Urtero , Gabonak heltzen direnean, Udalak opariak banatzen dizkie Eguneko Zentroko pertsona erabiltzaile guztiei.
Aurten , hilaren 20an ostiralean izan da. Alkatea, Koldobike Olabide eta hiru zinegotzi , Maite Lombide, Edurne Gonzalez eta Asun Ugarte izan dira opariak banatu dituztenak.
Oso giro atsegina izan da bertan eta persona erabiltzaileak gustora azaldu dira bere Gabonetako opariekin.
Bukaeran denak elkarrekin abestu dute.
Visto: 93
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Urteroko zita dugu honakoa. Bertan Korosti Dantza taldeko kideek urtean zehar han eta hemen eskainiko duten dantza ikuskizuna aurkezten dute legazpiarren aurrean.
Ameriketara joan nintzen… ikuskizunean,Istorio bat kontatuko digute,euskaldun askok bizitu behar izan zutena. Gerra dela eta bikote Bermeotar batek,Gernikako bonbardaketaren ondoren, ameriketaruntz ihes egingogu du, tartean denboralditxo bat ipar EuskalHerrian pasa ondoren. Idahora joango dira lehendabizi eta gero Argentinara salto egingo dute lan bila. Han Euskal Etxea sortzen dute eta 90. hamarkadan Bermeora itzultzea erabakitzen dute.
Ohi bezala dantza taldeko kideez gain, izango da gonbidaturik ere eta zuzeneko musikak ere protagonismo berezia izango du.
Oharra:
Aforoa mugatua izango da.
Visto: 28
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Abenduaren 24a, aurten asteartea, Gabon erronden eguna izaten dugu.
Aurtengoan, goizean ikastetxeen erronda izango dugu, eta arratsaldean berriz, Kalejira herrikoia.
Mari Domingi eta Olentzerok bietan hartuko dute parte.
Goizeko 11:15ean abiatuko da ikastetxeen erronda, ohi bezala Laubide kaletik, Kiosko parean egingo da lehen kantu saioa.
Aurtengoan ere kantuan eramango ditugu, Mari Domingi eta Olentzero Euskal Herria plazaraino.
Han Mari Domingi eta Olentzero udaletxeko balkoira igoko dira, eta hitz batzuk esango dizkigute.
Parte hartuko dugun guztiok konpartsa osatuko dugu eta ordena bat zehaztu da gauzak erraztu aldera.
Ordena errespetatzea eskatu nahi dugu, eta haurrak ikastetxeekin aterako direnez, gurasoek parte hartzea libre izango dute, baina Herritarren atalean, konpartsa isten.
KONPARTSAREN ORDENAK ETA KANTUAK
MARI DOMINGI eta OLENTZERO–Trikitilariak–Aurreskola–Txistulariak-LH 1, 2, 3-Musika Eskola-LH 4., 5. 6–Trikitilariak- Gurasoak.
Gabon egunak gainean ditugun honetan, Goiz Deia Txistulari taldeak, ohiko kalejirak utzi, eta emanaldi berezia eskainiko du Kale Nagusian, larunbatean, abenduaren 21ean, 13:00etan.
Txistuaz gain, beste musikari batzuen laguntza ere izango dute.
Eguraldiak lagunduko ez balu, emanaldia Txomineneko pasabidean izango da.