Olentzero izango dugu laster bisitan herriko haurren etxeetan.
Hori dela eta, PROBATU ETA GOZATU izeneko jolas-tailerra antolatu du Euskara zerbitzuak, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.
Helburua, gurasoak eta seme-alabak, merkatuan dauden euskarazko jostailu berrienak ezagutzea, probatzea, jolasten ikastea eta ideiak hartzea da.
Noiz? Bi hitzordu:
Astelehenean, azaroaren 25ean, HH-2 eta HH-3. mailako haur eta gurasoentzat
Asteartean, azaroaren 26an, HH-4. mailako haur eta gurasoentzat
Bi egunetan:
Tokia: Kultur etxeko areto nagusia
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara
Visto: 28
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Legazpiko Udalak Kutxa Ekoguneak bultzatutako Trukegune Sarea ekimenaren baitan bi armairu jarri ditu kalean. Bat, Laubide kalean eta bestea, Kale Nagusian (Txomingo pasabidean). Kokaleku horietan egongo dira urtarrilaren 7ra arte.
Proiektuaren ezaugarriak:
Objektuak era librean utzi eta jaso daitezke, tarteko ordainketarik gabe.
Ez da beharrezkoa Trukegunera zerbait ekartzea bertatik zerbait eramateko.
Betiere, uzten dena egoera onean dagoela ziurtatu
Hiru helburu dauzka ekimen honek: hondakinak murriztea, erabiltzen ditugun gauzak ez direla zergatik berriak izan behar goraipatzea eta eremu publikoan dauden gauzak zaintzea.
Aretoa jendez beteta zegoela, ordu eta laurdeneko azalpenak eman zituen Amonarrizek. Euskarak une honetan bizi duen egoera xehe-xehe azaldu zuen eta Euskaraldiak zertarako balio izan duen eta aurrerantzean ere zertan lan egin behar dugun aipatu zuen.
Bide batez, herritarrak animatu zituen antolaketan laguntzera.
Euskararen egoera Euskal Herrian eta Legazpin
Amonarrizen arabera, ikerketa guztiek diote inoiz baino biztanle gehiagok ezagutzen duela euskara eta inoiz baino jarrera hobea duela gizarteak euskararekin. Hala ere, erabilera datuak ez dira inoizko onenak. Hau da, jende askok eta askok euskara badaki, baina ez du erabiltzen.
Egoera honi buelta eman nahian egin genuen iaz Euskaraldia. Ariketa horrek Euskal Herrian eta Legazpin eman dituen emaitzak ere azaldu zizkigun Amonarrizek. Oro har, aurrera pausua izan da, batez ere aurreiritzi eta uste batzuk aldatzeko.
Euskaraldiaren 2. ediziorako urtebete falta da
Datorren urteko ariketari buruz ere eman zituen azalpenak. Izan ere, 2020an berriz egingo dugu Euskaraldia. Ariketa bera izango da, baina aldaketa txiki batzuk izango ditu: luzeagoa izango da, 11 egun izan beharrean 15 izango dira eta herritarrak Belarriprest eta Ahobizi izateaz gain, entitateek ere parte hartuko dute ariketan.
Hitzaldia eta gero, bertaratutakoentzat mokadutxoa izan zen areto kanpoan. Bertan entzundakoaz eta norbere bizipenez hitz egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Gainera, Euskaraldia antolatzen laguntzeko prest dagoen jendearen izenak hartu genituen. Batzuk prest daude noizean behin laguntzeko. Beste batzuk, aldiz, batzorde eragile berria osatzeko prest agertu ziren.
2020ko Euskaraldia antolatzen lagundu nahi badiguzu eta ez baduzu oraindik izena eman,
bete formulario hau eta jarriko gara zurekin harremanetan
Joan den azaroaren 15en bukatu zen Udalak martxan jarritako parte hartze bidezko prozesuan legazpiar herritarrek proposatutako 10 inbertsio-proiekturen artean aukeratzeko botoa emateko epea.
Hona hemen bozketaren emaitza:
Jasotako Bozka kopurua
Aukeratutako 6 Proiektuak
443
Domingo Agirre eskolako igogailutik, Laubide 18raino bidea egin
184
Berez garbitzen diren komunak ipini Latxartegi parkean
166
Agirre Etxeberriko garajea egokitu
156
Itxaropen 2-4 arteko eskailerak konpondu
144
Itxaropen 14-17 arteko eskailerak konpondu
121
Kiroldegian energi berriztagarrien sistema gehiago jarri
93
Urtatza 63-66 arteko espaloia konpondu
91
Mirandaola parkeko mahai gunea berritu
56
San Juan 11-12-13 arteko espaloia konpondu
52
Arantzazu haurreskolatik Laubide parkera doan espaloian irisgarritasuna hobetu
Herritarrek Legazpi hobetzeko konpromisoa adierazi dute eta, beraz, Udalak eskerrak eman nahi dizkie bozketan parte hartu duten guztiei.