Iazko azaroan egindako ariketa berriz ere egingo dugu 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, 15 egunez.
Euskaraldiaren edizio berri hau aurkezteko Kike Amonarriz izango dugu herrian azaroaren 19an. Euskaraldiaren 2. edizioaren oinarria aurreko ariketa izango da, baina berrikuntza batzuk ekarriko ditu.
Horien berri emango digu Amonarrizek aurkezpenean. Ekitaldia azaroaren 19an izango da, asteartearekin, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxeko Aretoan.
2. edizioaren antolaketa
Aurkezpen honetan Euskaraldiak Legazpin eta Euskal Herrian emandako emaitzak azalduko dizkigu eta, bide batez, 2. edizioa antolatzen lagundu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute.
Aurkezpen ekitaldiaren ostean, mokadutxoa egingo dugu eta, horrela, entzundakoak komentatzeko aukera izango dugu. Bide batez, ariketan.
Visto: 78
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Azaroan Musika aurrera doa eta amaierara iristen ari gara. Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldiak.
Hala, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko, Doinua Musika eskolako ikasleen kalejira eta ondorengo emanalditxoa izango ditugu azaroaren 21ean.
Baina, Azaroaren 23an, larunbata, 20:00etan parrokian izango den kontzertua izango dugu zitarik kuttunena.
Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda, herriko beste hainbat musikari eta dantzarirekin batera. Kontzertuaren aurretik, Goiz Deia Txistulari taldeak kalejira eskainiko du erdiguneko kaleetan.
Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez.
Urtero bezala, Legazpiko Udalak Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin bat egin du.
Aurten ere hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ekintzak antolatu ditugu.
Hurrengo 10 egunetan, erabilitako bolalumak eta jaietako edalontziak jasoko ditugu, gauzak trukatzeko sistema berri bat jarriko dugu martxan, sentsibilizazio bideoak kaleratuko ditugu…
Horren berri emango dizuegu!
Hasteko, hemen duzu Sasieta Mankomunitateak eta Legazpiko Udalak prestatu duten bideoa.
Legazpiko hondakin bereizketa tasari buruz hitz egiten du. Hobetzeko pistaren bat ere ematen digu. Pista jakin nahi?
Azaroan Musika zikloko 3. emanaldia izango den honetarako, Gospela izango dugu Legazpin, azken urteetan klasiko bihurtu den emanaldia.
# ISPIRIT gipuzkoatarrek, 3 kantari + pianojole batez osatutako taldeak, oinarri espirituala duten XX mendeko gospel-soul doinuez eta abesti handiez betetako emanaldi bat eskainiko du.