez:
Datorren astean, Eukene Gontan Aranok, Ekintzailetzan eta Psikologian adituak, tailer ezberdinak eskainiko dizkie nerabeei, gazteei eta familiei, bizitzarako trebetasunak lantzeko.
Alde batetik, TREBA Nerabeak programaren barruan, DBHko 4.mailako ikasleek etorkizuneko erabakiak hartzeko prozesuan, autoezagutzak eta norberaren bokazioak duen garrantziaz hausnartzeko aukera izango dute. Bi orduko tailerra eskola-orduetan egingo da Kultur etxean. Olamendi institutuak urriaren 13an eta Haztegi ikastolak urriaren 14an.
Bestalde, TREBA Gazteak programaren barruan, Batxilergoko 2. mailako ikasleekin lan-munduan sartzeko garrantzitsuak diren zeharkako gaitasunak landuko dira. Saioak urriaren 16an izango dira Kultur etxean, 9:00etan Olamendi institutua eta 12:00etan Haztegi ikastola.
Aipatutako bi programekin bat eginez, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak tailer bat antolatu du 12-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat. Gurasoei informazioa eta baliabide praktikoak eskaintzea da helburua, etorkizunean seme-alabei lagun diezaieten haiek egin beharreko aukeraketa modu kontziente, positibo eta eraginkorrean egin dezaten. Tailerra Kultur etxean egingo da urriaren 16an, 18:00etatik 20:00etara.
Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak bultzatu ditu programa horiek guztiak, herriko ikastetxeekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.