Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Kultura Sariak 2019

Kultura Sariak 2019

Aurtengoan, laugarren aldiz egingo den ekitaldian,

bi sari banatuko dira:

  • KULTURA MEREZIMENDUA: 

Ane Odriozola Cia,

”El secreto de Gibola” liburuarekin irabazitako sariagatik: Premio Círculo Rojo 2019, Misterio sailean.

  • HERRIGINTZA:

Julian Armendariz,

Sorreratik, 55 urtetan zehar, errondailak bizi-irauteko oinarrizko indar eta eragile izateagatik.

Herriko adinekoen, gaixoen, herrikideen, musika zaleen aurrean “Alaitasuna Errondaila”k duen jarrera, hein handi batean, berari zor zaio.

Berarentzat, herrian eta herritik kanpoko jardueretan, pertsonen arteko harremanek du beti lehentasuna, beti ere musikaz lagunduta.

Aurtengoan ere herriko kultur elkarteekin adostu da sariak emateko prozedura, eta elkarte hauek eginiko proposamenak hartu dira kontutan. Erabakia bozketa bidez hartu dute elkarteek.

  • Visto: 95
Trukeguneetako objektuekin ez jolastu!

Trukeguneetako objektuekin ez jolastu!

Ez jolastu Trukegunetan utzitako gauzekin.

Gehienetan, horrek puzzleetako eta jostailuetako piezak galtzen laguntzen du, panpinak zikintzen, liburuak apurtzen …

Kontuan izan pertsona batzuen eta besteen artean trukatzeko objektuak direla, eta horretarako baldintza ezin hobeetan egon behar dutela.

Gainerakoan, Trukeguneak oso ondo funtzionatzen ari dira, objektuen etengabeko errotazioarekin.

Erabiltzen ez dituzun jostailuak badituzu, gogoratu oso garai egokia da horiek trukatzeko.

  • Visto: 116
Upv/ ehu-ko informazio-jardunaldia.

Upv/ ehu-ko informazio-jardunaldia.

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU)

Gipuzkoako Campusaren bidez,

gaur astelehena, abenduak 16, arratsaldeko 18:30ean

Legazpiko Kultur etxeraino gerturatuko da

Urola Garaia Mankomunitateko ikasle eta familiengana

bere eskaintzaren berri emateko.

Jardunaldi honen helburua da UPV/EHUreneta etorkizuneko

unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea.

Era berean, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra eskaintzea

eta ikasleek gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean

erabakiak hartzeko zalantzak argitzea ere.

  • Visto: 25
Izaro Markotegi izan izan da, Bertatik Bertara saskiaren irabazlea.

Izaro Markotegi izan izan da, Bertatik Bertara saskiaren irabazlea.

Legazpiko udalak,  duela aste pare bat, hondakinen inguruan egindako bideoan zegoen akatsa bilatzera animatu zituen legazpiarrak.

Akatsa antzeman zutenen artean, Bertatik Bertara saski bat zozketatu da 50 eurotan baloratua.
Izaro Markotegi izan da saritua.

Zorionak eta on egin!

  • Visto: 65
Gabon kontzertua: Doinua Musika Eskolako abesbatza, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Gabon kontzertua: Doinua Musika Eskolako abesbatza, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Gabon bezperan egingo da

herriko hainbat musika talde biltzen dituen

Gabon Kontzertua.

Aurtengoan ere Doinua Musika Eskolako abesbatza izango dugu bertan.

Eskainiko duten egitaraua, erabat gabon girokoa izango da:

Musika Eskolako Abesbatza

1.- Izar Barri bat......................................... Mold. Gorka Aguinaga

2.- Kalegira Belenen................................... Arm. Xanti Espina

3.- Mendi aldetik datoz...............................Mold. Xanti Espina

Zuzendaria: Mirengu Plazaola

 

Santikutz Abesbatza

1.-Joy to the world!  ……………………………………L. Manson

2.-A la media noche………………………………………Anonimoa

3.- Ator Ator mutil ………………………………………. Guridi

4.-Noël Noël ………………………………………………... Arr. S. 5.-5.-Balza

5.-Orra Mari Domingi…………………………………..J.M. Usandizaga

6.- Aurtxoa txoratzen ……………………………………. L. Ortega

7.-Birjina Maite                                                      Herrikoia. T. Olloren arm.

8.-Olentzero ………………………………………………… M. Aierbe

9.-Goxo, goxo………………………………………………..Arm. Aragues

9.-El pequeño tamborilero …………………………..  Davis

Zuzendaria Marian Lasa

Pianoan: Jesus Ollo.

 

Legazpi Musika Banda

1.- Hallelujah........................................................L. Cohen

2.-El lago de los Cisnes (Suite-Ballet)....................P.I. Tschaikowsky

1. Escena

2. Danza de los cisnes

3. Danzas Hungaras

4. Valse

Zuzendaria: Jesús Castillejo

 

Musika Eskolako Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

1.- Kaia barrenian.....................................................Herrikoia

Zuzendaria: Jesús Castillejo

 

Hiru taldeak elkarrekin

1.- Olentzero.........................................................gabon kanta

2.- Adeste fideles..................................................gabon kanta

Zuzendaria: Jesús Castillejo

  • Visto: 24