Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Egutegiko lehiaketa. Abendua.

Egutegiko lehiaketa. Abendua.

Abenduko  orrian agertzen den arbola :  Himalaiako zedroa – “Cedrus deodara”

Hilabete honetan  31 erantzun jaso ditugu, eta 50 euroko Bertatik bertarako otarrearen irabazlea ARANTZA HERNANDEZ izan da.

Urtarrileko orrian ere, beste galdera bat dago erantzun dezazuen. Asmatu zein den Artzain munduarekin zer ikusia duen tresna edo gauza eta hartu parte 50 euroko sari-bonoaren zozketan.

Bidali zure erantzuna:

Udalaren web orrian

Edo bete Herritarren Arreta Zerbitzuan dagoen orritxoa.

Zorte on!

  • Visto: 104
“Madama Butterfly” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan.

“Madama Butterfly” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan.

Pucciniren “Madama Butterfly” opera eskainiko da otsailean, Musika eta Arte eszenikoak DVDan zkloan.

Opera bi zatitan eskainiko da, otsailaren 5ean eta 12an, gaztelerazko azpitituloekin.

Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoa biltzen duen esku-orria.

Ikusi kartela

  • Visto: 216
Erosketek saria dute Ilintiko txartelarekin.

Erosketek saria dute Ilintiko txartelarekin.

Urtarrilaren 30etik otsailaren 20ra,

Ilinti txartelarekin LAGA TINDATEGIA, OLAETXE GARAJEA eta KOROSTI AHOLKULARIAK establezimenduetan egiten diren erosketa guztiak 100 euroko 6 erosketa-txartelen zozketan sartuko dira.

  • Visto: 89
Kursaal Eskura: 11 legazpiar Kursaalera.

Kursaal Eskura: 11 legazpiar Kursaalera.

Kursaal Fundazioak eskainiriko Kursaal Eskura programa aprobetxatuz, Javier Camarenak Kursaalen eskainiko duen kontzertura joateko, erakundeak berak jarri duen doako autobusa eskualdeko eta Antzuolako 18 lagunek hartuko dute, horietatik 11 legazpiarrak izango dira.

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta

hona egitaraua:

Javier Camarena, tenorra

Ángel Rodríguez, pianoa

Enero / Urtarrila

Osteguna 23 Jueves / 20:00

Auditorio Kursaal Auditorioa

I

Charles Gounod (1818-1893)

SALUT! DEMEURE CHASTE ET PURE DE “FAUST”

Édouard Lalo (1823-1892)

VAINEMENT, MA BIEN-AIMÉE DE “LE ROI D’YS”

Gaetano Donizetti (1797-1848)

SEUL SUR LA TERRE DE “DOM SÉBASTIEN, ROI DE PORTUGAL”

AH! MES AMIS, QUEL JOUR DE FÊTE DE “LA FILLE DU REGIMENT”

II

Gioachino Rossini (1792-1868)

S’ELLA M’È OGNOR FEDELE… QUAL SARÀ

MAI LA GIOIA DE “RICCIARDO E ZORAIDE”

Gaetano Donizetti

E FIA VER, TU MIA SARAI… QUANDO TI STRINGERÒ DE “BETLY”

Friedrich von Flotow (1812-1883)

M’APPARÌ TUTTO AMOR… (ACH, SO FROMM) DE “MARTHA”

Giuseppe Verdi (1813-1901)

LUNGE DA LEI… DE MIEI BOLLENTI

SPIRITI… O MIO RIMORSO DE “LA TRAVIATA”

Kontzertua amaitzean, autobusa zain izango dute, berriz herrira itzultzeko.

Ikusi Programaren kartela

  • Visto: 132