Kiroldegia arratsaldean irekiko da.
Urte berriko ospakizunen ondoren, Kiroldegia gaur goizeko 09:00etan ireki behar zen baina,
ur beroaren produkzio sistema orokorrean izandako matxuragatik arratsaldean irekiko da.
- Visto: 72
Urte berriko ospakizunen ondoren, Kiroldegia gaur goizeko 09:00etan ireki behar zen baina,
ur beroaren produkzio sistema orokorrean izandako matxuragatik arratsaldean irekiko da.
Abenduaren 26an eta 27an; urtarrilaren 2an eta 3an
Gazteria zerbitzuak Kultur etxean antolatutako Aisialdiko Begirale ikastaroan
22 lagun parte hartzen ari dira.
Ikastaroa aurrera doa poliki-poliki
eta honez gero, 8 larunbatetan elkartu dira.
Aurreikusi bezala, Gabonetan ere 4 saio izango dituzte:
abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an.
Ordutegia: 9:00etatik 15:00etara.
Finkatutako hasierako egutegian aldaketa batzuk adostu dituzte.
Horrela, otsailaren 8an egun bakarreko saioa izango dute.
Pasaiako aterpetxeko bi saioak otsailaren 29an eta martxoaren 1ean egingo dituzte;
eta martxoaren 21ean zubia denez, apirilaren 4an elkartuko dira.
Urtxintxak ematen duen ikastaroan parte hartzen dutenek
Eusko Jaurlaritzako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea”
titulua lortzeko aukera izango dute.
Horretarako, besteak beste, 150 ordu teoriko
eta 160 ordu praktiko egin beharko dituzte.
Ikastaroa maiatzaren 16an amaituko da.
Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan
Tradizioari jarraituz,
aurtengoa 22. urtea da
Legazpiko udalak
Gabonetako Haur Parkea eskaintzen duela.
Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea antolatzen du,
2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,
Urbeltz pilotalekuan eta Azokan,3 egunetan zehar.
Honakoa da ordutegia:
Txu-txu trena, Euskal Herria plazatik Laubide oinezkoentzako guneraino
bueltaka arituko da eta doakoa izango da.
Urbeltz pilotalekuan eta Azokan
jarriko den parkearen sarrera 2 eurokoa izango da.
Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik,
beste 2 euro ordaindu beharko dira.
Hauxe da bertan topatuko duzuena:
lurzorua moketadunarekin.
Saio guztietan ere
Gurutze Gorriko anbulantzia egongo da.
Abenduaren 23an egin zen sari banaketa
Abenduaren 21ean jokatu zen lehiaketaren sari banaketa
abenduaren 23an, astelehena, 17:30ean,
egin zen Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Hona sarituak:
LH1: Igor Andueza
LH2: Nora Eskudero
LH3: Alaine Martinez
LH4: Nora Gutierrez
LH5: Ander Piron
LH6: Urko Agirre
Aipamen berezia LH4ko Eider Carvallo
Txaro Jimeno, Esther Agirre eta Ane Urzelaik osaturiko epai mahaiak, 37 lanen artean erabaki zuten sari horiek ematea.
Lanak ikusgai izango dira Kultur Etxeko erakusketa aretoan, urtarrilaren 10erarte, astelehenetik ostiralera (jai egunak salbu), 17:00etatik 20:00etara.
Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Azokako arkupeetan egongo dira Errege Magoen laguntzaileak herriko haurren gutunak biltzen.
Hau izango dugu Urtarrilaren 5ean 18:00etan abiatuko den Erregeen kabalgataren aurreko ohiko ekintza.
Kabalgatan, urtarrilaren 5ean, parte hartu nahi duten Legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute eta opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek,
16:30etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira