Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
San Nikolas Erronda: abenduaren 4an, asteartea.

San Nikolas Erronda: abenduaren 4an, asteartea.

Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau aurten egun bat aurrerago datorkigu, abenduaren 4an, asteazkenean.

Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Unai Huarte Valdivielso, Haztegi Ikastolako DBH1eko ikasleak hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura.

IBILBIDEA:

Laubide Kalea - Santikutz kalea

Santikutz Egoitza - Santikutz Kalea

Kale Nagusia.- Euskal Herria Plaza

.Errondaren amaieran Txokolatea banatuko zaie parte hartzaileei.

Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Azokan egingo litzateke.

Hona errondako geldiuneetan abestuko dituztenak:

SAN NIKOLAS

Nikolas Deuna ospean
gabiltaza pozez betean
ohitura hala delarik
aterik ate eskean

Gazte gaztetandik
zoli maitatua
lur zabalarentzat pakea
gure obispo santua
santua eta gorestua

Oin arinka goaz
Kriskitina joaz
pozak bezain lotsaz
santuaren ondraz
bai esan, ez esan
sartu gaitzala kalizan

Diruz urri gabiltza

ez daukagu deus
zuen zain gauzkazue
jaun andreaok. EUP!

SAN NIKOLAS SANTUA

San Nikolas santua
Udalaitzen sortua
Anboto madarikatua.

San Nikolas koronado
Artzobispo Mari Andres
egizu egizu piloa.

A la una noche y día
etxekoandra nobila
egizu egizu piloa.

SAN NIKOLAS TRISKILITRAS
DAMELA DAMELA GAZTAINA
NO QUIERO MAS.

URTE BERRI BERRI

Urte berri berri
txerri belarri
otarra bete gaztaina
gainean lukaina bi

San Nikolas coronado
confesor es muy ondrado
ale, ale, alegría
todo el mundo alabaría

Aquí estamos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por amor de Dios

Aingeruak gara
zerutik gatoz
poltsa badegu baina
eskean gatoz

San Nikolas coronero
confesero mari andres
alarguna donzella
cantaremos alegría
bost etxetan sei ate
zazpi etxetan su ote.

Aingeruak gara,
zerutik jeitsi gara
una limosnita por amor de Dios

DAUKANAK

Daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri
Trapalatan bat

Gorostiagan bi,
har itzazu gaztainak
San Nikolasgandik.

Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?

Bi ohitura nahasten dira:

  • San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.

Kondairak dio,

ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei

urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.

Horregatik, gabon aurretik

umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da

hainbat tokitan

Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.

  • Ikasleen artean gotzaina izendatzea,

Erdi Aroan Europan egiten ziren

zoroen festetetatik dator.

Hori da abesten diren letren zentzugabekeria

eta euskara-erdara nahastearen

arrazoia.

  • Visto: 20
Bizikletentzako aparkalekuak.

Bizikletentzako aparkalekuak.

Bizikletentzako aparkaleku horiek kalea oinezkoentzat egitearekin batera jarri ziren,

baina egia dena da ez zaiela erabilerarik ematen; beraz,

Udalak gogorarazi nahi die herritarrei Kale Nagusian dauden elementu hauek bizikletentzako aparkalekuak direla.

  • Visto: 71
Iñauteri Igandeko Konpartsa 2020: Lapurdiko Inauteria.

Iñauteri Igandeko Konpartsa 2020: Lapurdiko Inauteria.

Azaroaaren 27an egingo da,

2020ko inauteri igandean kaleratuko den

Lapurdiko Inauteria Konpartsa Herrikoian

parte hartzeko dantza ikastaroaren lehen saioa.

Saioak: 

  • asteazkenetan 20:15ean eta
  • larunbatetan 17:00etan egingo dira

Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

Adin guztietako herritarrei irekita dago.

Anima zaitez eta parte hartu!

  • Visto: 76
Azaroaren 26an, bilera Legazpiko Gizarte Foroa.

Azaroaren 26an, bilera Legazpiko Gizarte Foroa.

Legazpiko Udaletik, Gizarte Foroaren hurrengo bileran parte hartzeko gonbidapena helarazten dizugu.
Bilera hori:  Azaroaren 26an –asteartea- egingo dugu, 18:30etik 20:00etara, Udaleko Batzar Aretoan.
 
Gizarte Foroarekin apirilaren 2an egin genuen azken saioan, Santikutz jaiei begira alkohol-kontsumoaz sentsibilizatu eta alkoholemia kontrolak egiteko kanpaina bat elkarrekin definitzen aritu ginen;
eta kanpainaren emaitzak partekatzekotan geratu ginen.
Horren harira, eta legegintzaldiaren hasieran gaudela aprobetxatuz, Foroaren hurrengo bileran 2 puntu landu nahi ditugu zuekin:
  • Batetik, jaietako kanpainaren emaitzen irakurketa eta balorazioa partekatu nahi ditugu, Udalak adin txikikoen artean alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoaren prebentzioa lantzen jarraitzeko duen konpromisoari jarraikiz.
  • Bestetik, datozen hilabeteetan herritarrekin eta eragile sozialekin landu daitezkeen Legazpiko Udal Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoko beste erronka batzuk ere aurkeztu eta alderatu nahi ditugu.
Saioan parte hartuko duzulakoan, eskerrik asko!
  • Visto: 70
Olentzero azoka asteburu honetan

Olentzero azoka asteburu honetan

Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Olentzero Azoka egongo da Legazpin.

Legazpiko 17 dendak produktu desberdinak eskeiniko dituzte: osagarriak, lentzeria, jostailuak, arropa, baserriko produktuak, argigintza, elektragailuak, artisautza, etab. aurkituko dituzu Olentzero Azokan.

Gabonetako opariren bat egiteko asmorik?

Egitaraua ikusi! 

  • Visto: 85