Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Irakurketa kluben saioak maiatzean, 28an gaztelerazkoa, saio irekia idazlearekin; eta 29an euskarazkoa

Irakurketa kluben saioak maiatzean, 28an gaztelerazkoa, saio irekia idazlearekin; eta 29an euskarazkoa

Hona maiatzeko hitzorduak:

28, asteazkena:Irakurketa Kluba gaztelaniaz JON BILBAO idazlearekin solasaldia, Basilisco liburuaren inguruan. 18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian. Gidari: Mónica Leiva. Herritar guztientzat saio irekia, Liburu egunaren ospakizun ekitaldietan azkena.

29, osteguna:Irakurketa Kluba euskaraz. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidari: Miriam Luki. Landuko den liburua: Gerra Gazan / Joe Sacco.

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo WhatsaAppez: 639851172.

  • Visto: 91
Movember mugimendua ezagutu eta zabaltzeko bilerak antolatu dira

Movember mugimendua ezagutu eta zabaltzeko bilerak antolatu dira

Movember mugimendua 2003. urtean jaio zen, eta gaur egun hedatzen ari den mugimendua da; helburu nagusia gizonek azaroan (moustache) bibotea hazten uztea da, gainerako pertsonei prostatako eta barrabiletako minbiziaren eta gizonezkoen depresioaren inguruan kontzientzia sortzeko asmoz.

Mugimendu honen inguruko informazioa zabaltzeko nahiean bi ekitaldi antolatu dira Urola Garaia:

  • Maiatzak 30: 18.30tan Zumarragako Zelai Arizti Aretoan
  • Ekainak 3: 18.30tan Legazpiko Kultur Etxean

Goierri Garaia Movember elkarte bat osatzeko intentzio dute taldekoek eta lehenengo urratsa mugimendu honen informazioa eskaini eta bazkideak lortzea izango lirateke.

Movember mugimenduaren hasiera

Movember mugimendua gazte talde txiki batekin hasi zen, bibotea hazten eta gizartea kontzientziatzeko dirua biltzen hasi zena. Urtebete igaro ondoren, 2004an, Movember Fundazioa erregistratu zen; 2012. urtean, Global Journal-ek X munduko 100 GKE garrantzitsuenetako bat bezala izendatu zuen Movember. Azaroan zehar, milaka gizonek bibotearekin partekatzen dituzte argazkiak sare sozialetan,  #Movember erabiliz.

Gaixotasun posibleak garaiz detektatzeko gizonei, aldizka, urologo batekin azterketa medikoetara joan behar dutela ohartarazteaz gain, hilabete honetan ere dirua biltzen da tratamendu eta ikerketetarako.     

  • Visto: 87
Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean, ekainak 12 arte

Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean, ekainak 12 arte

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Arkatza elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen Marrazketa eta Pintura eskoletan dabiltzan ikasleen lanak jarri dira ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan, urtean zehar ikasle hauek egiten duten lanaren erakusle.

Maiatzaren 30etik ekainaren 12ra, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara egongo dira ikusgai.

Eta ikasturtea amaitzea badoa ere, Arkatza elkarteak uztailerako antolatu duen marrazketa ikastaro trinkoan izena emateko epea maiatzaren 30ean amaituko dela gogora ekarri nahi dizuegu.

Era berean ekainaren 2tik 27ra egin ahal izango da datorren ikasturtean, 2025-2026, eskola hauetan parte hartzeko matrikula.

  • Visto: 104
Korosti Trail mendi lasterketan parte hartzeko izen ematea maiatzaren 24an zabalduko da

Korosti Trail mendi lasterketan parte hartzeko izen ematea maiatzaren 24an zabalduko da

Badator bigarren Korosti Trail 2025 mendi lasterketa. Prest al zaude erronka honetarako?

Korosti Trail taldean antolatuta eta Legazpiko Udalaren languntzaz, urriaren 12an (igandea) ospatuko da aurtengoan eta bi ibilbide egongo dira: laburra 13,5km-koa izango da; eta luzea berriz,  23,4km-koa.

Izen ematea maitzaren 24anzabalduko da, arratsaldeko 16.00tan www.kronoak.com web orrian.

Animatu eta parte hartu!

  • Visto: 94
Ganadu Feriko Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa ostiralean

Ganadu Feriko Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa ostiralean

Ostiral honetan, maiatzak 23, arratsaldeko 19:00etan, Ikatza Argazkilari Elkarteak antolatutako Ganadu Azokaren argazki lehiaketako sari banaketa aurrera eramango da eta erakusketa ere inauguratuko da Legazpiko Gizarte Zentroan.

Irekiera ekitaldian, sariak banatuko zaizkie beren irudiekin parte hartu duten helduei eta gaztetxoei, lehen sektorearekin erlazioa duen herriko ekitaldi berezi baten gainean duten begirada aitortuz.

Erakusketa hilabetez egongo da zabalik Gizarte Zentroan: astean zehar goizeko 9.00etatik 20.30ak bitartean, eta asteburuetan 17.00etatik  20.30ak arte, eta aukera paregabea eskainiko du feriko unerik berezienak argazkilarien begiradaren bidez berpizteko.

Anima zaitez bisitatzera eta gure komunitatearen talentuaz gozatzera!

  • Visto: 88