Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Maiatzeko Santikutzetan txosna jartzeko eskaria egin daiteke.

Maiatzeko Santikutzetan txosna jartzeko eskaria egin daiteke.

Apirilaren 30etik maiatzaren 4ra ospatuko diren Maiatzeko Santikutz jaietan txosna jartzeko eskaria egin daiteke dagoeneko Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Ondorengoak dira baldintzak: 

1.- Azken urtean Legazpin ekintzak antolatu eta egin dituzten herriko elkarte edo taldeak bakarrik eskatu dezakete txosna ustiatzea.

Ez da onartuko eskaera pertsonalik, ezta alderdi politikoek egindakorik ere.Gehienez 2 esleipendun izango dira. 2 eskari baino gehiago egonez gero, lehentasuna izango dute iaz −maiatzeko jaietan− esleipendun izan ez zirenek. Bi plazak osatzen ez badira, aurkeztu direnen artean zozketa eginez esleituko dira gainerakoak.

Dena den, eskatzaileen artean adostasuna lortzen bada, aukera dago beste ustiatze-formula bat erabiltzeko.

 

2.- Udalaren kontura izango da karpa, harraska, argindarra eta ur-hornidura. Gainerako elementuak eskatzailearen kontura izango dira: barra, musika ekipoa (bakarra txosna guztirako) eta bestelakoak.

   -  Karpa eliza atzealdean jarriko da, parkearen ondoan. 10x15x3 metro izango ditu, eta barruan ekitaldiak antolatzeko oholtza jarriko du Udalak.

   -  Barruan antolatzen diren musika-emanaldi edo ekintzak, beranduenez, goizaldeko 03:00etarako bukatu beharko dira.

 

3.- Karpa esleipendunek erabiltzeko moduan egongo da apirilaren 29ko arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Aldiz, maiatzaren 6ko arratsaldeko 16:00etarako dena jasota egongo da.

 

4.- Txosna apirilaren 30ean ireki daiteke, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta maiatzaren 4an itxiko da, beranduenez, arratsaldeko 21:00etan.

 

5.-  Ordutegia

     - Ireki: Eguerdiko 12:00etatik aurrera.

     - Itxi: Goizaldeko 05:00etan. Ordu horretarako karpak erabat itxita egon beharko du.6:00etan argindarra kenduko da.

 

6.- Edalontziak, platerak edo bestelako ontziak berrerabilgarriak izango dira. Horretarako, Udalak herriko elkarteen eskura jarriko du bere ontziteria berrerabilgarria, hura erabiltzeko ezarritako baldintzen arabera. Ontzi horiek denak itzuli egin behar dira eta, beraz, leku agerian jarriko dira horren berri ematen duten kartelak. Kartel horiek Udalak emango ditu.

 

7.- Txosna eta ingurua garbi eta txukun mantenduko dira. Txosnaren barruko garbiketa esleipendunak egingo du.

 

8.- Hondakinak jasotzeko ontzi egokiak erabili beharko dira. Hondakinak ezingo dira pilatu eta ontziak betetzen direnean hustu egingo dira. Txosnaren kanpoaldean hondakinak biltzeko ontziak jarriko dira.

 

9.- Udalerrian euskararen erabilera sustatzeko Udalak onartu dituen irizpideak kontuan hartu beharko dira, beraz, euskararen erabilera lehentasunezkoa izango da ahozko zein idatzizko harremanetan. Gainera, euskarazko musika jartzea sustatuko da. Agerian jartzeko ohar, kartel eta horrelakoak euskaraz idatziko dira edo, bestela, elebitan. Hala ere, elebitan idaztekotan, euskarazko testua nabarmenduko da.

 

10.- Txosna gunean ez da kartel sexistarik onartuko.

 

11.- 18 urtez beherakoei ez zaie edari alkoholdunik zerbitzatuko.

 

12.- Araudi hau betetzen ez bada, ez da fidantzarik itzuliko eta ezingo da beste esleipen batean parte hartu bi urtez..

Eskaera orria

  • Visto: 37
2020- Egutegi lehiaketa.

2020- Egutegi lehiaketa.

Esku-karda artzainek erabiltzen zuten erreminta da. Esku-kardekin ardi-artilezko zuntza landu, garbitu eta orrazten zuten ondoren ehungintzan erabili ahal izateko.

Kardak burdinazko hortzak dituzten eskuila moduko bat dira. Burdinazko hortz horiek bereziak dira ez baitira zuzenak; norabide batean tolestuta daude, ardi-artilezko harizpiak heltzeko.

Karden bidez, artzainak ardi-artilea bereiztea eta luzatzea lortzen zuen, ondoren haritzeko zuntz gisa edo ehotzeko hari gisa erabili ahal izateko.

Ardi-artilea ardiak mozteko prozesuan jasotzen da. Artzainak artile hori garbitu egiten zuen, eduki zezakeen zikinkeria eta gantza hondarrak kentzeko.

Hori egin eta gero, ardi-artilea askatzen edo kardatzen zuen, iruteko prest utziz. Ondoren, artile-zuntz kardatuak bihurritzen ziren, batzeko eta, aldi berean, hari etengabea lortzeko.

Hori dena nola egiten den urtero ikus dezakegu Artzain Egunean.

