Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
2019ko egutegiko lehiaketa.

2019ko egutegiko lehiaketa.

"Cedrus deodara", Himalaiako zedroa edo Indiako zedroa.

Hazkunde geldoko koniferoa da eta 2.000 urte arte bizi daiteke. 40-50 metroko altuerara iristen den konu-itxurakoa da eta zenbait kasutan 60 metro ere izatera irits daiteke. Enborra 3 metroraino irits daiteke.

Hostoak berde distiratsu edo urdinak, finak, luzeak eta punta-zorrotzdunak dira; 2,5 eta 5 zentimetroko luzera izaten dute.

Egurraren barrualdea usaintsua da; intsentsua egiteko erabiltzen da eta destilatu egin daiteke olio esentziala egiteko.

Zedroaren zura arina da eta erraz landu daiteke; tonu gorrixka eta usain berezia du. Aldi berean iraunkorra eta oso egonkorra da zura hori eta horregatik erabiltzen da ateak, moldadurak, puru-kaxak edo jostailuak egiteko eta zurezko etxebizitzak eraikitzeko.

Ipar Amerikan gehien erabiltzen den zuretako bat da.

Asko erabili da eta erabiltzen jarraitzen da lapitzak egiteko. Hain zuzen “cedro” izena du koloretako lapitz marka batek.

Baina zedroa ez da egurra egiteko bakarrik erabiltzen; tradiziozko medikuntzan ere erabiltzen da, baita aire-lurruntzaileak, infusioak eta intsentsua egiteko ere.

Zedroaren olioa usaintsua denez, perfumeak, xaboiak, etxerako aerosolak, argizaria eta intsektizidak egiteko erabiltzen da.

Intsektuak zuhaitz horretara gerturatzea sahiesten dutenez, bere olioa zaldietan, behietan eta gameluetan erabiltzen da intsektuak uxatzeko. Onddo mota batzuk ez hezteko ere erabiltzen da.

Azala astringentea da eta erremedio ona kalentura jeisteko, beherakoarekin bukatzeko eta disenteria-kasuetarako. Birrinduta eta azalean aplikatuta ultzerak sendatzeko erabili izan da.

Bereziki baliagarria da sukarra kentzeko eta gihar-sukarraren atoniaren ondorioz sortutako beherako zaharkituetan.

Libanon sinbolo nazionala da eta horrela ageri da bere banderan. Pakistaneko zuhaitz nazionala da.

Hinduek zuhaitz sakratua dute, beti ere Shiva jainkoari lotuta.

  • Visto: 28
Bizibidaiatzeko mendiak, urteko lehen ikus-entzunezkoak.

Bizibidaiatzeko mendiak, urteko lehen ikus-entzunezkoak.

Mendiak bizibidaietarako ere, toki aproposak izaten dira.

25 urtez bizikletaz bidaiatu ondoren,

nahita edo nahi gabe,

mendi batzuk ezagutu ditugu eta

ikus-entzunezko honetan,

eskaini diguten edertasuna partekatu nahi dugu.

Pirineo, Alpeak, Atlas, Andes eta Himalaia mendietara eramango gaitu bideoak, Kardung La munduko mendaterik altuenera igoz.

Egilea:Mikel Bringas.

  • Visto: 75
Legazpiko II. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketaren emaitzak.

Legazpiko II. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketaren emaitzak.

Urtarrilaren 11an, Latxartegi aretoan, Legazpiko II. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketa ospatu zen.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan bi sailetan banaturik 26 neska-mutil aritu ziren.

Hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Amaia Azpeitia, Ekain Maniega, Elene Muñoz, Irune Azpeitia, Jon Alberdi, Laia Arruabarrena, Maria Sánchez, eta Naroa Sánchez legazpiarrak aritu ziren.

Bi orduko ikuskizunaren ondoren B saileko txapelketa Lezoko Ana Juanarenak irabazi zuen, aldiz A Saileko txapelketa Lezoko Enara Artolak.

Legazpiarrak lan bikaina egin zuten, ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari, Bertso Olariak (Legazpiko Bertso Eskola) eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie.

Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.

Sustraiak Dantza Taldea

  • Visto: 81
“Los Gavilanes” Zarzuela Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“Los Gavilanes” Zarzuela Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Urtarrilaren 15ean, 18:30ean Kultur Etxean.

Zarzuela emanaldi batekin hasiko du 2020. Urtea Musika Eta Arte Eszenikoak DVDan zikloak. “Los Gavilanes”eskainiko da emanaldi bakarrean urtarrilaren 15ean.

Hiru ekitaldiko eta prosan eskainitako bost agerraldiko zartzuela dugu Los Gavilanes.

Musika Jacinto Guerrero musikariarena da eta letra Jose Ramos Martinena.

Madrilgo Zartzuela antzokian eskaini zen lehen aldiz 1923ko abenduaren 7an.

Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoa biltzen duen esku-orria.

  • Visto: 113