Kardak oso tresna garrantzitsuak ziren gure artzainentzat; izan ere, ardiak moztean beraiek sortzen zuten hondakinari, ardi-artileari, etekina ateratzeko aukera ematen zieten.

Ekonomia zirkularraren adibide garbia da, non hondakin bat lantzen zuten beste lehengai bat lortzeko: haria. Eta, aldi berean, hari horrekin galtzerdiak edo bestelako jantziak egiten zituzten.

Nola erabiltzen dira kardak?

Kardak ardi-artilea bereizteko eta luzatzeko erabiltzen dira. Esku batean bereizi eta luzatu behar den ardi-artilea duen karda hartzen da eta, bestean, karda hutsa.

Jarraian, karda hutsa artilea duen kardatik pasatzen da, eskuak kontrako noranzkoan mugituz.

Mugimendu horrekin artilearen zati bat karda hutsera pasatzea lortzen da. Segidan, eskuak noranzko berean mugitzen dira, kardetako bat garbitzeko.

Mugimendu horiek errepikatuz lortzen da zuntzak ardi-artiletik bereiztea eta iruteko prest uztea.

Ziurrenik, artilea izan zen oihalak ehuntzeko erabilitako lehen zuntzetako bat. Ez dakigu artilea erabiliz oihala fabrikatzen noiz hasi zen, baina istorioa idazten hasi aurretik izan zen, seguru.

Ez dakigu, ezta ere, nor izan zen artilearekin oihala ehundu zitekeela jakin zuen lehena. Baina jakin badakigu, hori egin zuenak aurkikuntza handia egin zuela.

  • Visto: 111
Adimen urritasuna duten kirolariei zuzendutako Paleta Egokituko X. Gipuzkoako Txapelketa.

Adimen urritasuna duten kirolariei zuzendutako Paleta Egokituko X. Gipuzkoako Txapelketa.

Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak (GKEF) eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) elkarlanean antolatu dugu txapelketa, eta inklusoa du ardatz. 

Paleta egokituko lehia da, eta pilotariek teniseko pilotarekin jokatzen dute, buruz buru. 

Adimen urritasuna duten 19 urtetik 40 urtera bitarteko 15 kirolarik hartuko dute parte txapelketan, 4 emakumek eta 11 gizonek.

  • Liga: Zestoan hasi zen. Hau bigarren jardunaldia da.
  • Generoa (emakumeak, gizonak..) partehartzea à 4 emakume eta 11 gizon. Denak nahastuta jokatzen dute.
  • Inklusiorako normalizazioan: Gipuzkoako paleta txapelketa da. Adimen urritasuna dutenak soilik hartzen dute parte.
  • Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin elkarlanean inklusiorako bidea lantzen eta normalizazioa bilatuz.
  • Txapelketetan parte hartu nahi duenak ere, parte-hartzeko aukera izan dezan.

Txapelketari buruzko informazioa gehiago

Ikusi Txapelketaren kartela

  • Visto: 70
Ttipi-Ttapa ludikoagoa eta adin guztietarako.

Ttipi-Ttapa ludikoagoa eta adin guztietarako.

Ttipi-Ttapa ekimena lagunartean jarduera fisikoa sustatzeko helburuarekin jarri zen abian. Ibilbide seguruak eta lauak izaten dira, zailtasunak dituzten pertsonentzat egokituta.

Dagoeneko 6 urte igaro dira ekimena martxan jarri zenetik. Orain Udalak ekimena aztertu eta ebaluatu egin du eta oso positibotzat jo du; izan ere, jarduera osasungarria da eta gizarte-harremanak indartzeko baliagarria. Horrezaz gain, belaunaldien arteko elkarreragina areagotu dezakeen jardueratzat jo da.

Horregatik, Buztintegi, Gueske, Nagusilan eta Garagunerekin elkarlanean, berrikuntzekin dator 2020. urteko Ttipi-ttapa:

  • Ibilbide desberdinak: hilean behin, herriko leku interesgarriak bisitatuko dira. Lehenengoa Agirre-Etxeberri etxea izango da, Musika Eskola, datorren ostegunean, otsailaren 6an.
  • Belaunaldien arteko topaketak: Olazabal institutuko eta Haztegi ikastolako ikasleak ekimenera batuko dira adinekoengandik ikasteko. Ariketa fisikoa egiten duten bitartean, dibertitu egingo dira eta enpatia, asertibitatea edo entzute aktiboa bezalako trebetasunak garatuko dituzte.

Jarduera honetan parte hartzera animatzen ditugu ostegunetako goizak elkarrekin gozatzeko gogoa duten herritar guztiak. Solasean eta lagun berriak eginez paseo osasungarriak emango ditugu.

Ostegunetan, 10:30ean, elkartzen gara udaletxeko plazan, "oilarra" dagoen lekuan.

HURBIL ZAITEZTE !!

Ikusi Ttipi-ttapa egutegia

  • Visto: 106
“Madama Butterfly” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan.

“Madama Butterfly” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan.

Pucciniren “Madama Butterfly” opera eskainiko da otsailean, Musika eta Arte eszenikoak DVDan zkloan. Opera bi zatitan eskainiko da, otsailaren 5ean eta 12an, gaztelerazko azpitituloekin.

Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoa biltzen duen esku-orria.

Ikusi kartela

  • Visto: 20